Ikasi idazten!
Inoiz pentsatu al duzu liburu bat idaztea? Horixe al da oraindik bete ez duzun ametsa? Lasai, orain hel daiteke horretarako unea. Marguerite Duras idazle frantziarrak zioenez, eleberri bat egiteko lehen urratsa idazten hastea da. Baina ez da hau lan erraza! Eleberrigile izateko asko irakurri, asko idatzi eta paperontzira zirriborro asko bota behar dira. Horrez gainera, arretaz begiratu behar diozu zure inguruko munduari, zure irudimena landu eta horrela irakurlea txundituta uzteko moduko behin behineko eleberri eder eta liluragarria idazteko.
Horrez gainera, zure idazketa trebetasunaz gain, zuzen eta egoki idazten ikasteko urrats batzuk irakasten badizkizute, askoz hobeto. Guk jarraian txukun idazteko oinarri batzuk emango dizkizugu. Beraz, ez daukazu aitzakiarik, ekiozu zure lehen eleberriari!
- Ikusi, aztertu, zelatatu
Azter itzazu zure inguruak eragiten dizkizun sentsazioak: jendea, egoerak, tokiak... Xehetasun txikienetik eleberririk handiena sor daiteke.
- Oharrak hartu
Idazlerik onenek euren inspirazioa gutxien espero den lekuetan izaten dutela esan ohi da. Horregatik, idazle on bat izateko, komenigarria da liburuxka bat beti aldean eramatea, inspirazioa edozein lekutan etor dakizuke eta. Hitzak, ideiak edo gogo-aldarteak idatzi, baliteke, bat-batean ideiaren bat mugitzen hastea eta.
- Baztertu
Badira ongi egokitzen ez diren ideiak. Agian oso esaldi burutsua idatziko duzu, pasarte benetan on bat, baina ez da osotasunarekin egokituko edo irakurketa zaildu edo desbideratu egingo da. Horrelakoetan, ideia ezabatu, errukirik gabe gainera.
Lehenengo idazten dena ere ez da beti baliagarria izaten. Batzuetan azkarregi esan ohi dugu kapitulu bat amaitua dagoela eta egia esan dena, hobetu daiteke. Beti dago gauzak hobeto esateko modu bat.
- Asko irakurri
Idazle on batek ezinbestekoa du beste idazle batzuen eleberriak irakurtzea. Direla klasikoak, modernoak, eleberriak, historia, ipuinak... denetik irakurri behar du, ona eta ez hain ona dena. Horrela ikasten da idazten, egitura osatzen eta estrategia bati jarraitzen.
Eleberri bat idazterakoan ororen gainetik, zehaztasuna da gauzarik garrantzitsuena. Adjetibo bihurriez eta hitz hutsez betetako testuek nekarazi egiten dute irakurlea. Hizkuntza garbi, zuzen eta lineala erabili behar da irakurketa errazteko.
- Egoera sinesgarri egizu
Idaztea fikzioa da, baina fikzioak beti benetakoa izan behar du. Zure pertsonaiei gertatzen zaiena, esaten dutena, pentsatzen dutena ez bada sinesgarria, ez dute lortuko irakurleari zirrararik eragitea.
Zeren zain zaude? Buruan darabilzun ideia hori zergatik ez duzu papereratzen? Orain erraz erraz daukazu.
Hala bazan, ez bazan, sar dadila kalabazan....
|