Esne behien ustiategietako animalien ongizatearentzako laguntzak
Esne behien ustiategietako animalien ongizatearentzako 2012-ko laguntzen onuradunen zerrenda.
100/2012 Dekretua, maiatzaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzkoa argitaratu da
Eskaera egiteko eta aurkeztu beharreko dokumentazioa prestatzeko gomendagarria da ohiko aholkularitza zerbitzuekin harremanetan jartzea edo hurrengo telefono zenbakien bitartez: 945 016 318 edo 945 019 657
Laguntzen xedea esne behien abeltzaintzako ustiategietan animalien ongizatea sustatzeko ekintzak sustatzea da.
Animalien ongizatean derrigorrezkoak diren betekizunak gainditzen dituzten produkzio metodoak erabiltzea da kontua, eta metodo horiek martxan jartzeak gain-kostu batzuk sarrerak gartzea dakartzate, eta laguntzok galera horiek neurri batean konpentsatzen dituzte.
Oinarrian, animalien ongizatea hobetzeko hamar lerro dira, alegia:
1. Larreak dituzten partzeletan artzaintza.
2. Ariketa eta jostatzeko azalera.
3. Patologien zaintza eta prebentzio metodikoa.
4. Lekutxo kopurua jetzi beharreko behi kopurua bera edo handiagoa izan behar da.
5. Bigungarri jarritako azalera mantentzea.
6. Haizagailu eta langarreztagailuak nabeetan.
7. Parrilla garbitzeko robota.
8. Arrabotak.
9. Itxaron gelan edontziak jetzi baino lehen.
10. Jetzi aurretik eta ostean hankak garbitzea.