Megalito-guneak Euskal Herrian


1. AIZKORRI MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK: Oñati, Parzonería de Urbia, Parzonería de Altzania.

MONUMENTUEN KOPURUA: 9.

 

Funtsean, megalito-gune hau Urbian kokatzen da. Gipuzkoako lurralderik altuenak dira, baina bertako trikuharriak 1.100 metro inguruan kokatzen dira, salbuespen batzuekin.

Egun, Gipuzkoako artzaintza iharduera gehien duen eremua da.

Maiz agertzen dira eta leku askotan silexko materialak, garai hartan paraje hauetan iharduera handia zegoen adierazgarri.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak dira:

Aizkortxo, Artzanburu, Gorostiaran Mendebalde, Kalparmuñobarrena eta Pagobakoitzako trikuharriak.

Gorostiaran Ekialde, Malla eta San Adriango tumuluak.

Zorrotzarriko menhirra.

 

Megalito-guneen Euskal Herrian banaketa

Lurralde guztietan megalito-gune ugari badago ere, begi bistakoa da Gipuzkoan asko pilatzen direla.


 

2. ALTZAINA MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK: Parzonería de Altzania, Idiazabal, Zegama, Segura.

UDALERRIAK: Parzonería de Altzaina, Idiazabal, Zegama, Segura

MONUMENTUEN KOPURUA: 9.

 

Alde batetik Ursuaran eta Oria ibaiek eta beste alde batetik Otzaurte eta Altzania ibaiek mugatutako estazioa da. Lurra hareharria da eta 800 metrotara dago.

Estazio honetakoak dira ondorengo monumentu megalitikoak:

Bidaarte I, Garagarza, Otsaarte, Tartaloetxeta, Trikamuñoota, Zoroztarri, Atxuko Aldai eta Etxegarateko trikuharriak.

Bidaarte II ko tumulua.

 

Otsaarte Trikuharria

Neolito-Brontzea

Trikuharri honek 9,50 eta 12 m bitarteko diametroa eta 0,70 m-ko altuera duen tumulu obalatua dauka. Kraterra dauka erdian. Ganbarako lauza batzuk ikusten dira, eta horietako batek ia 2 m ditu. 1956an aurkitu zuten, eta 1960an eta 1997an indusi; horren ondorioz hariz apaindutako zeramikak eta harrizko materialak aurkitu zituzten.

 

 

3. ANDATZA MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK: Aia, Andoain, Donostia- San Sebastián, Usurbil, Zizurkil

MONUMENTUEN KOPURUA: 10.

 

10 monumentuk osatzen dute, denak trikuharriak direlarik Andatza IIIko kutxa izan ezik. Beraien altuerak txikiak dira, itsasotik gertuago dagoen kokapen bati dagokion moduan. Kokatuta dauden lurraren materiala hareharrizkoa da.

Batzuetan eskabazioak burutu dira, materiale litiko interesgarria lortuz.

Estazio honetakoak dira:

Andatza I eta II, Arkutxa, Belkoain, Karramiolotz, Loatzu I eta II, Olaiko eta Zarateko Bentako trikuharriak.

Andatza IIIko kutxa.

 
Andatza II-ko Trikuharria

Neolito-Brontzea

15 m-ko diametroa eta 1,80 m-ko altuera dituen tumulua dauka. Erdiko kraterretik ganbarako lauza batzuk ateratzen dira. 1955ean aurkitu zen, baina ez zuten indusi.

 

4. ARALAR MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK: Ataun, Amezketa, Mancomunidad Unión Enirio-Aralar, Zaldibia

MONUMENTUEN KOPURUA: 33.

 

Trikuharriak edukitzeari dagokionez mendirik garrantzitsuenetako bat da. Gaur egun Gipuzkoako artzantza gunerik aberatsena da. Hemen aurkitu zen 1879.ean gikuzkoar lehen trikuharria eta hemen burutu ziren baita ere multzo megalitikoen lehen eskabazioak.

