LIBURUAK
Representaciones de las mujeres políticas en la prensa
Egileak: Miren Berasategi, Iñaki García, Juan José Gibaja, María Jesús Korkostegi, Alazne Mujika, María Jesús Pando, Ana Recalde eta Begoña Sanz.
Argitaletxea: Deustuko Unibertsitateko Argitalpenak
Emakume, gizon eta genero harremanen posizio bereizgarria, egoera eta baldintzen ezaguera hobetzea da liburu honen helburua, bai politika arloan bai komunikabideetan ematen den hauen irudikapenean ere, hala nola, ezberdintasunak sortzen dituzten zergatietan sakontzea. Estatu eta erkidegoko prentsan ematen den emakume politikariei buruzko irudikapena zehaztasunez mugatzeko aukera bezala aurkezten da. Ikerketak analisi kuantitatiboa eta kualitatiboa burutu du 2010eko urriaren 1etik 31ra, politikariak (emakumezkoak eta gizonezkoak) protagonista dituen Gipuzkoan argitaratutako prentsak emandako bertako, erkidegoko eta estatuko informazioan. Unibertsitateko gipuzkoar ikasleek, “gizon politikaria”-rekin konparatuta “emakume politikariaz” duten pertzepzioa determinatzen duen iritzi-ikerlan batekin osatzen da lana.
Basajaun eta Martín
Egilea: Yolanda Arrieta
Argitaletxea: Erein
Basajaunek etxe berezi bat egin nahi du muino gainean baserritarrak biltzeko. Martinek, zelaian. Nola konponduko dira? Ataungo kondaira ezagun bat eguneratu dute egileek album ilustratu honetan.
Aldamenekoa
Egilea: Ainara Gorostitzu
Argitaletxea: Elkar
Debako Tene Mujika beka irabazi zuen Ainara Gorostitzu kazetariak liburu honen proiketuarekin, eta orain dakarkigu amaiturik: Euskal Herrian azken aldian izan dugun immigrazioa aztertu du, hamar erreportaje luzeren bidez. Horietako bakoitzean, bere lurraldetik alde egin duen pertsona bat ezagutuko dugu sakonean: bere zirkunstantziak, gorabeherak, arazoak, ametsak, nahi eta ezinak… Gure gizartearen parte diren gizon-emakumeak, aldamenean izan arren ezezagunak zaizkigunak, sarritan baita ikusezinak ere.
Científicas
Egilea: Assumpció Forcada
Argitaletxea: La Busca edicions
Zientzia emakumeei dedikatutako poema – bilduma, emakume bikainei eginiko omenaldia. Olerkariak poema bakoitza emakume bati dedikatuko dio eta bertan, bere bizitza eta aurkikuntzak kontatuko ditu, bekaizti edota traketsenek jarri zizkieten oztopoak, eta azkenean lortu zuten ospea. Emakumeak izateagatik historia ofizialagatik pairatutako ahanzturatik berreskuratu ditu horrela.
Ez naiz ni
Egilea: Karmele Jaio
Argitaletxea: Elkar
Zerbait falta dute, zer den ondo ez badakite ere. Gaztetasunaren azken izpiez gozatu nahi dute batzuek, lehengo garai ustez eder haiek berreskuratu; esperientzia berriak bilatuko dituzte beste batzuek, modu batean zein bestean, edo hondatzen hasitako harremanak biziberritzen saiatu. Bizitzaren erdialdean daude denak, eta horrek eragiten dien ezinegonean beren tokia aurkitu nahi lukete. Pertsonaia batek dioen bezala, zailena ez baita zahartzea, zahartzen hastea baizik.
Ipuin liburu berri bat dakarkigu Karmele Jaiok, hamabi istorioz osatua. Aurrekoetan bezala, giza harremanetan sortzen diren arrakaletan erreparatzen daki egileak, begirada zorrotz baina amultsu batekin; aurrekoen aldean, baina, sakonagoak dira kontakizunak, argumentua gehiago garatuz, eta abertsagoak dira pertsonaiak, haien bizitzen hainbat alderdi eta xehetasun erakutsiz; betiko sentiberatasunez, baina baita berria den umore fin batez ere.
Hara!
Egilea: Miren Asiain Lora
Argitaletxea: Pamiela
Hara! magiaz beteriko kontakizuna da: teknika desberdinak abilki erabiliz eta maisuki nahastuz, nortasun bisual handiko album bat osatu du, egunerokotasunetik abiatuta fantasiaren erresumara jauzi egiten duena.
Protagonista haur bat da, amonak igerilekuan jasotzen duena, etxera laguntzen, berarekin zinemara joaten, erosketetara eramaten; baina amonak, aldi berean, mundu errealaren eta ametsezkoaren arteko giltza duela dirudi, eta haurrari lagunduko diola batetik bestera igarotzen.
Hara! liburua irabazle gertatu zen Etxepare Sariaren VI. Edizioan. Sari hau Nafarroako hainbat toki-entitateetako euskara zerbitzuek antolatzen dute Pamiela argitaletxearen laguntzarekin. Miren Asiain Loraren lana 16 lanen artean hautatu zuen Patxi Zubizarretak, Iñaki Agirrezabalek, Mikel Valverdek eta Jon Zabaletak osatutako epaimahaiak.
Marikanta eta inurriak
Egilea: Mariasun Landa
Argitaletxea: Erein
Marikanta txitxarrak negualdi zoragarria izango du inurritegi batean: inurriei abesten irakatsiko die, eta kanta xume baina alai bat ere asmatuko du, inurriek Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa bat irabazi dezaten. Baina inurriak, nonbait, ez dira kantagintzarako jaio?
Urtebetetze festa
Egilea: Castillo Suárez
Argitaletxea: Elkar
Ez naiz inoren ama
Ez naiz inoren ama.
Ez dut norentzat negar egin.
Horregatik idazten dizuet egunero.
Barrura begiratu beharrik ez izateko.
Beste inork ez ukitzeko.
Inori ez entzuteko umeak ekartzeko etorri naizela lurreko arropa jasotzen dudan bitartean.
Casilda miliciana
Egilea: Luis Jiménez de Aberasturi
Argitaletxea: Txertoa
Miliziano, sindikalista, feminismoaren aitzindaria eta naturarekin bat bizitzearen propagandista, Donostian 1914ean jaiotako Casilda Hernández Vargasek kartzela, kontzentrazio – esparrua, erbestealdia eta frantziar erresistentzian parte – hartzea ezagutu zituen bizitza zoragarria bizi izan zuen. Liburu hau, Biarritzen 1992an hil baino lehen egileari kontatutako testigantza laburra eta oroitzapenak jasotzen ditu.
¿Vírgenes o putas?: 500 años de adoctrinamiento femenino (1512-2012)
Egilea: Amaia Nausia
Argitaletxea: Erein
Gaztelako Erresumak Nafarroako Erresuma konkistatu zuela 500. urteurrena bete dela eta, bost mendeko bidaia egin du egileak; hasierako urte nahasi horietatik gaur eguneraino. Bi data hauetatik abiatuz, galdera bat egiten du: 1512 urtetik hona, benetan aldatu al da emakumeari buruzko kontzeptua? are gehiago, eta zibilizazio patriarkalaren hasieratik? Sokratesek emakumea gaitz guztien jatorria kontsideratu zuenetik botatako hormak, eman diren aurrerapausuak eta lorpenak onartuta ere, dagoena lehen zegoena izaten jarraitzen duela dirudi.
Ikasteko zailtasunak. Dislexia, diskalkulia eta disgrafia
Autorea: Amagoia Zabala
Argitaletxea: Beta
Egileak semearen eskolako arazoak zirela-eta, dislexia zuela diagnostikatu zioten arte, bizitako estutasuna eta borroka partekatzen ditu liburu honetan. Orrialde hauetan zerrendatzen ditu asmatzen zituen teknikak semeak eskolako ikasgaiak gainditzeko. Ezjakintasunak era desegokian jardutera bultzatu zuen; arlo akademikoa landu zuen eta disfuntzioak gainditzeko lana albo batera utzi zuen. Lau urte baino gehiagoz borrokatu zuen eta sistemaren aurka joan zen.
Máscaras femeninas
Autorea: Fumiko Henchí
Argitaletxea: Alianza
Fumiko Henchík, XX. mendeko bigarren zatiko idazle japoniar garrantzitsuenetakoa denak, liburu honetan bi emakumeen arteko harreman korapilatsu eta konplexua kontatzen du: amaginarreba eta erraina, eta horien bitartez loturen zirkulua, femeninoa nahiz maskulinoa dena eta handitzen doana. Liburua hiru zatitan banatuta dago, bakoitzari Noh antzerkian erabilitako hiru maskaretako bat dagokio. Aipatutako antzerkia Japonen erabiltzen den antzinako antzerki-korronte bat da. Aukeratutako hiru maskarak hauexek dira: Ryoo no onna (mamu-emakume mendekaria), Masugami (emakume desorekatua) eta Fukai (doluan dagoen emakume heldua). Pertsonaiak eta sinbolo gisa erabilitako maskarak pertsonalizatzen doaz pertsonaia femeninoen garapen burutsuan. Pertsonaia femeninoak liburu honetako pertsonaia handiak dira eta maskulinoak, aldiz, emakumezkoen eskuetan daudenak eta horien tragedien sortzaileak. Kontakizunak aurrera egiten du, modu zainduan, emakume bakoitzaren ezbehar jasanezina agerian geratzen den arte.
