Educastur: Haurtzaroaren eta nerabezaroaren behatokia
Aragoiko Gobernua
Educastur: Haurtzaroaren eta nerabezaroaren behatokia
- Norentzat: Asturiaseko familientzat
- Programaren helburuak:
Asturiaseko haurtzaro eta nerabezaroaren errealitatea ezagutzeko aukera emango duten azterketa eta ikerketak garatzea, guztientzako informazio-sistema bat ezartzeko. Dokumentazioa biltzea, sortzea eta zabaltzea. Haurtzaro eta nerabezaroarekin lotura duen profesionalen formazioan kolaboratzea. Haurtzaro eta nerabezaroaren aldeko jarduerak burutzen dituzten administrazio eta erakundeen arteko elkarlana eta koordinazioa sustatzea.
Behatokiak, bere eskumenen baitan, batzorde tekniko bat eta foro espezifiko bat sortu ditu berdinkideen arteko bizikidetza lantzeko. Jendarteko hainbat esparrutatik datozen profesionalak elkartzeko eta parte hartzeko espazio bat da, berdinkideen arteko bizikidetzan inplikatuta dauden profesionalen eta adituen ezagutza eta esperientziak elkartrukatzeko gunea. Ekimen honek ezagutzera emateko eta ekintzak zabaltzeko web orri bat eta hiru hilean behin argitaratzen den aldizkari bat du. Web orriaren helbidea: www.princast.es/observainfancia. - Nola egiten da (on-line, presentziala…): on-line
- Zer gurasotasun-gako lantzen dira programa honetan:
- Gurasoak portaera-eredu bezala.
- Familian aisialdia partekatzeak duen garrantzia (jolasa…) edozein adinetan.
- Babes eta kontrolaren arteko oreka praktikatzea (afektua eta arauak).*
- Emozioen adierazpen egokiaren garrantzia, seme-alabek imitatu beharreko eredu bezala.
- Bestearen ikuspuntuan jartzea.
- Hezkuntza demokratikoaren ereduaren praktika. *
- Auto-estimua sustatzea duen garrantzia. *
- Helduaren eta seme-alaben erantzukizun pertsonalpean heztea.
- Gatazkarekiko esposizioa saihestea.
- Harreman soziala sustatzea (familia zabala eta adiskideen eta zerbitzuen sare sozialak).
- Eskola eta familia arteko harremana sustatzea.
- Aitaren inplikazioa.
- Ordezko zaintzaren kalitatea.
- Garapen kognitiboa estimulatzea.
Azken eguneratzea:
2014/01/16