Estazioko megalito kontzentrazio handiena (hogeiren bat) mendebaldeko eremuan agertzen da.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

Aranzadi, Argarbi, Arraztarangaña, Ausokoi, Ausokoi II, Erremedio, Igaratza ipar eta hegoalde, Jentillari, Labeo, Matxitxane, txotxeta, Uelogoena ipar eta hegoalde, Uidui, Uidui II, Urritza eta Zearragoenako trikuharriak.

Igaratza, Larrondo, Pagabe I eta II. Pontoa I, II, III eta IVko tumuluak.

Arrubi, Atauru Gañe, Igaratza III, Irazustako Lepoa, Jentillarri, Saltarri eta Supitaitzko menhirrak.

 

Jentilarri  trikuharria

Data zehaztu gabe

15 m-ko diametroa eta 1 m-ko altuera dituen tumulua daukan galeriako hilobia. 6,50 m-ko luzeradun ganbara dauka. 1879an aurkitu zuten; 1917an indusi zutenean material ugari aurkitu zuten, besteak beste punta foliazeoak, zeramikazko11 zati eta gutxienez 27 gizakiren hondakinak. Herriko lagun batzuek berreraiki dute duela gutxi.

 

5. ARATZ-ALSASUA MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK: Parzonería de Altzania

MONUMENTUEN KOPURUA: 1.

 

Estazio honetan Arrobigañeko trikuharria soilik dago

 

Arrobigaña Trikuharria

Neolito-Brontzea

E. Egurenek aurkitu zuen 1929an, eta berak indusi zuen aurrerago. Trikuharri luze eta itxia da, 13 m-ko diametroko tumulua duena. Ganbaran, hiru lauzen gainean gurutze moderno bat tailatuta duen 2,90 m-ko estalkia dago.


 

6. ATAUN-BURUNDA MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK: Ataun, Idiazabal, Parzonería de Gipuzkoa y Alava.

MONUMENTUEN KOPURUA: 14.

 

Idiazabaldik Lizarrustira iristen den mendia da Gipuzkoa eta Nafarroa arteko muga eratuz. Luzetarako eremu proiekzio handi bat izan arren ez du inoiz 1000 metrotik gorako kotarik lortzen. Sailkatzeko elementu kopurua 14koa bada ere, estazio hau egoki adierazteko nafarroako mugetan beste hainbat monumentu daudela kontutan hartu behar da, megalitoek mendi honetan duten garrantzia erakusten duelarik. Lurra hareharrizkoa da.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

Aitxu, Argonitz, Balenkaleku hegoalde, Bernoa, Igartza mendebalde, Intxusburu, Larreluze, Muñaan, Napalatza, Urrezulko Armurea eta Atxurbiko trikuharriak.

Igartza ekialde, Praalata eta Unanabiko tumuluak.

 

Atxurbi Trikuharria

Brontze Aroa

Duela gutxi aurkitu eta indusi zuten trikuharri-kutxa hau. Tumuluak 6m-ko diametroa eta 0,50 m-ko altuera ditu, eta ganbarako gehiengo altuera metro batekoa da. 1996an indusi zuten.

 

7. BELABIETA MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK: Villabona, Elduain.

MONUMENTUEN KOPURUA: 8.

 

Berastegi Tolosarekin elkartzen duen katean sortzen da, hain zuzen ere, Ipuliñotik Uzturreraino doan eta San Lorenzo, Urdelar eta Belabietatik igarotzen den katean. Katearen ia puntu batek ere ez du lortzen 900 metrotako altuera. Estazio honetako monumenturik gehienak mendi lepoetan kokatzen dira, bat ezik, zeina mendi gailurrean baita. Mendiaren hareharrizko guneetan kokatzen dira monumentu guztiak.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

Basaburu, Belabieta Txiki, Loa, Onddolar I eta IIko trikuharriak.

Itxupeaka, Loa I eta Moako tumuluak

 

Belabieta Txiki trikuharria

Neolito-Brontzea

Trikuharri motza eta itxia, 10 m-ko diametroa eta 0,50 m-ko altuera dituen tumulu borobilduna. Hiru lauza ikus daitezke ganbaran. Barandiarek aurkitu zuen 1922an, eta Aranzadirekin eta Egurenekin indusi zuen. Indusketa horrek harrizko nahiz buztinezko materiala agerian utzi zituen.