La pasión feminista de mi vida
Egilea: Lidia Falcón
Argitaletxea: El viejo topo
Memoria-liburuki berri honetan, Lidia Falcón-ek Espainiko Mugimendu Feministako historia barneko zokorik ezkutuenak azaltzen ditu aurreko mendeko 60. hamarkadatik, 2011ko berrikuntza legegileetaraino. Borroka feministetako protagonista nagusia izateari esker, ezkutatu egiten diren gertaera eta portaera pertsonalen oinarriak azaltzeko aukera eman dio. Lengoaia doiarekin – eta batzutan gordinarekin- idatzitako feminismoaren memoria historikoaren errekuperazioari omenaldi zoragarria da.
Ireneren unibertsoa
Egilea: Carmen Arrazola
Carmen Arrazolak argitaratua
Liburua 4-10 urte arteko neska-mutilentzako liburu bat da. 15 eszena ditu, gauez nahiz egunez irakurtzeko, eta gida didaktiko batez horniturik dator, elkarrizketa eragitea duena helburu. Liburu honetan, Irene izeneko 5 urteko neska baten ibilerak aurkituko ditugu. Irene bizkorra da, eta beti prest dago inguruko pertsonengandik eta egoeretatik ikasteko. Emakumez inguraturik bizi da Irene: ama, lagunak, amona, amama, birramona… Denak dira emakume langile eta solidarioak, denak dira “maitagarriak”, egunerokoa magiaz betetzeko gaitasuna baitute. Balioak nabarmentzen dira, ahalegina eta gogoa, esaterako, eta beste hainbat gai aztertzen dira: zer diren zortea, bakardadea, asperdura. Eszenatan, autoestimazioa, benetakotasuna, heldutasun, errespetu, lañotasun, apaltasun, osotasun eta bizitzeko adibideak datoz. Liburu honetan, “aulki txikia” dugu elkarrizketaren sinboloa, elkarrekin hitz egitearen sinboloa. Oteizak “bizi unitateak” esaten zienak berreskuratu nahi izan ditugu horrela, gurea bezalako ahozko kultura batean oso ohikoak baitira unitate horiek.
Liburu honen ondoren, Ireneren benetako beste ipuin batzuk etorriko dira, pertsonai bakoitzarekin. Bilduma zazpi liburuz osatua dago.
Urak dakarreana
Egilea: Toti Martínez de Lezea
Argitaletxea: Ttarttalo
Elkarrekin loturarik ez duten fikziozko hogeita hamabost kontakizun hauek euskal kostaldeko emakumeen memoria berreskuratzen dute, hain baztertu eta ahaztuak, gure herriaren historian hain presente egon direnak. Istorioak kronologikoki ordenatuak daude eta kostaldeko herrietan girotuak, Baionatik Muskizera. Ostalariak, esklaboak, kontrabandistak, enpresariak, petrikiloak edo batelariak, besteak beste, hogei mendeetan zehar izandako emakume eta egoera ezberdin sorta hau osatzen dute.
Contar en el mundo: una mirada sobre las relaciones internacionales desde las vidas de las mujeres
Egilea: Carmen Magallón Portolés
Argitaletxea: Horas y Horas
Eztabaidarako liburua, emakumeak protagonista dituen gertaera historikoak birpentsatzearen ondorioz zatikatutako gogoetaz egina, bizitako edo jabetutako esperientzietan oinarrituak. Singularretik eta pluraletik idatzia, ni eta gutik. Bi asmo nagusiei ematen die erantzuna: lehenengoa, internazionalista deitu dezakegun feminismo batek emakumeen aurrerapenari eta munduaren hobekuntzari egindako ekarpena nabarmendu – gatazken kudeaketa, bakea eta gerrateari buruzko erabakietan eragina izateko borondatearen inguruan artikulatua-; eta bigarrena, hainbat emakume ezezagunek bakearen eraikuntzarako aurrera eramaten dituzten iraupen eta iraunkortasun eguneroko praktikak nabarmendu eta agerian jarri.
Mujeres en el mundo: historia, retos y movimientos
Egilea: Mary Nash
Argitaletxea: Alianza
Egilearen mundu garaikidean eman diren emakumeen mugimenduei buruzko ikerketa berritzaileko edizio berria handituagoa. Begirada global batez, hiritartasunagatik borroka kolektiboak, nazioarteko eta Espainiako feminismoa, bakezaletasuna, sexuaren erreforma, borroka sozialak eta langileenak, eta gutxiengo etniko eta kolonizatutako emakumeen proposamenak – emakumezkoen eskubideen aldekoak- bezalako dinamika ezberdinak esploratzen ditu. Genero justizia, zainketaren banaketa eta indarkeria bezalako gaur egun gori dauden gaiei buruzko ikuspegi kritikoa ematen duen kapitulu berri bat du. Bakezaletasuna, ingurumena eta arabiar udaberriari buruzko alorretan ematen den ekintza femeninoaren formatu berrien esanahia aztertzen du.
Una mujer silenciada: María Teresa Toral, ciencia, compromiso y exilio
Egilea: Antonina Rodrigo
Argitaletxea: Ariel
María Teresa, Madrilen 1911n jaio zen neska goiztiar, behatzaile eta irudimen handikoa, biografia liluragarri baten protagonista da, bere garairako emakume aurreratua izan denarentzako aproposa, jantzia, zientzialari bikaina, konprometitua eta txeratsua, bere garaikideak izan ziren beste zenbait emakume bezala, hala nola, Victoria Kent, Clara Campoamor edota María Zambrano. Ulertezina da beraz, bere izena ezagutezina izatea eta bere bizitza, isilean mantentzea.
La masonería femenina en España: Dos siglos de historia por la Igualdad
Egilea: Rosa Elvira Presmanes García
Argitaletxea: Los libros de la Catarata
Masonerian parte hartutako emakumeen historia, erakundearen kanpo eta barne berdintasuna lortzeko borrokarekin bat joan da. Prozesu hau, gertaera historikoei oso lotua dago. Indar totalitarioek masoneria jazarri dute Europako hegoaldean batez ere, berdintasunerako prozesuz geldiaraziz. Espainian, idazle asko, politikak eta ekintzaile sozialak masoiak izan ziren, eta gutxi ezagutzera eman den paper garrantzitsua bete zuten emakumeentzako askatasunak eta eskubideak lortzeko borrokan.
Cándida
Egilea: Isabel Lizárraga Vizcarra
Argitaletxea: Buscarini
1918ko irailaren 15ean, igandea, Cándida Sanz Pedrizak - nobela honen protagonistak- tren bat hartuko du Madrilera joateko. Abiapuntu honetatik, Isabel Lizarragak bidai bat proposatzen du XX. mende hasierako Espainiako mugimendu feministaren hasieraraino. La Rioja egunkariagatik korrespontsal gisa bidalia, Cándidak, María de la O Lejárraga, Terko markesa, Colombine, Clara Campoamor, Celsia Regis eta Magda Donato bezalako emakume garrantzitsu eta sutsuak ezagutuko ditu; Espainiako lehen emakume elkarteen sorreran eta Emakumearen Sufragiorako Nazioarteko Aliantzaren III. Biltzarrean parte hartuko du, ezinezko amodio bat bizitzen duen bitartean.
El juego de las sillas
Egilea: Uxue Alberdi
Argitaletxea: Alberdania
Miren Agur Meabek Uxue Alberdiren “Aulki – jokoa” eleberria gaztelerara itzuli du. Maitasuna, gerra, askatasuna, errebeldia… gai handi eta eternalak ageri dira herri txiki bateko biztanleen bizitzetan. Hiru emakumeren ahotsek josten dute eleberri honen sarea: Teresa, Martiña eta Eulali haurrak ezagutuko ditugu, adokinetan korrika, baita haiek berak gaztetan ere, beren ilusio eta hausturekin, eta pasarte horiekin tartekaturik pertsonaia berberak gaur egun, arratsaldero kafea hartzen, gozotegian, nor bere aulkian.
Sentimenduei buruzko estilo dotoreko eleberria da, baina baita duintasuna eta memoriaren paper konpontzaileari buruzkoa.
La espera. Construcción social de la muerte en el mundo de los cuidados paliativos
Egilea: María Getino Canseco
Argitaletxea: Laertes
Heriotza, pertsonen kontzientzian soilik itxuraz dagoen gertaera da. Egia esan, heriotza gure eguneroko bizitzan kontutan ez dugun zerbait da. Harekin zerikusirik ez bagenu bezala bizi gara, bai sozialki, bai banaka. Liburu honetako protagonistek zoritxarraren aurka borroka egiteko ahalmena erakusten dute bere ibilbidean. Bai hasieran bai gaixotasuneko etapa guztietan, berri txarrak oso traumatikoak izaten dira gaixoentzat eta bere senideentzat. Gaixotasuna aurrera doan neurrian, tartean daudenak, zainketa aringarrien mundutik doaz onartzeko zaila den errealitate bati aurre eginez. Hau jasateko, aurkezten zaien zoritxarra borrokatzeko estrategia ezberdinak ezartzen dituzte; itxaropena horietako bat da.
Diálogo de mujeres sabias
Egilea: Fina Sanz
Argitaletxea: Kairós
Bizitzaren bigarren zatian diren hamahiru emakumeek, jasaten ari diren aldaketa fisiko eta emozionalei buruz hitz egiteko elkartzen dira. Bere sexualitateari, espiritualtasunari, gaixotasunari eta daramaten bizitza sozialari buruz aritzen dira. Nola bizi diren, zer gertatzen zaien, mundua eta bere buruak nola ikusten dituzten modu zuzen eta natural batean kontatzen dute.
