Nerabearekin Harremanetan egotea

Nerabearekin Harremanetan egotea

Ezaugarriak

“Nerabearekin harremanetan egotea” izeneko programa (aurretik “Arduratzen diren gurasoak” izenekoa) hezkuntza-trebetasunak garatzeko programa da, eta 12 eta 17 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat da. Programaren helburua, familia-testuinguruaren barnean, alkohol eta drogen kontsumoan arrisku-faktoreak gutxitzea eta babes-faktoreak indartzea da, bereziki, arazo legaletan eta portaera-arazoak dituzten horiengan. Programak familia-lotura indartzea eta portaera-arau argiak ezartzen du helburu, eta gurasoei nerabearen portaera maneiatzen laguntzea eta, modu berean, adingabearen independentzia sustatzea. Era honetara, programak familiako arrisku-faktore zehatzak lantzen ditu: aitaren, amaren edo neba/arrebaren baten drogen kontsumoa, familiako gatazkak, drogen kontsumoarekiko familia-tolerantzia, familia-komunikazio falta, familiaren parte-hartze falta, familiaren parte-hartzea eta lagun drogazale eta delitugileeganako lotura, besteak beste.

Haurren adina

12-17 urte bitarteko adingabeak dituzten familientzat.

Edukien deskribapena

Programa 7 saiotan burutzen da; saio bakoitzak 2 orduko iraupena eta astean behingo maiztasuna du. Programa oso malgua da, eta ikastetxeetan, erakunde sanitarioetan eta komunitate eta zerbitzu sozialetan egin daiteke. Gurasoak eta seme-alaba nerabeak saioetara batera joaten dira, eta 7 kapitulu dituen liburu bana ematen zaie, baita bideo-pasarteak ere. Bideoetan, familia gehienek pairatzen dituzten arazoei aurre egiten dieten lau familia agertzen dira. Programa hiru gai nagusiren inguruan egituratzen da: arrisku- eta babes-faktoreen garrantzia, komunikazioaren boterea eta familiaren kudeaketa.

Programa autokudeaketa gisa ere probatu eta eraginkorra dela frogatu da, eta telefono bidezko asteroko jarraipena egin zaio 10 astean.

Saioak

Programa bi orduko zazpi saiotan banatzen da; guraso eta seme alabentzat da.

Materialen deskribapena

Materialen aurrebista doan dago web orri honetan:
http://www.channing-bete.com
DVD edo VCRa beharrezkoa da.

Emaitzak

Familien emaitzak:
Tratamenduan zeuden familiek estatistikoki adierazkorra den hobekuntza agertu zuten hiru eremutan: familiako diziplina, familia-portaera antisozialaren aurrean eta familiako inplikazio-maila. Gainera, faktore batzuek behera egin zuten, besteak beste, maila sozio-ekonomiko apaleko familien gainbegiratze-lanetarako arazoak eta gurasoen eskola-konpromiso baxua. Oro har, ebaluaketak adierazi zuen programak familien arrisku- eta babes-faktoreetan eragina izateko ahalmena duela (Polar et al., 1998).

Adingabeen emaitzak:

Emaitzek adierazten dute drogen kontsumoarekiko jarrera egokiagoak areagotu direla gazteen artean. Horrez gain, jokabide erasokorraren neurrizko gutxitzea hauteman da.

Harremanetan jartzeko

Kevin Haggerty
Assistant Director, Social Development Research Group 9725 3rd Ave NE, Suite 401
Seattle
Washington 98115
United States of America
Posta elektronikoa: haggerty@u.washington.edu
Telefonoa: +1 206 543 3188
Faxa: +1 206 543 4507
Web orria: www.sdrg.org

Channing Bete Company 1,
Community Place
South Deerfield
Massachusetts 01373
United States of America
Posta elektronikoa: custsvcs@channing-bete.com
Telefonoa: +1 877 896 8532
Faxa: +1 800 499 6464
Web orria: www.channing-bete.com/sct

Azken eguneratzea: 2014/01/09