8. BRINKOLA-ZEGAMA MEGALITO-GUNEA

UDALERRIAK: Zegama, Zerain.

MONUMENTUEN KOPURUA: 4.

 

Aizkorriren iparraldetik irteten den adaska txiki batean kokatzen da, Brinkola auzoa eta Zegama herriaren artean, hauek estazio honi izena emanaz. Estazio honetako monumentuak, orotara lau, 800 metrotatik gora garatzen dira.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

Oamendiko trikuharria.

Irumugarrieta eta txoritegiko tumuluak.

Irumugarrieta IIko kutxa.

 

Txoritegi tumulua

Neolito-Brontzea

14-18 m-ko diametroa eta 2 m-ko altuera dituen tumulua. 1943an indusi zutenean hainbat material aurkitu zituzten. Zati bat indusi zuten 1994an, eta suharrizko eta kuartzozko materialak aurkitu zituzten, baita metalezko zati batzuk ere.

 

9. ELGEA-ARTIA MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK:Eskoriatza, Leintz-Gatzaga, Oñati.

MONUMENTUEN KOPURUA: 10.

 

Altueran berdintsua den mendi bat da, gehieneko maila desberdintasuna 400 metro eskasekoa delarik. Estazio hau osatzen duten bi elementu deseginda aurkitzen dira lurberritze eta baso pistak direla eta.

Arlabango mendatetik sortu eta Artiaraino doan mendikatean kokatzen da, Gipuzkoako hegoaldeko muga eratuz eta beste kate eta beste estazio batzuekin elkartuz lurraldearen ekialdean.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

Artaso eta Elgea I eko trikuharriak.

Alabitarte, Deguria I eta II, Elgea II, Gallerdi eta Isikoaitzako tumuluak.

Mugarriaundi eta Mugarriluzeko menhirrak.

 

Elgea I. Trikuharria

Neolito-Brontzea

 

Sakonunea dauka erdialdean trikuharri honek. 8 m-ko diametroa eta 0,80 m-ko altuera ditu. 1918an aurkitu zutenean ganbaran bi lauza zeuden, baina gaur egun ez daude. Ez dute indusi.

 

10. ELOSUA-PLAZENTZIA MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK: Antzuola, Azkoitia, Bergara, Elgoibar, Soraluze.

MONUMENTUEN KOPURUA: 16.

 

Zumarragako Irimotik Maltza eta Soraluzeraino iristen den mendilerro bat da Elosua eta Agerreburutik igarotzen delarik. Eremu honetan zenbait elementu ez badaude zehaztuta ere, hogeiren bat megalito daude bertan, trikuharri eta tumuluak zenbatuz. Lur hauek Deba eta Urolako aranen arteko zeharbide izan dira historian zehar, monumentu megalitikoekin edo hauen ingurunearekin erlazionaturik orain gutxi burututako hileta errituak ere ezagutzen direlarik.

Estazio honetan daude:

Agerreburu, Aitzpuruko Zabala, Atxolin, Iruiya, Irukurutzeta eta Keixetako Egiya hegoaldeko trikuharriak.

Aizkoin, Atxolin Txiki, Keixetako, Keixeta Egiya iparralde, Kutzebakaar, Maurketa, Naasiko Goena, Pagobedeinkatu, Trekutz eta Gizaburuako tumuluak.

 

Keixetako Egiya (Hegoaldea)Trikuharria

Kalkolitoa

17 m-ko diametroko eta 1,80 m-ko altuerako tumulua dauka. Erdialdean 6 m-ko krater handia dauka, eta ganbarako zenbait lauza ikusten dira bertan. Barandiaranek aurkitu zuen 1920an, eta 1921ean indusi zuen Aranzadirekin eta Egurenekin batera. Leundutako aizkoratxo bat eta punta pedunkulatu bat aurkitu ziren besteak beste.

 

11. ERNIO MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK: Aia, Alkiza, Asteasu, Errezil.

MONUMENTUEN KOPURUA: 6.