Liburu hau, Fina Sanzek garatu eta antolatutako Bizitzaren Bigarren Zatian dauden Emakumeentzako Hausnarketa Taldeagatik atera da, eta 45 urtetik gorako emakumeek parte hartu zuten.
Gaur Zortzi
Egilea: Carmen Gisasola Solozabal
Argitaletxea: Alberdania
Andoni preso dago Kordobako espetxean. Gaur, beste hainbat gutunekin batera, ezezagunen batek bidalitako gutun luze bat jaso du. Emakume batek sinatuta dator. Gaur zortzi, gutuna idazten duen emakume horren alabak ihes egin du organizazio armatu batean militatzeko. Andreak luze kontatzen dio gutunean zehar organizazio horretan militatzen duen preso horri beraren eta alabaren arteko harremana, konpromiso politikoari konpromiso pertsonala aurrez aurre jarririk.
Mi padre es mujer de la limpieza
Egilea: Saphia Azzeddine
Argitaletxea: Demipage
Frantzian bizi den marokoar jatorrizko egilearen bigarren lana, umorea salbazio taula eta literatur – baliabide bezala erabiltzen dituena. “Umorea ezer ez duenaren goreneko dotoretasuna da. Eusteko modu bakarra da, auzo herritarragoetan barre gehiago entzuten dira Foch hiribidean baino”.
Saphia Azzeddinek nerabe baten eta bere familia desegituratuaren bizitza deskribatzen du. Protagonistaren kezkak, bere askatasunerako eta patua lantzerako grina, hitzekin eta irudi samur baina baita subertsiboekin azaltzen dira. Kutsu sozial sakoneko gaietaz aritzeko ñabardura dramatikoak erabiltzen ditu, arrazakoekiko aurreiritziak, matxismoa, miseria eta behe – auzoetan dituzten integratze arazoak bezalakoak.
Género y mujer desde una perspectiva multidisciplinar
Egilea: Magdalena Suárez Ojeda
Argitaletxea: Fundamentos
Ikasleria, irakasleri eta gizarte-eragile ezberdinen prestakuntza beharrei erantzuna ematea da lan honen helburua. Diziplina ezberdinetan emandako aurrerapenak nabarmentzen ditu eta hauetako bakoitzean genero ikasketen egoera jakiteko bibliografia ematen du gainera. Laburbilduz, lanak, genero ikuspuntu batetik ikerkuntzara hurbildu nahi denarentzako oinarrizko ezagutzak biltzen ditu.
Desbordamientos: transformaciones
culturales y políticas de las mujeres
Autorea: Joana Sabadell Nieto
Argitaletxea: Icaria
Bere orrialdeetan ondokoak aztertzen ditu: literatura- eta pentsamendu-lanak (Maria-Mercè Marçal-etik hasi eta Chantal Maillard-eraino); musika-ibilbideak (Maria del Mar Bonet); proposamen politikoak eta ekintza sozialeko proposamenak, aurrez ezarritako markoak (nazionalak, linguistikoak, generikoak,) gainditzeko meritua dutenak. Horrez gain hiri-bizitzaren hobekuntzarako alternatibak planteatzen dira, ideia erabilgarriak proposatuz lehentasunak berrantolatzen dira eta hizkera malguagoa erabiltzen da, adiskidetasuna eta bakea lortzeko asmoz.
Los paraísos perdidos. El cine de Ana Díez
Autoreak: Antonio Santamarina, Jesús Angulo eta Pilar Martínez-Vasseur
Argitaletxea: Euskadiko Filmategia eta Nafarroako Filmategia
Dokumentala fikzioarekin hasieratik tartekatu duen zinemagile nafarraren filmografiaren bilduma da. Bere lehen lana Mexikon grabatutako dokumentala izan zen, “Elvira Luz Cruz, pena máxima”. Horren ondotik bere lehen film luzea etorri zen, “Ander eta Yul”, eta film horrekin Zuzendaritza Berri Onenerako Goya Saria lortu zuen. Bere beste titulu batzuk dira “Todo está oscuro”, “La mafia en la Habana”, “Algunas chicas doblan las piernas cuando hablan”, “Galíndez”, “¡Hay motivo!” eta “Paisito”. Liburu honen tituluak pertsonaien herriminari erantzuten dio, zinemagileak atentzioa jartzen duen pertsonaiena nahiz dokumentalean azaltzen direnena.
En breve. Cuentos de escritoras españolas (1970-2012)
Autoreak: Ángeles Encinar eta Carmen Valcárcel
Argitaletxea: Biblioteca Nueva
Ángeles Encinarrek eta Carmen Valcárcelek hitzaurrean dioten bezala, "liburu honek “Emakumezko autore espainolen ipuin literarioak (1975-2005)”izeneko ikerkuntza-proiektuari buruz 2009an ospatutako mintegian aurkeztutako kolaborazioak jasotzen ditu. Bilduma horren helburua 1975etik aurrera emakumezko idazleen gaiak, joerak, teknikak, perspektiba espezifikoak, ezaugarri formalak eta hizkuntza ikertzea zen, gaurko ipuin espainiarraren historia, autore femeninoek idatzitakoa, zehaztu ahal izateko. Horrekin ez zuten autore femeninoak bereziki egon izanaren ala ez izanaren existentzia ezarri nahi”. Horrez gain, liburu honek kontakizun-antologia bat dauka, aztertutako idazle bakoitzeko bat. Kontakizun horiek harremana dute idazlearen lan sortzailearekin.
Emily Dickinson. Poemas 1-600. Fue-culpa-del paraíso
Itzultzaileak: Ana Mañeru Méndez y María-Milagros Rivera Garretas
Argitaletxea: Sabina Argitaletxea
Gaur egun Emily Dickinson (Amherst, Massachusetts, 1830-1886) irakurtzeak eta itzultzeak, mende bat baino gehiagotik, autore konbentzional eta irents errazean bihurtu duen legenda bat desegitea dakar. Autorearen bizitza, bere obratik banandu ezin dena eta ez ohiko originaltasuna duena, estuki lotua dago Susan Huntington Gilbert-ekin (Deerfield, Massachusetts, 1830-1913). Lehenik bere laguna izan zen eta 1856tik aurrera bere koinata. Harengan aurkitu zituen idazteko inspirazioa eta neurria.
Nerabezarotik heriotzaraino iraun zuen bi emakumeen arteko harremanak XIX. mendeko kanon poetiko maskulinoa eta gizarteak onargarritzat zuena gainditu zituen. Horren ondorioz, Emily Dickinsonen poesia lehen publikaziotik zentsuratua izan zen; mozketak, ezabaketak, ukituak eta ez-egiteak, hori guztia hain zuzen ere harreman hori baliogabetzeko.
Mañeruk eta Rivera Garretasek ustez Dickinsonenak diren 1789 poemetatik 600 itzuli dituzte. 2013rako beste 600 itzultzeko asmoa dute eta azken 600ak 2014rako.

Políticas sobre discapacidad con perspectiva de género
Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Cinca Edizioak
CERMIk argitaratutako obra kolektibo hau eskuliburu tekniko eta praktikoa da. Bere helburua desgaitasunaren gaineko politiketan genero-ikuspegitik politika-arduradunak orientatzea da, baita aktibistak orientatzea ere gaiak aurkezterako orduan eta aldarrikapenak egiterakoan. Eskuliburuak hamaika kapitulu ditu: Berdintasuna eta diskriminazio eza; Kontzientziazioa, komunikabideak eta irudi soziala; Irisgarritasuna; Legearen aurrean pertsona gisa errekonozimendu bera, eta justiziarako sarbide eraginkorra; Emakumeen aurkako indarkeria; Bizitza komunitatean; Sexu- eta ugalketa-eskubideak; Hezkuntza; Osasuna; Lana eta enplegua; eta Lankidetza eta garapena.
Familia berria
Autorea: Arrate Egaña Giménez, Jone Taberna Estonba (ilustradora)
Argitaletxea: Elkar
Marita etxe berri batean bizi da, lehengo familia gerra batean galdu zuen eta. Egun batean, ahate txiki bat agertuko da, haren lagun guztiak hil baitira, ehiztarien tiropean.
Misión olvido
Autorea: María Dueñas
Argitaletxea: Ediciones Temas de hoy
Ikaragarrziko arrakasta izan duen “El tiempo entre costuras” liburuaren autoreak bere azken eleberrian aurkezten du Blanca Perea irakasleak, ezkontzako porrotaren ondoren Kaliforniara bizitzera doanak, izandako maitasun- eta –erbeste istorioa. Pereak Santa Ceciliako Unibertsitatean Andrés Fontana hispanistaren legatua katalogatzen lan egingo du. Andrés Fontana orain urte batzuk zendu zen istripu arraro batean monje espainiarrek XVIII mendean eraikitako azken misio frantziskotarraren kokapena ikertzen zuenean. Blanca ahaztutako hispanista haren memoria egituratzen ahalegindu ahala, haren ondoan dagoen Daniel Carter, lagun amerikar beterano eta erakargarria, hurbiltzen hasiko zaio.
Ametsi tripek hitz egiten diote
Autorea: Antxiñe Mendizabal Aramburu, Iosu Mitxelena Unsain (ilustrador)
Argitaletxea: Elkar
Ametsi, ohera sartu eta begiak itxi orduko, tripak hizketan hasten zaizkio; batzuetan, lehoi batek bezala orroka; beste batzuetan, txerri baten antzera kurrinka, eta askotan, otso baten pare uluka. Hain dira handiak hotsak, ezinezkoa zaiola lokartzea: ezinezkoa.
