Jose Mari Sorsekin elkarrizketa, Elkarreko gerentea

Lehen aldiz, Kulturaren Euskal Behatokiak EAEko kultura-alorreko jarduera ekonomikoei lotutako enpresa eta enpleguei buruzko datu estatistikoak aurkeztu ditu

Ikerlan horren emaitzak kontuan hartuz:

  • Kultura-alorreko enpresak, enpresa guztien % 3,5 dira, eta enpleguan, aldiz, % 1,9 baino ez
  • EAEko kultura-alorreko enpresen ia % 80k 0-2 enplegu baino ez dituzte
  • Sektorean ezegonkortasun handia dago enpleguan, eta behin-behinekotasuna % 95ekoa da. Kultura-jardueretan izandako kontratu-kopurua EAEn izandako kontratu guztien % 6,5 da (enplegua % 1,9 eta enpresak % 3,5 diren bitartean).
  • Gizon gehiago kontratatzen dira (% 54,8) eta batik bat pertsona gazteak (% 66k 34 urte baino gutxiago dituzte). Goi mailako ikasketak dituzten pertsonak dira gehien kontratatzen dituztenak: 30%

 

1. Zer erronka dauka EAEko kultura-sektoreak, enplegua sortzeko tresna gisa?

Azpiegiturak sendotzea, Euskal Kultur enpresak txikiak dira, laguntzetatik bizi dira eta hauen aldaketak izugarrizko garrantzia dute bere jardueran.Horregatik laguntzaz baino inbertsioez hitz egin beharko litzateke, estrukturak lagundu horrek iraunkortasuna ekarriko duelako.

2. Zure ustez, zer estrategia bideratu behar dituzte EAEko enpresek euren iraupenari begira, haien tamaina txikia kontuan hartuz?

Gaur egun edukiak eta teknologia baditugu, merkaturatzea ere normalizatua dago, baina ikusgai jarri behar dira. Ikusten ez dena ez da existitzen. Euskal produktuen ikuspena irabazi behar da merkatuan, marketin kanpainekin, irakurketa kanpainekin etb. Horretarako inbertsioak Euskal medioetan egin behar dira, mass media guztiak inplikatuz.

3. Nola baloratzen dituzu kulturaren sektoreak ekintzaile berriei eskaintzen dizkien aukerak?

Euskal kulturarako aukerak badaude ekintzaile berrientzako, baina hemen ere ikusgarri egin behar dira, hemen ere hor dago gakoa Kultura baten garapenerako ekintzaile berriak garrantzitsuak dira eta gizarteak horrela sentitu behar ditu. Hau dena garrantzitsua bada gaurko formatuetan aro digitalean oraindik arrazoi gehiagorekin.