Nazioarteko bolunariotza

Jóvenes voluntarios y voluntarias
Argazkiaren egilea: Daniel Thornton

Irabazi-asmorik gabeko zenbait erakundek ostatua eta otorduak eskaintzen dizkiete gazteei berariazko programetan laguntzako eta lankidetzako lanak egitearen truke. Oporrak edo gure bizitzako aldi bat igarotzeko beste modu bat da; beste hizkuntza eta/ edo kultura bat ezagutzeaz gain, interes sozial, kultural edo humanitarioko proiektu batean lagun dezakegu.

Erakunde bat edo beste aukeratzeko garaian, hainbat faktore izan behar dira kontuan: zer alorretan lan egin nahi dugun, non egin behar diren boluntario-lanak, zenbat denbora dugun eta gure berariazko prestakuntza.

Prozesuan hiru parte-hartzaile nagusi daude: boluntarioa, erakunde igorlea eta erakunde hartzailea. Kontuan izan behar da erakunde igorlerik ez dela beti izaten.

Boluntarioen programak dituzten erakundeak:

  • Volunteers for peace
    Bakearen aldeko ekimenetan eta laguntza humanitarioa ematen nazioartean lan egiteko boluntarioak. [EN]
  • World volunteer
    Mundu osoko boluntarioen lanerako baliabideak biltzen dituen [EN]
  • Boluntario programen nazioarteko elkartea
    Kontsulta itzazu online aukera guztiak eta irakurri informazio praktikoa, baita, oro har, boluntarioen lanari buruzko zenbait gomendio ere. Bi hilean behin buletina kaleratzen dute, eta harpidetza egin daiteke. [EN]
  • Global volunteer network
    Libre dauden boluntario-postuei buruzko informazioa, Txina, Ekuador, Ghana, Nepal, Errumania, Errusia, Thailandia eta Ugandako erakunde kideen bitartez. Hautagai izan nahi baduzu, online formularioa bete dezakezu. Eta ez ahaztu argazkiak begiratzea!  [EN]
  • OXFAM
    Oxfam International erakundearen edo bere erakunde elkarturen baten boluntario- zerbitzuaren jardueretan parte hartzeko moduari buruzko informazio praktikoa.
  • Nazioarteko zerbitzu zibila
    Boluntarioen proiektuak, epe labur eta luzekoak, mundu osoan; horrelako proiektuak gauzatzen dituzten erakundeei buruzko informazioa eta beste hamaika lotura eta dokumentu baliagarri.
  • Boluntarioak atzerrian
    Boluntario-zerbitzua interesatzen al zaizu? Webgune honetan boluntarioen lanari buruzko informazioa aurkituko duzu, baita nondik hasi behar duzun ere. Beste webgune baliagarri batzuekiko loturak ere baditu.[EN]
  • Rural volunteers
    Ingurumenaren arloko boluntario-lana egin nahi duzu, nagusiki metodo ekologiko eta iraunkorrekin lan egiten duten landetxeetan edo herrixketan? Orduan, WWOOF da zure elkartea. Bilaka zaitez WWOOFER eta parte hartu esperientzia honetan, mundu osoko landetxeetan.http://ruralvolunteers.org/WHOSTS/ [EN] [EN]
  • Volunteer Action for Peace (VAP)
    Volunteer Action for Peace Erresuma Batuko ongintza-erakundea da, nazioarteko bakea, justizia eta gizakien arteko elkartasuna eraikitzearen eta horiei eustearen alde lan egiten duena, bai pertsonentzat, bai euren komunitateentzat. Proiektuak garatzen ditu mundu osoan.
  • Lagundu etxetik
    Webgune honek etxetik mikroboluntario-lana egiteko aukera ematen dizu, hau da, astialdiaren zati bat kausa handietan eta etxetik laguntzeko erabiltzeko. Proposamen interesgarria. Mikroesfortzua, makroinpaktua.
  • Workingabroad
    Erakunde independentea, mundu osoan boluntario aritzeko aukera ematen duena. Hautagai izateko formularioa online bete dezakezu eta boluntarioen esperientziak ere irakur ditzakezu. [EN][FR]
  • Youth challenge international
    Erronkak  gustuko  dituzu?  Bizi  ezazu  esperientzia  hau  18-30  urteko  boluntario-taldeekin  batera,  tokiko  garapenaren,  arreta  sanitarioaren  eta  ingurumenaren
    esparruetan.  
  •  British trust for conservation volunteers
    Fundazio honek ingurumena babestearekin loturiko boluntario-lanak sustatzen ditu.
  • Cross-cultural solutions
    Boluntario-programa hauek osasunarekin, hezkuntzarekin eta garapenarekin loturik daude,  garapen-bidean  dauden  herrialdeetan.  Asiako,  Erdialdeko  Amerikako  eta
    Hego Amerikako hainbat eremutan dituzte programak. 
  • Do it
    Britainia Handiko boluntario-erakundea; 40 urtetik gorako esperientzia du. Erresuma Batuko boluntario-lanari buruzko datu-basea eskaintzen du.
  • Educo
    Proiektu  humanitarioak  Asian,  Afrikan  eta  Latinoamerikan.  Boluntarioen  poltsa dauka.
  • Munduan lan egitea. Boluntario-lana
    Boluntario-laneko   hainbat   orri   eskura   (2016ko   Rio   Janeiron   ospatuko   diren olinpiadetarako, Nepalen ingelesa irakasteko, Cabo Verden edo Estatu Batuetan itsas dortokak babesteko, etab.)
  • Kibbutz Volunteer
    Israelgo kibbutz batean boluntario jarduteko gomendioak eta informazioa.
  • YES 4 EVS
    Boluntario-lana Europan, Afrikan eta Latinoamerikan.
  • United Nations Volunteers
    Nazio Batuen boluntario-laneko programa.
  • DRH NORWAY: ONE WORLD VOLUNTEER INSTITUTE
    Gazteentzako boluntario- eta lankidetza-programak.
  • EROSKI CONSUMER
    Alfabetikoki ordenatutako GKEak.
  • COOPERATING VOLUNTEERS
    Boluntario-lan eskaintzak mundu osoan zehar.

  • Boluntario-lanak Erresuma Batuan egiteko asmorik?
    • Charityjob.com
    • Charitypeople.co.uk
    • Ncvo.org.uk  
    • Voluntaryworks.org.uk
    • RoyalVoluntaryService
    • Idealist.org
    • Handsupholidays.com
    • Keenlondon
    • Timebank
    • Redcross
    • Nationaltrust

Hasierara joan

Interesgarri gerta dakizuke

Azken aldaketako data: 2016/06/16