La conjura de Cortés
Autorea: Matilde Asensi
Argitaletxea: Planeta
Eleberri honek “Martín Ojo de Plata”-ren gaineko trilogia ixten du eta Espainiako Urrezko Mendean egileak egindako ibilbidea amaitutzat ematen du. Orrialde hauetan zehar, Atlantikoaren beste aldetik koroa espainiarrera zuzentzen zuten intrigak eta erlazio politiko eta ekonomikoak deskribatzen ditu. Catalinak erregea botatzeko bere etsaiek asmatutako konspirazio handia ageriratzen du eta, berriro ere, protagonistak aurre egin behar die noble sevillarrei eta jada irabazita zituela pentsatzen zuen etsaiei. Hernán Cortés-en altxorra non aurkitu erakusten duen mapak paper garrantzitsua jokatuko du Catalinak traidoreak deskubritzeko eta Curvo-ekin bukatzeko bere hitza betetzeko duen planean.
Ezekiel nora ezean
Autorea: Jasone Osoro Igartua
Argitaletxea: Elkar
Ezekielek 15 urte ditu, lagunarte jator bat, neska-lagun moduko bat... Bizitza zoriontsu hori aldatu egingo da, ordea, inoiz ikusi ez duen aita bat-batean agertzen denean: ezagutu nahi luke, batetik, baina baita aldegin izana aurpegiratu ere. Horrez gain, beste hainbat arazo ditu mutilak: arrebarekin eta amarekin dituen eztabaidak, lagunekiko gorabeherak, gustuko bi neskaren artean sentitzen dituen zalantzak...
Toda la vida
Autorea: Romana Petri
Argitaletxea: Ediciones Destino
Alcinak Argentinan bizitza berria hasten du, Europan gerraren izugarrikeriak pairatu ondoren. Herrialde berrian urte zoriontsuak ditu zain, diktadura argentinarraren gerra zikinaren bortizkeria eta tortura iristen diren arte. Zoritxarreko patuak zelatatuko balu bezala, Alcinak, bere lehen borrokatik urte asko pasa direnean, berriro ere arriskuan ikusiko du maite duen guztiaren segurtasuna.
Beste norbaiten zapatak
Autorea: Garazi Kamio Anduaga
Argitaletxea: Elkar
Lankide baten amaren hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika-ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari mandatu bitxi bat eskatzen dion agurea, 30 urte lehenagoko ikasle garaiko pasadizoak aztoratzen duen gurasoa…
Cartas inéditas (a Gregorio del Campo)
Autorea: María Zambrano
María Fernanda Santiago Bolaños-en argitalpena
Argitaletxea: Linteo
Liburuak 1920a eta 1928a bitartean idatzitako 70 gutun eta mezu biltzen ditu. Idatzi horiek 80 urte baino gehiago itxaron dute publiko egiteko, hain zuzen ere orain egiten ditu 20 urte autorea, XX mendeko filosoforik garrantzitsuenenetako bat, hil zela ( 1991). Orain kaleratzen den materiala hartzailearen bi ilobek kontserbatzen zuten. Sarrerak, María Fernanda Santiagok idatzia, pentsalariaren bizitzaren eta Gregorio del Campo-rekin mantendu zuen erlazioaren aldi hori argitzen du.
Izenburua: Aniztasun funtzionala berdintasunaren aldeko politiketan sartzeko gomendioen gidaliburua
Argitaletxea: Fekoor
Gidaliburu hori, euskaraz eta gazteleraz argitaratu da azterketa, ikerketa eta laburpen prozesu luze eta sakon baten ondoren. Gidaliburuaren helburua genero- eta aukera-berdintasunaren arloko instituzioei aniztasun funtzionala duten emakumeen beharrak eta errealitatea ikusaraztea eta helaraztea da.
2007. eta 2008. urteetan Fekoorreko Emakumearen Berdintasunerako Batzordeak Berdintasun Planen analisia garatu zuen, eremu autonomikoan zein lekukoan. Analisi horren helburua EAEko Berdintasun Planetan desgaitasuna zeharka sartzeko ondorio- eta proposamen-txostena egitea izan zen. Zehazki, ondoko planak aztertu ziren: EAEko Gizonezko eta Emakumezkoen Berdintasunerako IV. Plana, Aukeren Berdintasunerako Ogasun Plana, Bilboko Udaletxeko Berdintasunerako II. Plana edo EUDELeko Berdintasun Planen Diseinu, Kudeaketa eta Ebaluaketarako Orientazioak.
Izenburua: Errugabetasun presuntzioa: arriskua, delitua eta pekatua emakumeen artean
Egilea: Dolores Juliano
Argitaletxea: Tercera Prensa
Nahiz eta emakumeak gizarte guztietan pobreenak eta erantzukizun gehien dituztenak izan, behar ekonomikoei lotutako oso delitu gutxi egiten dituzte. Estrategia alternatiboak garatzen dituzte delituak saihesteko, hala nola laguntza-sareak sortzen ikasteko trebakuntza, azpiko-lana eta lan sexuala, beste batzuen artean. Espetxea beraientzat gizonezkoentzat baino larriagoa da, familiarekiko lotura eten egiten baitu eta beren zaintza-arduretatik urruntzen baititu. Liburu hau ez da arrakastak zenbatzeko liburua, ezin daiteke izan, baina bai egindako ahaleginak aitortzeko. Badakigu liburuek ez dutela mundua aldatzen, baina ezarritako ereduak zalantzan jartzen lagun diezaguke, eta hori bada jada zerbait, gutxi izan arren.
Izenburua:Emakumeak adin ikusezinean
Egilea: Margarita Barbáchano
Argitaletxea: Mira editories
Fikziozko hamabi kontakizun dira, bizitzako egoera ezberdinetan dauden emakumeak protagonista dituena. Emakume horiek sexualitateari, langabeziari, seme-alaben harremanei, gaixotasunari, ezkontzari, botereari edo bakardadeari buruz hitz egiten dute. Egoera horiei buruz batzuetan minarekin hitz egiten da eta besteetan umorearekin. Istorio horiekin Barbáchanok adin zail batean dauden emakumeak omendu nahi ditu, galtzen ari diren gaztaroaren eta abisatu gabe iristen den zahartzaroaren artean baitaude. Emakume horiek kaleak betetzen dituzte, kultura-ekitaldiak, ospitaleak, autobusak, parkeak, bizitza…, baina anonimoak dira, gehiengoarentzat ikusezinak, baita askotan beren familientzako ere. Kontakizun bakoitza argazkilari batek ateratako argazki batekin hasten da. Kontakizunaren titulua bakarrik izango da argazkilariaren inspirazio-iturria. Parte hartu duten argazkilarien artean daude Pilar Albajar, Paulina Aleshkina, Cecilia Casas, Vicky Mendiz edo Peyrotau & Sediles.
Izenburua:Maternidad, paternidad y conciliación en la CAE : ¿Es el trabajo familiar un trabajo de mujeres?
Idazlea: Raquel Royo Prieto
Argitaletxea: Deustuko Unibertsitatea
Raquel Royoren liburua 52 pertsonekin egindako landa-lana da. Pertsona horiek 30 eta 44 urte bitartekoak dira, beren bikote heterosexualekin eta beren seme-alabekin bizi dira EAE-ko hiri-eremuko herriren batean, erdi mailako ikasketak edo unibertsitate-mailakoak egin dituzte eta ordaindutako lana egiten dute.
Izenburua: Mujer y música, 144 discos que avalan esta relación
Egilea: Toni Castarnado
Argitaletxea: 66 rpm
Egileak, emakumezkoen ahotsekin abestutako musikaren historia ulertzeko emakume zerrenda bat aurkezten digu lan honetan, blues klasikoaren ikonoetatik abiatuta gaur egungo popeko musatara. Rickie Lee Jones disko egileak egin du 240 orrialdeko liburu honen sarrera, non kolore eta txuri beltzeko argazkiak artisten biografiekin nahasten dira.
Gora joan
Izenburua: Birjinak
Idazlea: Irène Némirovsky
Argitaletxea: Alberdania
Liburu honek Némirovskyren hamabi kontakizun argitaragabe edo aurkiezin biltzen ditu. Horietako zazpi Okupazio garaian idatziak dira. Satirarena da bere idazteko artea, mingostasunez eta kezkaz tindatuta badator ere. Jadanik esaneko ez den patuak eraitsitako emakumeak ageri dira, beren garaipenez indarrez gabetutako gizonezkoak, joandako denboren nostalgian hondoratutako amak, herentziaren madarikazioak oinazeturiko seme-alabak... Némirovskyren ironiak hondamendia eragiten du kontakizun hauetan, denboraz aurretik ohartarazten gaitu hondamendiaz. Autorearen talentuaren labur bilduma dago liburu honetan.
Izenburua: Divinas y chamuscadas
Egilea: Diana Raznovich
Argitaletxea: Hotel Papel
Berri txarrak soberan daudenean, umore ona eta eguneroko bizitzako gaiei buruzko ironia gramo batzuk beharrezkoak dira. Barrea liburu honen adimenaren eskutik dator, egile adeigabe honen estilo bikainaren hoberena dakar eta. Bikotea, amodioa, historia, bakardadea, krisialdia…guzti hauek aipatzen dira argitasun eta konplizitatez beteriko bineta hauetan. Diana Raznovich, “Mujeres pluscuamperfectas” eta “Sopa de lunares” lanen egilea da ere.
