|
| Kataluniako Generalitat-ek bidalitako Delegazioa, Eusko Jaurlaritzako kideekin |
Kataluniako Generalitat-ek datorren urteko erdialderako aurre ikusi du Kanpo Harremanerako lehenengo plan estrategikoa aurkeztea. Gobernuaz gain erakunde guztiak kontuan hartzeko proiektu bat garatzea du xede plan horrek. Horretarako, kontuan hartu nahi izan dute Eusko Jaurlaritzak duen Estrategia zehazten parte hartu zuten pertsonen esperientzia: Mikel Burzako Kanpo Harremanetarako zuzendariarena eta Andoni Gamboa eta Andoni Martin teknikariena. Azken horrek ez zuen bileran izaterik izan, arrazoi profesionalak zirela eta.
Aztertutako gaien artean, onuragarritzat hartu zen Euskadiren ildo estrategikoa zehazterakoan erabilitako metodologia, gizarte osoaren ordezkariek hartu baitzuten parte ildo hori zehazten. Horrela, ikuspegi zabala lortu zen kanpoko egoeraz baita hobetzeko aztertu behar ziren puntu ahulez.
Eusko Jaurlaritzaren sailek aurrera daramatzaten ildoak sendotu dituen lanabes hori Generalitat-ek eredutzat hartu du eta adituen batzorde bat izendatuko du lan horri ekiteko.
|