Familia-espazioak
Bartzelonako Udala
Familia-espazioak
- Norentzat: 3 urte baino gutxiago dituzten seme-alaben familientzat.
- Programaren helburuak:
- Hasiera batean, haur eta helduen arten jarduera bateratuak egiten dituzte, hezteko helburua duten jolas eta dibertsifikatutako materialen proposamenen bidez. Espazioek aurkikuntza, bizipenak eta aurrerapausoak partekatzeko aukera ematen dute. Horrez gain, momentu egokia da ere helduek txikien ekintzei behatzeko eta haietan arreta jartzeko.
- Saioaren bigarren atalean, solasaldia antolatzen da. Familiak hezitzaile batekin biltzen dira, haurrak jostatzen jarraitzen duten bitartean. Une horretan, familiek seme-alaben hazkuntza- eta hezkuntza-esperientziak partekatzen dituzte.
- Nola egiten da (on-line, aurrez aurrekoa…): aurrez aurrekoa
- Zer gurasotasun-gako lantzen dira programa honetan:
- Gurasoak portaera-eredu bezala.
- Familian aisialdia partekatzeak duen garrantzia (jolasa…) edozein adinetan.*
- Babes eta kontrolaren arteko oreka praktikatzea (afektua eta arauak).
- Emozioen adierazpen egokiaren garrantzia, seme-alabek imitatu beharreko eredu bezala.
- Bestearen ikuspuntuan jartzea.
- Hezkuntza demokratikoaren ereduaren praktika.
- Auto-estimua sustatzea duen garrantzia.
- Helduaren eta seme-alaben erantzukizun pertsonalpean heztea.*
- Gatazkarekiko esposizioa saihestea.
- Harreman soziala sustatzea (familia zabala eta adiskideen eta zerbitzuen sare sozialak).
- Eskola eta familia arteko harremana sustatzea.
- Aitaren inplikazioa.*
- Ordezko zaintzaren kalitatea.*
- Garapen kognitiboa estimulatzea.
Azken eguneratzea:
2014/01/21