Izenburua: Un buen detective no se casa jamás
Egiela: Marta Sanz
Argitaletxea: Anagrama
Arturo Zarco detektibearen sortzailearen azkeneko nobela da, “Black, black, black” laneko berrogei urte beteak dituen ez ohiko detektibe gaya, Paularen senar ohia. Honetan, Zarco bidaiatzera doa denetaz ahazteko eta denengatik ahaztua izateko, eta bere emazte ohiaren erruki ironikoaz alde egiteko. Riurauen babestuko da, lagun batean etxea, eta bertan, argitzen joango den enigmaz beteriko familia aurkituko du. Aldi berean, bera aurkitzen duen norbait behar duela konturatuko da.

Mujer y economía sostenible: Balance y perspectivas
Egilea: Reyes Maroto, Asunción Candela, Carlos Mulas-Granados
Argitaletxea: Fundación Ideas
Espainiar ekonomi eta gizarte-jarduerarako emakumezkoen hasteak, azkeneko hogeita hamar urteetan gizartean eta herriaren ekonomian eragin handien izan duen gertakaria da. Etxetik produkzio – ekonomiara emandako pasatze hau, garrantzi eta eragin handia izan du lehiakortasunean, iraunkortasunean eta ekonomiaren garapenean. Dokumentu hau bi galderei eman nahi die erantzuna: zein da emakumezkoek ekonomiara egindako ekarpena? eta, zein izango da emakumearen papera gure herrian garatzen saiatzen ari garen eredu produktiboan?
Izenburua: Maskulinitateak eta politika publikoak
Argitaletxea: Francisco Aguayo y Michelle Sadler
Liburu hau maskulinitatearen ikerketako “une” baten isla da. Ikerketa horretan hainbat ikertzaile, profesional, erakunde eta sare eztabaidatzen eta pentsatzen ari dira beren testuinguruetan gizonezkoak nola dauden eraikita genero-, familia-, osasun- eta lan-politiketan eta -programetan. Liburua “Maskulinitateak eta Politika Publikoak” Mintegiaren ondotik jaio zen: Chileko Unibertsitatean egindako Genero Berdintasunean Gizonezkoak sartu zirenean. Mintegia Chileko Unibertsitateko Ikerkuntza eta Garapenerako Errektoreordetzaren ekimena izan zen (VID SOC 07/10-2).
Izenburua: Aquí
Autorea: Wislawa Szymborska
Argitaletxea: Bartleby
Wislawa Szymborska, idazle poloniarraren azken poema-liburua da, eta Gerardo Beltránek eta Abel A. Murcia Sorianok itzuli dute. 1996. urtean Literatura Nobel Saria jaso zuen eta otsailaren 1ean Cracovian hil zen. Bere idazlanetan memoria, edertasuna eta gizakia maiz erabili zituen gaiak izan ziren. Bere poesiak emozioa, ironia, metafisika eta egunerokotasuna nahasten ditu.
Izenburua: Rosa candida
Autorea: Auður Ava Ólafsdóttir
Argitaletxea: Alfaguara
Autore islandiarraren hirugarren nobela da. Bertan kontatzen ditu familia batetako hiru gizonezkoen gorabeherak trafiko istripu batean hildako amaren hutsunea betetzerako orduan. Tragedian ez erortzeko, aita bere emaztearen errezetak sukaldatzen saiatzen da (fletanezko edo kakaozko zopa); Josefek, seme autistak, kolore bizienak janzten jarraituko du, gorbata gorria eta alkandora bioleta, bere amaren lore kuttunenak bezala; eta Arnljótur, Lobbi, Jósefen bikiak, lorezaintzarekiko pasioa bere amarengandik jaso zuenak, atzerrira bidaia bat egingo du, urrutiko abadia batetara, hain zuzen ere lore-mota oso berezi bat -kandida arrosa- haz daitekeen lekura, eta bertan legendazko arrosadi bat salbatzen saiatuko da.
Sari ugari jaso ditu, hala nola, Page des Libraires Saria, europar nobela onenari; Québeceko liburu-saltzaileen Saria atzerriko nobela onenari; 2011ko Amis du Scribe Saria eta, era berean, finalista geratu da Fémina Étranger Sarian, eskandinaviar Kontseiluko Literatura Sarian, Elle irakurleen Sarian, Lire aldizkariko Sarian eta Frantziako FNAC Sarian.
Izenburua: Sexual Herria
Autorea: Itziar Ziga
Argitaletxea: Txalaparta
Egokitu gabeko kazetaria, feminista heretikoa, diamante landugabea eta aldirietako vedette den Itziar Ziga Euskal Herrira itzuli da, Bartzelonak seduzitu eta bertan bederatzi urtez bizi ostean. Betiereko zirimiritik urrezko eurira igaro garen galdezka etorri zaigu; kaleak azpikoz gora jartzeaz gainera gu geu ere atzekoz aurrera jartzen saiatu al garen; paisaia berde eta paisaian berdeak ikustetik zahar zein gazte berde izatera pasatu al garen… Sortzen ikusi zuen herrira itzuli da, borrokari, feminismoari, konpromisoari eta plazerari buruz bere iritzia emateko prest, haren lurra berriro putifikatzeko prest: Sexual Herria.
● Izenburua: Emakumeak eta kultura: berdintasunaren aldeko politikak
Autorea: Clásicas y Modernas, CIMA eta MAV
Editorea: Kultura Ministerioa
Txostenak bi zati ditu; lehenengoak hiru elkarteen testuak biltzen ditu (Clásicas y Modernas, CIMA eta MAV); eta testu horiek gaia perspektiba historikoan kokatzen dute eta esplikatzen dute berdintasunezko kultura zergatik den beharrezkoa. Bigarrenak Kultura Ministerioaren mendeko erakunde ezberdinetan emakumezkoen eta gizonezkoen parte hartzeari buruzko datuak biltzen ditu; hala nola, epaimahaienak, patronatuenak etab..gizonezkoek eta emakumezkoek jasotako sarienak eta laguntzenak, ikustera jartzen diren artisten obrenak, gonbidatutako hizlarienak... Liburuak aditzera ematen du kulturan Berdintasunerako Legeak orain arte ekarritako garaipenak eta eskasiak zeintzuk diren. Era berean, zedarri bat da Administrazio berriari –legea betetze aldera- egin behar dituen aurrerapenak galdatzeko eta kalibratzeko.
● Izenburua: Beste teologia bat posible da. Aniztasun erlijiosoa, interkulturala eta feminismoa
Autorea: Juan José Tamayo
Argitaletxea: Biblioteca Herder
Teologoak liburu honetan garatzen duen ideia da erlijioek eta beren teologiek norabidea aldatu behar dutela, baita leku soziala eta metodologia ere, hitz batean esateko, paradigma. Bizi osorako egiak dauden tontor garaietatik jaitsi eta egiaren bila historian hasi behar dute. Gaur eguneko galderei iraganeko erantzunak emateari utzi eta birkokatu egin behar dira eszenatoki sozio-erlijioso, kultural eta zientifiko berrian. Autorea gaur eguneko desafioetako batzuei erantzuten saiatzen da, hala nola, aniztasun kulturalari, feminismoari, kontzientzia ekologiko berriari eta pobreziaren aurkako borrokari, eta, era berean, paradigma berri bat sortzen du: generoaren ikuspuntutik askatasunaren teologia interkulturala eta erlijioen artekoa. Liburu honen orijinaltasunak horretantxe datza.
● Izenburua: El trabajo de cuidados: Historia, teoría y políticas
Egileak: Cristina Carrasco, Cristina Borderías eta Teresa Torns
Argitaletxea: Los libros de la catarata
Zainketa – lana, ezinbesteko lana giza – ugalketa eta pertsonen ongi – izaterako, emakumeen ardurapean dago gehienetan eta gizarte osorako garrantzi handikoa izaten jarraitzen du. Berrogei urtetik hona gizarte garaikidearen ongi – izateaz arduratzen direnen artean gero eta garrantzi handiagoa hartzen joan den gaia da, pentsamendu feministan batez ere.
Izenburua: Un cuarto propio conectado : (Ciber)espacio y (auto)gestión del yo
Egilea: Remedios Zafra
Argitaletxea: Fórcola
Sarearen erabilpen ohitura berriei buruzko hausnarketa proposatzen duen entsegua, gure moral, politika eta nortasun pertsonalaren kudeaketarako suposatzen duten erronkari buruzkoa. Diziplina anitz – antropologia eta soziologiatik filosofia eta politikara- aztertzen dituen eztabaidarentzako datuak ematen dituen liburua, oso baliotsua sare – kulturan, feminismoan eta genero ikasketan lan egiten dutenentzako.
● Izenburua: Pensar con Celia Amorós
Egileak: Marián López Fernández Cao eta Luisa Posada Kubissa
Argitaletxea: Fundamentos
Celia Amorós, Entsegu Sari Nazionala irabazi duen emakume bakarraren lana ikasi dutenen artikulu ezberdinez osatua, gure herrian genero - ikasketek izan duten eboluzioa ulertzeko ezinbestekoa. Lan honen bitartez, egileek eskerrak eman nahi dizkiote pentsamendu kritiko garaikideko pertsonai nabarmenetako bati, funtsezkoa izan dena feminismo filosofikoan.
● Izenburua: El cuerpo en que nací
Egilea: Guadalupe Nettel
Argitaletxea: Anagrama
(Narrativas Hispánicas)
Egilearen haurtzaroan inspiratua, jaiotzez begi batean akats bat duen neska baten istorioa da. Hirurogeigarren hamarkadan gaude eta bere bizitzan, bere ikusmen eskasaz aparte, garaiko ideologia nagusiak izango du eragina: bere gurasoen erlazio irekia, eskola aktiboak, hippy komunak, sexu askatasuna eta bere korrelatua. Protagonistaren ezberdintasun fisiko eta psikikoak moda eta gizarteko arauetatik at bizi direnekin parekatzera eramaten dute. Bakarrizketa honetan, kontalariak bere oroitzapen kutunen partaide egiten gaitu, hala nola bere bizitzaz egiten duen interpretazioaz. Haurtzaroa dirudien baino zitalagoa aurkezten zaigu humorez eta errealismoz beteriko istorio honetan.
