Euskadi Kirol Sariak

Sarrera
Euskadi Kirol Sariak eragile, bultzatzaile eta akuilu izatea dute bokazio. Helburu nagusia, berriz, kirol alor zabalean kalitatea eta eredugarritasuna bultzatzea, euskal kirolarentzat es ezik, ingurukorako ere eredu diren jarduerak nabarmenaraziz eta kalitatezko erreferentzia bihurtzen lagunduz.
Kirolaren sustapena, formazio eta dedikazioa
Urtean zehar kirolaren esparruan heziketa, formazioa eta kultura alorrak bultzatzen laguntzeagatik eta kirolean elkartasuna erakutsi eta dedikazioa emategatik gehien nabarmendu den pertsonari edo euskal erakundea saritzeko
Kirolean euskaltasuna zabaltzea
Urtean zehar Euskal Herriaren irudia eta euskaltasuna atzerrian zabal dadin laguntzen gehien nabarmendu den pertsona edo euskal erakundea saritzeko.
Kirola garatzeko egindako lan zientifkoa edo teknikoa
Ariketa fisikoari eta kirolari buruzko jakintzan urtean zehar ikertzen eta sakontzen eta bere lan teknikoan gehien nabarmendu den pertsona edo euskal erakundea saritzeko.
Saria: Kirol erakundea
Euskadiko edo Lurralde Federazioa edo Euskadiko Kirol Erakundea saritzeko, urtean zehar bere kirol modalitatea sustatzen eta antolatzen eta kirolaren alde egiten duen lenaean erakutsi duen jarrera edo orientzaioa saritzeko.
Saria: enpresa babesleak egindako lana
Urtean zehar euskal kirola babesten, ekintzak sustatzen eta antolatzen, instalakuntzak finantzatzen edo hornitzen nabarmendu den merkatal elkarte pribatua saritzeko.
Saria: kirolari onena
Urtean zehar gehien nabarmendu den euskal kirolaria saritzeko
Saria: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna
Urte osoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanean gehien nabarmendu den euskal erakunde edo pertsona saritzeko.