 

Hiru tumulu eta beste hainbeste trikuharrik osatzen dute megalito-gune hau. Litologikoki kareharria da, baina trikuharrietako batzuk hareharrizko lurren mugetan daude.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

Otagain, Zaingo Bizkarra eta Zaingo Ordekako trikuharriak.

Belanburu, Itxurain eta Munaingo tumuluak.

 

Munain tumulua

Neolito-Brontzea

- 9 metroko diametroa eta 0,90 metroko altuera duen tumuloa. 0,45 metroko sakonera duen  erdiko kraterra dauka. 1980an aurkitu zuten. Ez dute indusi.

 

12. IGELDO MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK: Donostia-San Sebastián, Orio, Usurbil

MONUMENTUEN KOPURUA: 9.

 

Igeldoko trikuharriz osatutako estazioa interesgarria da monumentuak askotarikoak direlako: trikuharriak, tumuluak eta bi harrespil, Piriniar gune geografikoei dagokien bezala. Guzti hori Kontxako Badiatik Oriora doan kostaldeko katean dago. Tertziario aroko hareharriz osatutako lurra da. Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

Aitzazate, Arrobizar eta Iturrietako trikuharriak.

Tontortxiki I, II, III eta IV ko tumuluak.

Aitzazate I eta Mendizorrotz I eko harrespilak.

 

Iturrieta Trikuharria

Neolito-Brontzea

- 10,50 metroko diametroa eta metro bateko altuera duen tumulodun trikuharria. Erdian ganbara bat du eta hortik harlauza batzuk irteten dira. 1981ean aurkitu zuten. Ez dute indusi.

 

13. IGOIN AKOLA MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK: Astigarraga, Donostia-San Sebastián, Rentería, Hernani

MONUMENTUEN KOPURUA: 14.

 

Elementu multzo zabal batek osatzen du. Altuera gutxiko mendi bat da. Aitzbitarteko kobetatik Hernaniko Fagollagara iristen da. Egun, pinadiek azalera haundia estaltzen dute eta historian zehar eremu horretan gailena izan den artzantza iharduera ezkutatzen dute. Estazio honetako zenbait osagaik oso kontserbazio-egoera ona agertzen dute.

Lurraren konposaketa hareharrizkoa da.

Estazio hau ondorengo monumentu megalitikoz dago osatua:

Akolako Lepua I eta II, Arritxieta, Igoingo Lepua I eta II, Landarbaso I, II, III, IV, V eta VI, Sagastietako Lepua I eta II ko trikuharriak.

Langagorriko menhirra.

 

Akolako Lepoa Trikuharria

Neolito-Brontzea

Trikuharri motz eta itxia; 4 lausaz  egina dagoen ganbara du eta 12 metroko diametroa duen tumuloa. Barandiaranek aurkitu zuen 1928an.1950ean indusi zuten eta, horren ondorioz, hainbat harlauza, hiru harri-kristal eta karraskagailu bat aurkitu zituzten.

 

14. IRUARRIETA MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK: Azkoitia, Zumarraga.

MONUMENTUEN KOPURUA: 8.

 

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

Iruarrieta, Iruarrieta I eta II ko trikuharriak.

Aantzetako Gaña, Arzabal, Elorrieta, Oleta eta

Pagobakarrako tumuluak

 

Iruarrieta Trikuharria

Neolito-Brontzea

Izen bereko mendiaren mendebaldeko magalean dago. 1979an aurkitu zuten, ez dute indusi baina hondeamakina batekin irauli  egin zuten, ustezko altxor baten bila.


 15. IZARRAITZ MEGALITO-GUNEA

UDALERRIAK:   Azkoitia, Deba, Zestoa

MONUMENTUEN KOPURUA: 3.

 

Estazio honetan hiru elementu ezagutzen dira, denak altuera txikian agertzen direnak, 600-700 metrotan, 1.000 metroko altuera gainditzen duen mendikate honetan. Mendi-lepoetan aurkitzen dira kareharrizko lurretan.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

Marikutx I eta II ko tumuluak.