● Izenburua: Las mujeres y la ópera
Egilea: Hélène Seydoux
Argitaletxea: Lid
Hélène Seydoux-ek operan, beste diziplina batzuetan ez bezala – literatura, antzerkia edota zinea-, emakumeek espazio liriko handiena izateko pribilegioa dutela dio lan honetan. Konpositore handien opera handiak aztertuz, bel cantoaren erreferente izan daitekeen eredu femenino adierazgarriena bilatzen saiatzen da, opera hauek sortuak izan ziren garai eta gizartean paralelotasunak finkatzen saiatuz, norainoko eredu izan diren jakiteko.
● Izenburua: La desgracia de ser mujer
Idazlea: Rosa Regàs
Argitaletxea: Ara Llibres
Genero desberdintasunari buruzko idazle katalanaren lehenengo entsegua, emakumeak jasaten dituzten irainak ikusi eta antzemateko. Modu borrokalari batean idatzitako hausnarketa hau, munduko emakumeen %95aren jaiotza eta bizia zoritxarrekoak bihurtzen dituen gizarte matxistaren jatorria aztertu egiten du, familia, erlijio eta lan- esparruan ematen diren injustizi historikoak salatzen dituen bitartean.
● Izenburua: El gran viaje de Júmbol, el limaco amarillo
Egileak: Los Scribas
Argitaletxea: CEAR (Errefuxiatuen laguntzarako batzordea)
Lau eta zazpi urte bitarteko umeentzako eta handiagoentzako, izaki txikienak ere, bizitzako gauzarik handienak eraldatzeko gaitasuna duela erakusten digu. Liburuak, guraso eta helduentzako irakurketa gida bat dakar. Salmentarekin lortutako dirua, CEAR batzordeak kudeatutako programetara joango da.
● Izenburua: La faz de la tierra
Egilea: Juana Salabert
Argitaletxea: Alianza literaria
Alfonbrapean arazoak ezkutatzen dituen familia batean ematen diren tratu txarrak dira lan honetako gai nagusia. Hogeita hamar urteko emakume bat izango da istorio honen benetako protagonista. Erasmus bekarekin Berlinen ikasi zuen eta orain, koman dago bere senarrarengandik alde egin nahiez izandako istripu baten ondorioz. Senarra, tratu txarrak eragin dizkion tipo ahul bat, higiezinen burbuilari esker dirua egin zuen gizarte – maila oneko familia batekoa da, baina orain krisiaren ondorioak jasaten ari da. “Finis” eko irudizko lurraldean kokatua, Euskal Herria, Kantabria eta Frantziako hegoaldea hartzen dituena, Tolstoiren pertsonaietako baten esaldi batean laburtu daiteke: “Familia zoriontsu guztiak dira elkarren antzekoak; baina, familia dohakabe bakoitzak bere zorigaiztoa du”.
● Izenburua: Antropología del género
Egilea: Beatriz Moncó
Argitaletxea: Perspectiva feminista
Pasatako mendeko laurogeigarren hamarkadatik aurrera, genero antropologiak espazio teoriko eta enpiriko bat betetzera etorri da non, genero kategoria analitikoari esker, gizarte agente bezala emakume eta gizonengan eragina duten etnografía – praktika eta errealitate soziokulturala bildu, aztertu eta interpretatzeko beste modu batzuk planteatu dira. Lan hau, genero antropologiaren mamia osatzen duten problematika eta teoría ezberdinei errepasoa egiten die, genero nortasun eta harremanen ikuspegi akademizista batetik baina baita bere bizitzen egunerokotasunetik ere.
● Izenburua: La vida después
Egilea: Marta Rivera de la Cruz
Argitaletxea: Planeta, 2011
Victoriak, antzaz inbidiagarri dirudien bizitza darama New Yorken: unibertsitatean ematen ditu klaseak, senar aberatsa du eta atiko izugarria. Bere lagun onena den Janen heriotzaz jakiten duenean, Madrilera bueltatzen da hiletara joateko. Han Janen bizitzako zenbait emakumerekin aurkituko da; Chloe, antzinako amodioa; Solange, alaba bihurria; Marga, emaztea; Shirley, amaginarreba…Victoria Janekin zuen laguntasuna guztiz zintzoa ez zela uste ez duten lau emakume. Bizitzak sentimenduen mapa nahasitik bidaiatuko da, gatazkak eta inbidiarentzako lekua duen mapa, baina baita maitasun eta leialtasunerako ere.
● Izenburua: Las primeras psicólogas españolas: itinerarios vitales y profesionales
Egilea: Carmen García Colmenares
Argitaletxea: Granadako Unibertsitatea
Irakasleen Unibertsitate Eskolan ikasiak, eta ondoren, bere herritik kanpo – Frantzian, Belgika, Alemania eta Estatu Batuak-, lehenengo espainiar psikologoak, gerrate zibilaren aurrekoak, Eskola Normal, Irakasleen Unibertsitate Eskolan, Museo Pedagogikoan, Adingabeen Auzitegian eta Psicoteknia Institutu Nazionalean utzi zituzten bere ekarriak, emakumeen eskubideak lortzeko bere konpromisoa mantentzeko Unibertsitateko Gaztedi Feminista, Emakume Espainolen Elkarte Nazionala edota Liceum Club-eko kideak ziren bitartean. Gerra ondoko psikologoa espainiarrak, kanpoan heziak ere, Medikuntza alorretik zetozen ordez, eta zailtasun handiak izan zituzten profesionalki estimatuak izateko.
● Izenburua: Guía de la comunicación no sexista
Koordinatzailea: Antonio Briz
Argitaletxea: Aguilar
Cervantes Institutuak gidaliburu hau argitaratu du berdintasunezko jokaera linguistiko bat lortzeko, gizonezkoak eta emakumezkoak berdin ikusten dituena. Ez da ez zerrenda ez estilo liburua, hitzaldi ez sexistak eraikitzeko beharrezko ereduak ematen dituen gidaliburua da, era maskulinoa sexista ez dela abiapuntutzat hartuz.
● Izenburua: Las que aguardan
Egilea: Fatou Diome
Argitaletxea: El Aleph Editores, S.A
Senegaldar idazleak, semeak itzuliko ote zaizkien ziurtasunik ez duten afrikar emigranteen amen egoera islatzen liburuan. Gaur egungo Europara iristen diren bi emakume afrikarren bakardadean ere sakontzen du.
● Izenburua: Aitonaren txalupan
Egilea: Mariasun Landa
Irudigilea: Eli Landa
Argitaletxea: A Fortiori Editorial
Liburu hau, euskarazko eta gaztelerazko bertsioan, "En favor de todas las familias” bildumaren 13 alea da. Maider, aitonak arrantzara eramaten zuenekoa gogoratzen du nostalgia eta maitasunez. Aitona hil da baina behin, bere aitonaren txalupan arrantza egitera ateratzen denean, aparteko zerbait gertatuko zaio… Ipuina, Maider aitona berarekin ez dagoelako egoera mingarriarekin adiskidetzen saiatuko da.
● Izenburua: 1.325 mujeres tejiendo la paz
Egilea: Talde lana
Argitaletxea: Cultura y Paz Fundazioa
Liburuaren izenburua Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 1.325. ebazpenean oinarritua dago, bakearen eraikuntza emakumeen papera onartzen zuena. Argitalpena dibulgaziozkoa da eta protagonistak lau zatitan aurkezten ditu gaiaren arabera. Zati bakoitzak, bakearen kontzeptuari ekin nahi dio: gatazka armatuak, bake negoziazioak eta adiskidetzeak; giza eskubideak eta justizia; parte – hartze politikoa; eta garapena, hezkuntza eta ingurumena. Emakume bakoitzaren azalpen biografikoa jasotzen du, ezagunak batzuk eta ezezagunak besteak, Iberoamerikar Diseinu Bienalarekin lankidetzan egin den ilustrazio batekin batera.
● Izenburua: Berdintasuna eta Genero indarkeriaren prebentzioa nerabezaroan
Egileak: María José Díaz Aguado-Jalón eta María Isabel Carvajal Gómez
Argitaletxea: Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitateko Indarkeriaren Prebentziorako Unitateak egindako ikerketa hau, Osasun, Gizarte Polítika eta Berdintasun Ministerioak finantzatu du. Bigarren hezkuntzan eskolatutako nerabeen (13 eta 18 urte bitartekoak) egoeraren diagnostiko bat da, berdintasun eta genero indarkeriarekiko egoerari buruzko diagnostikoa, alegia. Genero indarkeriaren prebentzioan hezkuntza arautuaren papera ebaluatzeko nahiko datu baliagarriak ematen ditu.
Lan honen emaitzak bi alde harrigarri ditu irakurlearentzat: alde negatiboa, gazteen artean dauden genero indarkeri jarrera eta portaerengatik, eta positiboa, mutil eta neskek indarkeriaren aurre duten erreakzioarengatik, honek demostratzen baitu hezkuntza oinarrizko elementua dela kontzientziazioa lortzeko.
● Izenburua: Mujeres de Cine. 360º alrededor de la cámara
Koordinatzailea: Egilea: Maria Caballero
Argitaletxea: Biblioteca Nueva
Fundación de Estudios de la Comunicación (FEC)aren lehenengo lana.
