Familien hezi programa
Gaztela-Mantzako Junta
Familien hezi programa
- Norentzat:
- 4 urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten edo haurra izatekotan diren gurasoentzat.
- 5-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat.
- 13-17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat, nerabeak dituzten gurasoentzat.
- Programaren helburuak: hezkuntza-prozesuan eta guraso/seme-alaben harremanetan modu orokorrean esku-hartzea. Horrela, hezkuntza-praktika egokien ariketak eskainiz eta lotura emozional egokia sustatuz, familia arteko harremanetan bizitza-kalitatea hobetzeko.
- Beraz, programak haur-garapenaren eta familia-funtzionamenduaren sustapen positiboa du helburu, eta ez, besterik gabe, arazoak dauden egoeretan esku hartzea. Izan ere, sor daitezkeen arazoak agertu baino lehen esku hartzeko programa da hau, familiako kide guztien ongizatea sustatzera bideratua dagoena.
- Nola egiten da (on-line, aurrez aurrekoa…): aurrez aurrekoa
- Zer gurasotasun-gako lantzen dira programa honetan:
- Gurasoak portaera-eredu bezala.*
- Familian aisialdia partekatzeak duen garrantzia (jolasa…) edozein adinetan.*
- Babes eta kontrolaren arteko oreka praktikatzea (afektua eta arauak).*
- Emozioen adierazpen egokiaren garrantzia, seme-alabek imitatu beharreko eredu bezala. *
- Bestearen ikuspuntuan jartzea. *
- Hezkuntza demokratikoaren ereduaren praktika. *
- Auto-estimua sustatzea duen garrantzia. *
- Helduaren eta seme-alaben erantzukizun pertsonalpean heztea.*
- Gatazkarekiko esposizioa saihestea.*
- Harreman soziala sustatzea (familia zabala eta adiskideen eta zerbitzuen sare sozialak).*
- Eskola eta familia arteko harremana sustatzea. *
- Aitaren inplikazioa.*
- Ordezko zaintzaren kalitatea.*
- Garapen kognitiboa estimulatzea.*
Azken eguneratzea:
2014/01/17