Arluzeko menhirra.

 

Arluze menhirra

Zehaztu gabe

Harlauza forma du eta 1,35 metroko altuera. 1982an aurkitu zuten. Ez dute indusi.

 

16. JAIZKIBEL MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK: Hondarribia,

MONUMENTUEN KOPURUA: 4.

 

Gipuzkoako iparrekialdean dago, Pasaiatik Higerrera doan mendian. Estazio hau osatzen zuten monumentuetako batzuk desagertu badira ere, oraindik interesgarriak diren hiru trikuharri eta harrespila bat gelditzen dira. Estazio hau hareharritan kokatzen da kota oso altua ez duen leku batean, itsasoarekiko duen urbiltasunagatik.

Jende asko ibiltzen da baina, hala ere, silexezko aztarna dezente aurkitu dira.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

Iskulin, Jaizkibel, III eta IV ko trikuharriak.

Jaizkibel II ko harrespilak.

 

Iskulin trikuharria

Neolito-brontzea

9 metroko diametroa eta metro bateko altuera duen tumulodun trikuharria. 3 metroko luzera duen kraterra du erdialdean, eta bertan harlauza batzuk ageri dira. Barandiaranek aurkitu zuenetik oso hondatua dago.

 

17. KURUTZEBERRI MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK: Eskoriatza.

MONUMENTUEN KOPURUA: 3.

 

Zenbait ikerlanek Elgea-Artiako estazioaren barruan sartzen dute, nahiz eta azken urteotan burututako ikerketa eta lan arkeologikoen bidez berak bakarrik estazio bat osatzen duela kontutan hartzera iritsi diren. Monumentu megalitikoak (600 – 700 m) hareharrizko lurrean daude, eta espoloi batean aurkitzen dira, menditik hasi eta iparraldeko norabidean Kurtzeberrira iritsi arte. Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

Asuntzeta ekialde, mendebalde eta Puntiagako tumuluak.

 

Asuntzeta Este tumulua

Neolito-Brontzea

12,90 metroko diametroa eta 0,90 metroko altuera duen tumuloa. 56 metroko diametroa duen erdiko-sakonunea. 1954an aurkitu zuten eta oraindik ez dute indusi.

 

18. MEAGA MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK: Getaria.

MONUMENTUEN KOPURUA: 1.

 

Estazio honetan Arriaundi I eko tumulua dago soilik, bere garaian Arriaundi II bezala izendatutako tumulua gaur egun desagertuta baitago.

 

Arriaundi I tumulua

Neolito-Brontzea

10 metroko diametroa eta  metro bateko altuera duen tumuloa. 1988an aurkitu zuten eta oraindik ez dute indusi

 

19. MURUMENDI MEGALITO-GUNEA

UDALERRIAK: Beasain, Beizama, Ezkio-Itxaso.

MONUMENTUEN KOPURUA: 7.

 

Mandubiatik Bidaniako eremura Murumendi zeharkatuz iristen den katean aurkitzen da. Hemen 8 monumentu megalitiko kokatzen dira, 4 tumulu eta beste hainbat trikuharri. Tumuluetatik batzuk, konkretuki Basagaingoa, galduta dago.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

Larrarte, Maramendi ipar eta hegoaldea, Trikumuttegi eta Mandubi Zelaiako trikuharriak.

Trikuaizti I eta II ko tumuluak.

 

Trikuaizti II tumulua

Neolitoa

13 metroko diametroa eta 0,30 metroko altuera duen tumuloa; ez dago kamararen arrastorik. 1985ean indusi zuten. Indusketa lanetan taila-hondarrak, xaflak, harri-puskak, 6 geometriko eta leundutako aizkora aurkitu zituzten, besteak beste. Gero berreraiki zuten.

 

20. OIARTZUNGO MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIA: Oiartzun.

MONUMENTUEN KOPURUA: 13.

 

Gehienez ere harrespilez osatutako estazio bat da, kopuru haundia delarik, hauetatik zenbait gainjarritako harrespilak direlarik, hauetako batzuk multzoaren barruan menhir bat dutelarik. Lurraren izaera bikoitza da, granitozkoa eta kareharrizko gunez osatua.

