Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)


Definizioa eta lotura-puntuak Ekonomia Itunean.

PFEZ zuzeneko tributua da, izaera pertsonala etasubjektiboa dauka, eta pertsona fisikoen errenta zergapetzen du. EkonomiaItunaren arabera itundutako tributua da, autonomia erkidegoaren eskumenekoa.Lotura-puntua zergadunaren ohiko bizilekua da; horregatik, foru aldundiakeskatuko die zergadunei ohiko bizilekua autonomia erkidegoan izatea. 

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ezaugarriak

PFEZa 1999. urtean eraberritu zen,eta harmonizazio-maila handia lortu da hiru Lurralde Historikoetako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergen artean.. 

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren indarrekoforu-arauak hauexek dira: 

Zergadunaren errentaren osagaiakhonako hauek dira: lanaren, ekonomia-jardueren, eta kapitalaren etekinak(higigarriena zein higiezinena), ondare-irabaziak eta galerak, eta egotzitakoerrentak. Badira, halaber, beste errenta batzuk Zerga honetatik salbuetsitadaudenak. 

Zerga-oinarri orokorra eta zerga-oinarri berezia batu behar dira zergaren oinarria lortzeko, eta hurrengo datu hauek hartzen dira kontuan: errenta-iturri bakoitzaren etekin osoak eta gastu kengarriak; berariazko tratamenduen aplikazioa (lanaren etekinen hobariak, etekinak sortu diren garaiko urte-kopurua, erosketa-balioaren eguneratzea, berrinbertsioa ohiko etxebizitzan, errenten konpentsazioa eta integrazioa...)

Zerga-oinarri berezian urtebetetik gorako epealdian sorturiko ondare-irabaziak eta galerak sartuko dira, beti ere ondare-atalak saltzeagatik argitara ateratzen badira. 

Behin oinarri berezia lortu ondoren, likidazio-oinarriorokorra aterako da zerga-oinarri orokorretik. Horretarako, ondorengo murriztapenakegingo dira: konpentsaziozko pentsioen abonuagatik, janarietarako urtesariengatik,ekarpenengatik (mutualitate, pentsio-plan eta aurreikuspen sozialetarakoak),eta baterako tributazioagatik .

Likidazio-oinarri orokorrari zergaren eskala aplikatukozaio kuota osoa ateratzeko. Likidazio-oinarri bereziari, zeina bat etorrikobaita zerga-oinarri bereziarekin, %15ko karga berezia aplikatzen zaio. 

Zergaren eskalak sei tarte ditu. Gutxieneko tasa marjinala %15koa da eta gehienezko tasa marjinala %48tasa berezia ekoa, errenta handienetarako.

Kuota osoa zenbatetsi ondoren, dagozkion kenkariak egingo dira: familia-kenkariak (konturako ondorengoengatik, seme-alabentzako janarietarako urteko sarien abonuagatik, zergadunarekin bizi diren aurrekoengatik), minusbaliotasun-kenkariak, ohiko etxebizitza erosteko inbertsio eta finantzaketagatiko kenkariak, ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria, ekonomia-jarduerak sustatzeko kenkariak, langileek enpresan parte hartzeagatiko kenkariak, bezuzengatiko kenkaria, ezarpen bikoitzagatiko kenkaria eta beste kenkari batzuk.

Kuota osoari egin beharreko kenkariak kentzen badizkiogu, kuota garbia ateratzen zaigu. Horixe da zergadunak ordaindu beharreko zenbatekoa.

Azkenik, likidazioaren emaitza honako diferentziahau izango da: kuota garbiaren eta kontura sarturiko zenbatekoen artekoa. 
 

PFEZ-ENOINARRIZKO ESKEMA
ZERGADUNAREN ERRENTA
  • lanaren etekinak, 
  • ekonomia-jardueren etekinak, 
  • kapitalaren etekinak,
  • ondare-irabaziak eta galerak, 
  • errentak egoztea.
ZERGA-OINARRIA
Zerga-oinarri
orokorra
Zerga-oinarri
berezia
Murriztapenak: 
  • konpentsaziozko pentsio-abonuagatik etajanarietarako urtesariengatik,
  • borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeeiegindako ekarpenengatik eta pentsio-planengatik,
  • baterako tributazioagatik.
Bat dator Likidazio-oinarri bereziarekin. 
  LIKIDAZIO-OINARRIA
Likidazio-oinarri orokorra
  Likidazio-oinarri berezia
Zergaren eskala
aplikatzea
%18ko tasa berezia
aplikatzea
KUOTA OSOA  
Kenkariak:  
  • familia-kenkariak, 
  • minusbaliotasun-kenkariak,
  • ohiko etxebizitzagatiko kenkariak,
  • ekonomia-jarduerak sustatzeko kenkariak,
  • emateengatiko kenkariak,
  • ezarpen bikoitzagatiko kenkariak,
  • bestelako kenkariak.

KUOTA GARBIA
KONTURAKO ORDAINKETAK
LIKIDAZIOAREN EMAITZA
Azken eguneratzea: 2005/06/28