2009 urteko laguntzetarako eskabidea: Seme-alabak dituzten familientzako laguntzak, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak: eszedentzia-lanaldia murriztea seme-alabak zaintzeko


Laguntza horiek, hain zuzen, Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak emandakoak dira


Eusko Jaurlaritzak, beherago adierazten dena jakinarazi nahi dio edonori baldin eta honako hauetako egoera batean badago:
  
Eskabideak bideratzeko epea urtarrilaren 2an irekiko da.

Informazio orokorra: www.euskadi.net/familia.


Eskabideak non bideratu:

Araban, laguntzak Samaniego kaleko 2. zenbakian eskatu ahal izango dira, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak Gasteizen duen egoitzan. Ordutegia honako hau izango da:  astelehenetik ostegunera, goizez,  9etatik 13era, eta arratsaldez, 15etatik 16:30ak arte; ostiraletan,  9etatik 14ak arte.

  www.euskadi.net    
  012   
  Samaniego kalea, 2. Vitoria-Gasteiz

Gipuzkoan, bigarren, hirugarren eta ondorengo seme-alabengatik familiei ematen zaien laguntza 2009 urtean eskatzeko eskubidea badu, edo eszedentzia-lanaldia murriztea seme-alabak zaintzeko laguntzarako eskabidea 2009 urteko lehenengo hiruhilekoan berriztatu behar badu, herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen ZUZENEAN Zerbitzuak telefonoz deituko dio aldez aurretik hitzordu bat elkarrekin adostezko honako hau egin ahal izateko: dagokion dokumentazioa entregatu eta erregistratu eta kasuan kasuko laguntzetarako eskabiderako beharrezko izapideari hasiera ematea.
 
Aldez aurretiko hitzorduko bide honi esker, litekeena izango da, nolabait, eskabideak aurkeztu behar diren tokietan jendearen joan etorriak antolatzea eta bertaratu behar dutenek alferrik denbora ez galtzea.

Eusko Jaurlaritzak herritarrei arreta emateko ZUZENEAN zerbitzu berria sortu du Euskadiko Administrazio Orokorrari euskal herritarrek egin diezazkioten eskaerekiko solaskide bakar gisa jardun dezan. Irailetik zerbitzu horrek badihardu Gipuzkoan, egoitza Andia kaleko 13 zenbakian duela.


ZUZENEAN ZERBITZUAREN ORDUTEGI BERRIA
Halaber, betiere zerbitzua ahalik eta arinen eskaintzea bermatzeko xedez, ZUZENEAN Zerbitzuaren jendaurreko ordutegia 2009ko urtarrilaren 8tik aurrera luzatuko da. Hori dela eta, goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte zabalik egongo da..

 

  www.euskadi.net    
  012   
  Andia kalea,13. Donostia-SS

Bizkaian, bigarren, hirugarren eta ondorengo seme-alabengatik familiei ematen zaien laguntza 2009 urtean eskatzeko eskubidea badu, edo eszedentzia-lanaldia murriztea seme-alabak zaintzeko laguntzarako eskabidea 2009 urteko lehenengo hiruhilekoan berriztatu behar badu, herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen ZUZENEAN Zerbitzuak telefonoz deituko dio aldez aurretik hitzordu bat elkarrekin adostezko honako hau egin ahal izateko: dagokion dokumentazioa entregatu eta erregistratu eta kasuan kasuko laguntzetarako eskabiderako beharrezko izapideari hasiera ematea.
 
Aldez aurretiko hitzorduko bide honi esker, litekeena izango da, nolabait, eskabideak aurkeztu behar diren tokietan jendearen joan etorriak antolatzea eta bertaratu behar dutenek alferrik denbora ez galtzea.

Eusko Jaurlaritzak herritarrei arreta emateko ZUZENEAN zerbitzu berria sortu du Euskadiko Administrazio Orokorrari euskal herritarrek egin diezazkioten eskaerekiko solaskide bakar gisa jardun dezan. Azarotik zerbitzu horrek badihardu Bizkaian, egoitza Gran Víako  85  zenbakian duela.

ZUZENEAN ZERBITZUAREN ORDUTEGI BERRIA
Halaber, betiere zerbitzua ahalik eta arinen eskaintzea bermatzeko xedez, ZUZENEAN Zerbitzuaren jendaurreko ordutegia 2009ko urtarrilaren 8tik aurrera luzatuko da. Hori dela eta, goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte zabalik egongo da.

 

   www.euskadi.net  
    012  
    Gran Vía, 85. Bilbao

Azken eguneratzea: 2009/01/14