Estazioa Oiartzun inguruan hasten da, bertatik Bianditzeraino igoz.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

Arritxulangaña, Arritxurrieta, Basate, Egiar, Elorritako Gaña, Errenga, Kauso I, II, Munerre, Oianleku ipar, hego eta Urkullu Txiki Egiako harrespilak.

Gainzabalgo trikuharria

 

Kauso I harrespila

Burdin Aroko

Inguruko granitoz egindako bi harrespilen multzoa. Lehenengoak 4 metroko diametroa eta 21 zutarri ditu eta bigarrenak, berriz, 7 metro eta 17 zutarri.

1981ean aurkitu ziren baina ez dira oraindik indusi.

 

21. ONYI-MANDOEGI MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK: Andoain, Berastegi, Elduain, Urnieta, Hernani.

MONUMENTUEN KOPURUA: 20.

 

Estazio hau kokatzen den katea Onyiren gailurrean sortzen da Hernanin, gero Etenetara zuzentzen delari Adarratik eta puntu honetan gira eginez Mandoegi eta Urepeleraino. Estazio honen zati bat Nafarroako lurretan dago.

Estazio honetan harrespil asko dago (gogoan izan zein ugariak diren Pirinioetan), eta, besteekin elkarturik, megalitismoak aurkez dezakeen tipologia osoa  eratzen dutelarik. Lurraren oinarrizko konposaketa hareharrizkoa da eta kuartzitaren bat aurkezten du.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

Aballarri, Altxista, Otsolepo eta Pozontarriko Lepoko trikuharriak.

Altxista, Arleorko Zabala, Elurzulo, Eteneta I eta II, Etzela, Etzela mendebaldea, Etzelako Arritxuriak, Ezioko Soroa, Ezioko Tontorra, Mulisko Gaina, Tximistako Egia eta Unamene eta Amunolako harrespilak.

Usobelartzako menhirra.

Onyiko kutxa.

 

Unamene harrespila

Burdin Aroko

150 metroko muino batetan dauden hiru harrespila eta bi tumuloren multzoa. Lehenengoa Barandiaranek aurkitu zuen 1923an; azkena,berriz, 1981ean aurkitu zuten. Ez dira indusi.


 

22. ORKATZATEGIA MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK: Oñati

MONUMENTUEN KOPURUA: 5.

 

Elgeako menditik iparralderuntz irtetzen den espoloi bat da. Geologikoki Kurtzeberriko estazioa hartzen duen espoloi bera bada ere, Urkulu ibaiaren sakanak bien arteko paisaia mailak bereizten ditu. Estazio honek 4 tumulu eta trikuharri bat ditu.

 

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

- Urtapotolueta I-eko trikuharria eta Aitzgain, Linatza, Urtao eta Urtapotolueta II-ko tumuluak.

 

Urtapotolueta I trikuharria

Neolito-Brontzea

 

8,50 metroko diametroa eta  0,80 metroko altuera duen tumulodun trikuharria. 0,50 metroko sakonera duen kraterra du erdialdean. Ganbararen hainbat lauza ageri da inguruetan. Bide batek mozten du. 1980an aurkitu zuten baina ez dute indusi.

 

23. OTSABIO-ZARATE MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK: Altzo, Gaztelu, Tolosa.

MONUMENTUEN KOPURUA: 3.

 

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

Añi eta Otsabioko trikuharriak.

Pagoaundiko tumulua.

 

Añi Trikuharria

Neolito-Brontzea

9 metroko diametroa eta gehienez ere metro bateko altuera duen tumulodun trikuharria. Ganbararen 2 metroko lauza bat ikus daiteke. 1965ean aurkitu zuten. Ez dute indusi.

 

 

24. PAGOETAKO MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIA: Aia

MONUMENTUEN KOPURUA: 9.

 

Estazio honetan 9 elementurekin topatzen gara, gehienak tumuluak, Olartetako trikuharria ezik. Estazio hau Erniokoaren jarraipena da, geografikoki ere horrela da. Lurzoruaren konposaketa litologikoa kareharrizkoa da.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

 

Olartetako trikuharria.

Arreta, Murugil I eta II, Saberriko Haitzak, Urruztume I, II, III eta IVko tumuluak.

 

Saiberriko Haitzak Tumulua

Neolito-Brontzea

Izen bereko muinoan dago, hortik datorkio izena. Erdialdean sakonune txikia duen tumuloa. Sakonunearen neurriak hauek dira:11 metroko diametroa  eta metro bateko altuera. 1981ean aurkitu zuten eta ez da inolako arkeologia-lanik egin.

 

25. SATUI-ARROLAMENDI MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK: Antzuola, Legazpi, Oñati

MONUMENTUEN KOPURUA: 4.

 

Legazpi inguruko Deskarga eta Udana artekoa dugu. Litologikoki hareharrizkoa da eta bertan kokatzen dira estazio honetako 4 megalitoak.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

Arrolamendi I, II, III eta Jentiletxeko tumuluak.

 

Jentiletxe tumulua

Neolito-Brontzea

22 m-ko diametroa eta 1,30 m-ko altuera ditu, eta erdian krater handi bat du, 14 m-ko diametroa eta metro bateko sakonera dituena. 1951 aurkitu zuten, eta 1981ean indusi; hala ere, ez zuten materialik aurkitu, isilpeko indusketetan hezurrak eta burdinazko objektuak topatu zituztela esaten bada ere.


 26. TXORITOKIETA MEGALITO-GUNEA

UDALERRIAK: Astigarraga, Rentería.

MONUMENTUEN KOPURUA: 4.

 

Menhir batek eta hiru trikuharrik osatzen duten multzoa da. Gipuzkoako altuera gutxieneko megalito-gunea da (275 metro). Lurzorua behekretaziko kareharrizkoa da, nahiz eta triasikoaren kareharrizkoa izan monolitoa. Era honetako lurzoruak aztarnategitik ordubeteko bidean daude; berez interes historikoa duen datua da hori.

 

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

 

Aitzetako Txabalako trikuharria eta beste bi oraindik izendapen berezirik gabeak, aurrekoaren inguruan daudenak.

Txoritokietako menhirra.

 

Txoritokieta menhirra

Data zehaztu gabe

1,95 m-ko altuera du. Gurutze grekoa dauka grabatuta alde batean, bestean aldiz, “O” bat. Gaur egun Errenteria eta Astigarraga banatzen dituen mugarria da. Indusi gabe dago.

 

27. UDALA-INTXORTA MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK: Bergara

MONUMENTUEN KOPURUA: 5.

 

Kanpanzartik Angiozar ingurura doan eremuan aurkitzen dira estazio honetako trikuharriak. Hareharrizko lurrean daude. Hasiera batean sei monumentu ezagutzen badira ere, beraietako bi desagertutzat ematen dira, ziurrenik ere bere deseginketagatik.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

Goinzari Zelaia, Irutontorreta III, Lasartegain, Tranpaluarri eta Imitxarritxako tumuluak.

 

Lasartegain tumulua

Neolito-Brontzea

14,50 m-ko diametroa eta 2 m-ko altuera dituen tumulua. Erdialdean krater handia dauka, Gerra zibileko lubakiz inguratua. 1980an aurkitu zuten, baina indusi gabe dago.

 

28. URKITA MEGALITO-GUNEA

 

UDALERRIAK: Lizartza.

MONUMENTUEN KOPURUA: 1

 

70. hamarkadaren erdialdean aurkitua, trikuharri soil bat besterik ez du estazio honek, Axurdariokoa. Araxes eta Orexako sakanetik sortzen den errekaren artean kokatzen da. Kareharrizko gune batean dago, 500 bat metrotako altueran, ez da oso altura haundia modu horretako elementuentzat.

 

Axurdario trikuharria

Neolito-Brontzea

Trikuharri motza eta itxia. Oso hondatua. 4 lauzek osatzen dute ganbara. 1974an aurkitu zuten eta indusi gabe dago.

 

 

Azken eguneratzea: 2004/12/10