Agnès Jaoui, Lorne Sherfig, Jessica Hausner, Kathryn Bigelow, Emma Thompson, Ruth Prawer Jhabvala, Flannery O'Connor, Margaret Mitchell, María Orsini Natale, Mary Shelley, Matilde Landeta eta Mirtha Legrand bezalako zuzendari eta gidoilarien saiakera laburrak jasotzen ditu elkarrizketa interesgarri batzuekin batera.
● Izenburua: Sobre mentiras, secretos y silencios
Egilea: Adrienne Rich
Argitaletxea: Horas y horas
Emakume askok ezagutzen ez duten feminismoaren genealogiari buruzko berrargitaratutako klasikoa. Adrienne Rich pentsatu, sentitu, parte hartu eta gauzak zalantzan jartzen dituen emakume ausarta da Bere hitzez, gorputza balira bezala, mundua ireki eta barrutik aztertu egiten du.
● Izenburua: Más allá de las etiquetas
Egilea: Coral Herrera Gómez
Argitaletxea: Txalaparta
Askapen mugimendu guztiek - feministak, homosexualak, lesbikoak, transexualak edo queer delakoak– sailkapen kontserbakor eta unibertsaletatik urrun den berdintasunerako bidea erakutsi digute. Generoak –gizonak, emakumeak eta transexualak– definitzeko moduen ibilbide historikoa eginez sailkapen modu berriak bilatu ordez, patriarkatuak ezarritako mitoak aztertzeko gonbita egiten digu liburu honek. Halaber, honako hauetarako bide eman nahi du liburuak: gizarteak inposaturiko rolak hausteko, estereotipoak bertan behera uzteko, aniztasunak dakarren aberastasunaz jabetzeko, paperak aldatzeko, mugak gainditzeko, desira askatzeko, noizbehinkako aferan samurtasuna txertatzeko, eta emozioak adierazten ausartzeko. Laburtuz, etiketetatik harago bizitzen ikasteko.
● Izenburua: El lenguaje transgresor de las ciborgs literarias
Egilea: Alejandra Moreno Álvarez
Argitaletxea: Arcibel editores
Kirurgia plastikoaren bidez sortutako gorputz aldaketak, aurrerakuntza teknologikoak eta ziberespazioa bezalako gaietara bideratzen gaitu. Gaur egungo gizartea, ikasketa eremu berri bat sortzen duten bitartetza teknologikoen barne dago eta emakumeek, gorputz ziborg berri bat sortzeko aukera dute, orain arteko sorkuntza sinboliko patriarkalarekin zerikusirik ez duena.
Ziborg-a eraikuntza postmetafisikoa da, diziplina arteko teoria baten bitartez eztabaidatua izan behar den subjektua. Gainera, genero ezberdintasunak bezalako binomioak ezartzen ez dituzten ikuspuntu batetik eztabaidatua izan behar da.
● Izenburua: El verano sin hombres
Egilea: Siri Hustvedt
Argitaletxea: Anagrama
Mia Fredicksen, 55 urtetako idazlea, azkeneko hogeita hamar urteetako bere senarra Borisek bere erlazioan eten bat eskatzen dionean erotu egiten da. Arrazoia, bera baino askoz gazteagoa den lankide bat. Baina Miaren eromena ez da psikosi txiki bat baino, eta aste eta erdian ospitaletik kanpo dago berriro. Mia Bondenera itzultzen da, haren haurtzaroko hiria, ama han bizi delako beste emakume gogotsu eta burujabeekin zahar-etxe batean. Etxe bat alokatzen du, bere bizilagunekin erlazionatzen hasiko da; bi haur dituzten bikote gazte eta ezkonberri bat - Miak, emakumeak senarrarengandik tratu txarrak jasaten dituela susmatzen du- eta egunero ama bisitatzera doan laurogei urteko bat. Horietaz gain “beltxargak”, amaren bost lagunekin harremanetan hasten da ere. Bere haurtzaroko oroitzapenak berrekuratzen ditu eta gazteentzako poesia tailer bat zuzenduko du. Ikasleen sorkuntza literarioekin, bere feminitatearen jaiotze eta azpijoko krudelekin, “beltxargen” istorio eta bizitzekin, bikote gaztearen gorabeherekin, eta bere bizitzarekin batera, Miak ustekabeko bukaera duen komedia feminista azkarra eta bikaina idatziko du.
● Titulua: Pedagogía Hospitalaria. Bases para la atención integral
Idazleak: Verónica Violant Holz, M.ª Cruz Molina Garuz, Crescencia Pastor Vicente
Argitaletxea: Laertes
Ospitale Pedagogiak gero eta garrantzi handia du nazioartekoan. Profesionalen oinarrizko eta etengabeko prestakuntzaren beharra gero eta argiago dago, bereziki honako arloetan: Hezkuntza, Osasun Zerbitzuak, Psikologia eta Psikopedagogia. Liburuak egungo ikuspuntu zabal batetik abiatzen da oinarrizko kontzeptu eta metodologiak aurkezteko. Bertatik bideratuko dira interbentzio esparru ezberdinetan (ospitale, eskola eta etxean) hainbat programa eta hezkuntza estrategiak.
● Titulua: Ciudadanas, militantes, feministas. Mujer y compromiso político en el siglo XX
Idazleak: Ángeles Egido eta Ana Fernández Asperilla
Argitaletxea: Eneida
Joan den mendean tsarren amaiera, iraultza boltxebikearen garaipena, faxismoaren arrakasta, holokausto latza eta komunismoaren bukaera gertatu ziren baina baita ere emakumeen mendea dugu. XX mendeko ehun urte horietan emakumezko sufragioa gauzatu zen eta emakumeari lan mundurako bidea ireki zitzaion. Garrantzizko aurrerapen juridiko eta legalak lortu zituzten garaiko emakumeek eta feminismoa sortu zen. Emakumearen presentzia ikusgai zegoen bizitzako arlo guztietan.
Liburuak, izen handiko adituen, protagonisten eta ekintzaileen eskutik, garai historiko horretako emakumearen rolaren garrantzia aztertzen du. Testuaren orrietan zehar isileko iraultza deitu dutenaren historia birpasatzeko aukera izango du irakurleak.
● Titulua: Mea culpa
Idazlea: Uxue Apaolaza Larrea
Argitaletxea: Elkar
Madrilen bakandurik bizi da Lur, egun batean, iraganetik etorrita bezala, egunkari azal batean Mikelen argazki bat ikusi arte; gogora datozkio ahantziak nahi lituzkeen oroitzapenak, nerabezaroko mamuak, konpondu gabeko ideologi auziak… Gurasoek Landetan duten oporretako etxera joatea erabakiko du, beka baten laguntzaz idatzi behar duen eleberria amaitzera, bidaia ikaskide ohi batekin egin behar badu ere. Bere autogorrotoak eta gorroto sozialak berpiztuta, Facebook-eko nortasun faltsu batekin orduko adiskideekin zitak egin eta banan-banan hiltzea pentsatuko du. Bitartean, bidelagun bat topatuko du ustekabean: Elisa, senarraz libratu berri den bizilaguna, bizimodu berri bati ekin nahi diona, bloody maryak eta film zaharrak lagun.
Bere probokazioan ausarta eta bere biluzian zintzoa den nobela idatzi du Apaolazak, gure gizarteko hainbat zauritan hazka egiten duena, bere gogoeta politikoki-ez-egokiekin irakurleari ezinegona sortu eta hausnarketa propioa eragingo diona. Edo Lur protagonistaren antzera, erabaki indibidualen inplikazio sozialaren pisuak izuturik, isiltasuna bilatu, errugabea izan daitekeen leku bat...
● Titulua: Deporte y Mujeres en los medios de comunicación. Sugerencias y recomendaciones
Idazlea: Pilar López Díez
Edita: Consejo Superior de Deportes (CSD)
Liburuak kirol esparruan emakumeak ikustarazteko aholkuak ematen ditu: emakumeek egiten duten kirolari buruzko informazioa gehiago zabaldu, hizkuntza ez sexista erabili eta emakumezko kirolarien gorputza publizitate erreklamo gisa saihestea, besteak beste. Horretaz gain, emakumea, aditu moduan edota informazio iturri eran integratzeko aholkatzen du emakumezko entzuleriaren testigantza eta iritziekin batera. Kirolak generoen arabera ez sailkatzeak kirola aukeratzeko orduan askatasun handiagoa ekarriko duela dio egileak. Idazlearen ustez, eraso edo abusu sexualen inguruko informazioa zabaldu behar da sentsibilitatez eta erantzukizunez. Horrekin batera komunikabideetako profesionalek genero ikuspuntuaren inguruko prestakuntza jaso beharko dutelako ustea zabaltzen du testuak.
● Titulua: El tiempo que nos une
Idazlea: María Jesús Arlas Vega
Argitaletxea: Ediciones Beta
Teresak lagun batek aspaldian idatzitako eskutitzak berreskuratzen ditu. Garai hartako kezkak bere begi aurrean idatzirik daude. Orain beste pertsona sentitzen da baina urte horietako Teresarekin harremanetan jartzeko grinaz dago. Gutun genero klasikoaz idatzitako idazlana txiki eta gozagarri hau memoriak, kronika soziala eta erretratu intimista ere bada. Bi ezaugarri ditu azpimarratzekoak: umorea eta protagonistaren gogoeten originaltasuna.
