|

2009/10/29 | "Genero Berdintasuna Hitzarmen Kolektiboetan" Txosten Bereziaren aurkezpena negoziazio kolektiboko ardura duten eragile sozial eta ekonomikoen aurrean, hilaren 29an, Eusko Jaurlaritzaren Delegazioan, Bilbon.
EAE-ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak "Genero Berdintasuna Hitzarmen Kolektiboetan" Txosten Berezia aurkeztuko du negoziazio kolektiboko ardura duten eragile sozial eta ekonomikoen aurrean, hilaren 29an. Lehengo Txosten Berezi honen helburua sektoreko hitzarmen kolektiboetan (2007ko abenduaren 31n EAEan indarrean zeudenak) emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean, bereizkeriaren aurkako araudia zenbateraino betetzen den aztertzea eta ebaluatzea izan da.
Eguna: urriak 29
Ordua: 10:00etan
Lekua: Eusko Jaurlaritzaren Delegazioa, Gran Via kalea, 85
Txosten bereziko datuak:
- Txosten Bereziak ondorioztatzen du, tratu berdina eta sexuagatiko bereizkeriarik eza oso gutxitan edo oraindik ere ez dela agertzen gizarte eta ekonomia eragileek dituzten negoziazio kolektiboetako gai zerrendetan
- 135 sektoreko hitzarmen kolektiboetako 480 klausula aztertu dira
- Legearen aurkako 69 klausula aurkitu dira
- Sexu jazarpena ez da kontratua eteteko arrazoitzat jasotzen
- Hitzarmen gutxik jasotzen dute sexu-jazarpena oso hutsegite larritzat
- Hobekuntzei dagokionez, bizitza, lana eta familia-bizitzaren uztarketa da gehien garatu den gaia.
Genero berdintasunaren berri emateko eta hura aplikatzeko potentzial handia duten hitzarmen kolektiboak, ez direla orohar horretarako erabiltzen, zenbaitetan legeak defendatzen duenaren aurka ere erabiltzen direlarik. Halaber, hitzarmenka negoziatu eta idazten direnean eredu izan daitezkeen hainbat jardunbide egoki ere aurkitu dira.
2007ko abenduaren 31n EAEn indarrean zeuden eta aztertu diren 135 sektoreko hitzarmen kolektiboetatik, 18k ez dute tratu berdinaren garapenarekin lotura duen klausula bakar bat ere bere baitan.
Gainerako 117 hitzarmenen artean, guztira, 480 klausula dituzte, eta horietatik herena adierazi bakarrik egiten dutenak dira; hau da, legez ezarrita dagoena adierazten dute hitzarmenean.
Genero-berdintasunaren inguruan, legearen aurkako 69 klausula hauteman dira.
Besteak beste, deigarria da, "balio bereko lanagatik ordainsari berdina" printzipioaren "transposizio" okerra. Batzuetan, ordainsari konzeptuaren ordez soldata erabiltzen da eta, beste batzuetan, lan bera esaten da balio bereko lana esan ordez".
Genero berdintasunaren inguruan hitzarmenetan adierazitako hobekuntzei dagokionez, "Norberaren bizitza, lana eta familia bizitzaren uztarketa" da gehien garatu den gaia, hala ere, aitek uztarketa eskubideak erabil ditzaten sustatzeko klausula bakar bat ere ez da aurkitu hitzarmen hauetan.
Sexu jazarpen eta sexuagatiko jazarpenaren prebentzioa eta halako egoeratarako esku-hartzeak oso gutxi garatuta daude hitzarmen kolektiboetan (aztertutako 135 hitzarmenetatik 38 hitzarmenetan besterik ez da aurkitzen). Halaber, sexu jazarpenaren inguruan indarrean dagoen legedia ez da ekarri hitzarmen kolektiboetara.
Txosten Bereziak begibistan utzi duen egoera gainditzeko honako gomendio eta proposamenak egiten ditu:
- Proposamenak lan-administrazioko agintarientzat: benetako zaintza hitzarmen kolektiboetan erregistroan eta txostenean legearen aurkako klausulatzat kalifikatu diren 69 klausulen azterketa.
- Proposamenak Lan Harremanen Kontseiluarentzat: negoziazio kolektiboaren urteko balantzeetan genero-berdintasunaren irizpidea ezartzea, 2007ko negoziazio kolektiboaren balantzean eranstea txosten honetako ondorio nagusia, hau da, genero berdintasunaren printzipioaren transposizioa ez dela egin EAEko sektoreko hitzarmen kolektiboetan, eta konpromisoak eta oinarrizko neurriak adostea.
- Proposamena sindikatu, entrepresa, kontsultora eta lan aholkulariei: Txosten Berezian jasotako balorazioen hedapena eta sindikatuetako ordezkari eta negoziazioan parte hartzen dutenen trabaketa.
|