Ekitermik, Energías Renovables

 Ekitermik, Energías Renovables

 

 Sektoreko enpresa batean lan egin eta gero, gai hauetan espezializatu ostean erabaki nuen empresa sortzearen apustua egitea. Pausus pausu energia berriztagarrien inguruko arlo ezberdinetan sakontzen joan naiz, eta zorionez aukera ezberdinak izan ditut, hala nola energia berriztagarrien irakasle lanak egitea eta materiale didaktikoak gertatzea. Nahiz eta hasierako ideia instalatzaile lanak egitea izan, gaur egungo esfortzu gehiena irakaskuntzari bideratua daukat. Izan dudan esperientzian uste dut erabakiorra izan dela erronka berriei moldatzen jakitea eta dibertsifikatzeko kapaz izatea. Hasieratik izan nuen Debagoieneko Mankomunitateak duen Enpresa Ekimenerako duen Zerbitzuaren laguntza. Hasieran bidegarritasun plan bat egiten lagundu zidaten, eta oso garrantzitsua izan da ere gaur egun nagoen bulegoa prezio baxu batean alokatu ahal izana. Gaur egun oso erlazio gertukoa eta ona daukat Enpresa Ekimen Zerbitzuarekin eta edozein zalantza edo argibide behar baldin badut beti daude laguntzeko prest.