● Titulua: La voz dormida
Idazlea: Dulce Chacón
Argitaletxea: Punto de lectura
Nobelan oinarritutako filmaren arrakastak 2002an idatziriko liburuaren berrargitalpena ekarri du. Dulce Chaconek, Madrileko las Ventas kartzelan umiliazio, tortura eta heriotzari aurre egite aldera emakume talde baten ausardia eta duintasuna deskribatzen ditu. Liburuak Espainiako historian hain erabakigarriak izan diren urteetan emakumearen rola hobeto ezagutzen laguntzen du. Tradizioak etxean baztertzen zituen baina mundu zuzenago baten alde borrokatzea erabaki zuten. Ausartienek gerrillako abangoardia armatuan eta beste batzuek erretagoardian. Guztiek euren sakrifizio eta adorearen aztarnak utzi zituzten.
● Titulua: Gau lana
Autora: Rosa Arburua
Editorial : Alberdania
Debekatuta zeuden produktuak alde batetik bestera pasaz edota zergak ordaindu gabe, euskaldunentzat kontrabandoa errekurtso ekonomikoa bihurtu zen. Kontrabandoaren fenomenoa oso zabaldua egon da Euskal Herrian eta fenomeno horren inguruan era askotako egoerak sortu dira, gizon-emakume askoren parte hartzearekin. Rosa Arburuak bi zati nagusi osatu ditu. Lehenean, alderdi historikoa ikertu du; bigarrenean, protagonisten lekukotasunak bilduz abentura humanoaren erreportaje literarioa osatu du.
● Titulua: El detective de sonidos
Idazlea: Luisa Etxenike
Argitaletxea: Libros de Pizarra
Gazte batek diru premian dabil eta “Soinu biografiak” egiten dituela esanez iragarki bat jartzen du. Azken hilabetetan deskargaturiko abestiak baliatuko da bere proposamena betetzeko. Bi bezero azalduko zaizkio hasiera batean: bere bizitzako soinuak berreskuratu nahi dituen adineko emakumea eta krimen bitxi bat interneten aitortu nahi duen gizona. Detektibe gazteak bi azpijoko korapilatsu eta esturi aurre egin beharko die. Gainera, beste hirugarren ildo bat irekiko zaio narrazioari, hots, detektibe bizitzarena, hain zuen.
● Titulua: Viajes que despertaron mis cinco sentidos
Idazlea: Elena García Quevedo
Argitaletxea: Viceversa
Bidai liburua eta errelato intimista artean kokatzen den testuak antzinako jakinduri matriarkala eta komuneko lurraldeetara eginiko bost bidaia narratzen ditu. “ Lau kontinenteetan elkarrizketatu ditudan emakume guztiek gure kulturan ahaztu ditugun gakoak deskubritzen lagundu didate eta baita emakume guztiak lotzen gaituen lotura”, adierazi du idazleak. Bost bidaiek erakutsi diote emakumeek urteetan zehar lurra eta haren emankortasuna identifikatu dituztela eta emankorra mantentzeko lan egin dutela. Gainera idazleak berak bidaia sentsoriala egiten du bere memoriaren baitan.
● Titulua: Burbujas
Idazlea: Irati Elorrieta
Argitaletxea: Alberdania
Deserria. Berlin da deserria eta bertan elkartzen dira pertsonaiak. Deserrian, airean dantzan ari diren burbuilen antzera. Bat datoz istorioen giroa eta hiriarena. Espazioak dira istorioei leku egiten dietenak. Berlin da utopia urbanoaren zentroa, baina Bilbo, Bartzelona, Paris, Kopenhage, Londres.... Hirien arteko distantziak laburtu diren garaian kokatzen dira istorioak. Eta gaur egungo harreman arazoak, identitate arazoak, lekutasun arazoak hor daude, lokartuta bada ere.
Narrazioez osatutako nobela honetan, ekintzak berak baino barrutik gertatzen denak du garrantzia. Azalaren beste aldeko munduak. Egunerokotasunaren intentsitatea dastatzeak. Istorioak errealitatetik abiatzen dira, baina espiritu ameslari batek dimentsio fantastikoago batera eramaten ditu tarteka.
Gora joan
● Titulua: Atzorako geratu dena
Idazlea: Ana Urkiza
Argitaletxea: Alberdania
Bizi zaitezke iraganean, etorkizunean, denboraren iraganari begira, edo ondorengoei ustez utziko diezuna ondu nahian… Edo menturatu zaitezke ideia, hitz, irudi edo pentsamendu bat lekuz kanpo jartzen, mundua irauliko baduzu… Nahikoa dukezu, horretarako, galdera bat harago egitea edo erantzun ezezagun bat irudikatzea, mugak gainditu eta egunerokoaren gurpilean zangotrabatzen zaizkizun ateak irekitzeko…
Nahikoa goizero janzten dituzun begiak eranztea, zure historia, inoiz ez zapaltzea erabaki duzun harriek kontatuko dutela jakiteko… Bizi zaitezke, edo ez.
● Titulua: Viajeras de leyenda
Idazlea: Pilar Tejera
Argitaletxea: Ediciones Casiopea
XIX mendeko emakume bidaiarien antologia. Idazleak 15 urte eman ditu andre bidaiarien bizitzak ikertzen. Emakume horiek esperientzia bitxiak bizitzeaz gain, aurreiritziei aurre egin zieten eta abentura bizimodu bihurtu zuten. Egilearen hitzetan:
“ekaitzeko gauetako tximistez asko zekiten emakumeak omendu nahi du liburuak, ez bidaldi laster gogoko dituztenak ”.
Titulua: Crítica del pensamiento amoroso
Idazlea: Mari Luz Esteban
Argitaletxea: Bellaterra
Liburuak zenbait galdera egiten ditu: Nola sortu maitasunari buruzko teoria bat gure gizartean hain erroturik dagoen Amodiori buruzko Ideiarekin bat egingo ez duena? Amodioa ulertzeko erak jendearen praktikak baldintzatzen ditu eta zuzena ez den egitura bat egituratzen du genero, klase eta etnia harremanetan. Gainera, desioa, identitatea eta subjektua ulertzeko modu zehatza eta heterosexuala ekartzen du.
Nola egin amodioaren inguruko antropologia bat heterosexualitatea berrindartuko ez duena baizik eta emakume eta gizonen arteko harreman zuzenen baliabidea izango dena? Nola idatzi Emakumeak (Eta gizonak) sortzen ez dituen etnografia bat?
Titulua: Feminismo para no feministas. La Vane contra Patrix
Idazlea: Rosario Hernández Catalán
Argitaletxea: Federación de Mujeres Jóvenes
Dibulgazio liburu honek “feminista” hitzaren benetako esanahia azaldu nahi die irakurleei eta bereziki neska gazteei. Mugimendu feministaren garrantzi soziala eta historioz hitz egiten du eta baita emakumeen aldarrikapenei buruz. Feminista ez diren neskak elkarrizketatzen ditu egileak eta pasadizoak eta aholkuak eskaintzen ditu, besteak beste.
● Titulua: El contenido del silencio
Idazlea: Lucía Etxebarria
Argitaletxea: Planeta
Idazleak bere zortzigarren eleberrian amodioaren bitartez abandonu eta galera ikertzen ditu. Gabrielek, Londresen haren ezkontzarako azken prestakuntza lanak bukatzen ari zela, dei bat jasotzen du. Dirudienez, Cornelia arrebak, urtetan berririk eman ez duenak, suizidio erritual batean bere buruaz beste egin du Kanariar Uhartetan. Helenak, haren arrebarik lagun onenak lagunduko dio Tenerife eta Fuerteventuran zeharreko bidean desagertuaren bila. Gabrielek ezin du kontrolatu Helenarekiko sentitzen duen erakargarritasuna eta barne bidai batean abiatuko da. Ibilbidean, amaren benetako istorioa, Cordeliaren ihesaren arrazoiak, eta bigarren gerrate mundialaren ondoren Uharte Kanariarretan errefuxiatu ziren nazien sekta bati buruz irakurtzeko aukera ematen digu idazleak.
● Titulua: Diccionario crítico de directoras de cine europeas
Egileak: María del Carmen Rodríguez Fernández eta Eduardo Viñuela
Argitaletxea: Cátedra
Zinemaren hasieratik gaur egun arteko Europako emakumezko zuzendarien izenak berreskuratzen dituzte errealizadoreen izenak eta lanak bistaratzeko asmoz. Alice Guy Blaché bezalako zuzendariak azaltzen dira liburuan zehar. Guy Blaché 1896an lanean hasi eta lehenbiziko filma narratibo baten lehenbiziko zuzendaria izan zen eta baita estudio bateko lehenbiziko jabe pribatua. Sona handiko irakaslea izaki Lois Weber, Louis Feuillade eta Ferdinand Zeccari ikasleei irakatsi zien, besteak beste. Alice Guy Blachék Frantzian egin zuen moduan beste batzuek ere zuzendari lanei ekin zieten beste herrialdetan. Elvira Notari 1905ean hasi eta 1909an haren senarrarekin batera lehenbiziko zinema estudioa ireki zuen Italian. Anna Hofman-Uddgren zuzendari suediarrak, Stockholm Music Halleko jabea zenak, filmak proiektatzen XIX mendearen amaieran hasi zen. Marioara Voiculescuk Errumanian errodatu zituen hainbat filma 1903an.
• Títulua: Katti beti Endredatzen
Egilea: Antxiñe Mendizábal, Patxi Gallego
Argitaletxea: Elkar
Katti eta etxekoak bolada zaila igarotzen ari dira: bikiak jaio direnetik, etxean zalaparta batean bizi dira, aitaren lantegian arazoak dituzte, ama lan guztiei aurre egin ezinda dabil, andereñoak Katti begitan hartuta dauka eta, gainerakoan, Manexek, bere lagunik onenak, huts egin diola uste du. