Ingurumen-hezkuntza


 

IIHII/CEIDA

IngurugelaIngurumenaren hezkuntza garrantzi handikoa da jendeak ingurunearen ardura beregain har dezan. Ildo horretatik, aipatu beharrekoak dira Ingurumenarekiko Irakasbideen Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegiak (IIHII/CEIDA). Ikastegi horietan laguntza eskaintzen zaie irakasleei zein eskolei, eta ingurumenaren planak eta programak koordinatzen dituzte unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-sisteman. 

 

Agenda 21 Eskolakoa

Agenda 21 EskolakoaBestalde, Agenda 21 Eskolakoa programa lagungarria da; izan ere, eskolak gaur egungo gizarte- eta ingurumen-beharrizanei erantzun nahi badie, lotuago egon behar du ingurunearekin eta, aldi berean, ingurune hori ulertzeko eta bertan parte hartzeko ezaguerak eta gaitasunak eskainiz, ingurumena hobetzeko jarrerak eta konpromisoak sustatu behar ditu.

 

Ingurumen-hezkuntzako ekipamenduak

Aipatu beharreko beste alderdi bat ingurumen-ekipamenduak dira, hots, landetxe-eskolak, ingurumen-eskolak, ekomuseoak, naturaren interpretazio-zentroak eta baliabide-zentroak. 

Euskadiko Ingurumenaren Hezkuntza Zentroen Sarea estekaren bidez, zentroen eginkizunen eta helbideen berri jakingo duzu. Ezagut itzazu, merezi du-eta. Ingurumeneko zentroak berebiziko instalazioak dira, eta horietan, talde kualifikatuek hezkuntza-partehartzeko programak garatzen dituzte modu jarraitu batean, jendeak ingurumenaren alde eta garapen iraunkorraren alde bete-betean joka dezan.

 

Berde-Berdea ingurumen proiektua

Berde-Berdea logoaBerde-Berdea ingurumen proiektua Gipuzkoako ikastetxeetako gazteei zuzenduta dagoen ekimena da. Teknologia berriak erabilita ingurumenaren eta bere arazoen ezagutza sustatzen du ikasleen artean. Horrela, naturarekiko errespetu, zaintza eta hobekuntza jarrerak garatu ahal izango dituzte.

 

Aztertu programa

AZTERTU programa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak bultzaturiko ingurumen-hezkuntzako programa da. Horren helburua ingurumena ezagutaraztea eta partehartzea bultzatzea da. Programaren baitan bi kanpaina daude: AZTERKOSTA eta ibaialde.

Azterkostaren logoaItsasaldeko AZTERKOSTA eta ibaietako ibaialde proiektuen helburua ingurumenaren aldeko heziketa zabaltzea da. Hori horrela, ingurumenaren balioak eta arazoak gizartera hurbildu nahi dira, eta hartara, eskola-taldeak, aisialdi edo kirol-elkarteak, ekologia edo auzokideen elkarteak bitartekoak izango dira. Proiektuek ondorengoak aztertzen dituzte:

  • Azterkosta: itsasaldea hobeki ezagutarazi eta kostako naturaguneen babestu beharra jendeari helaraztea du helburu.
  • Ibaialde: ibaietako ekosistemak ezagutarazi eta ibarretako zaindu beharra jendeari helerazi nahi dio.

 

Azken eguneratzea: 2006/10/10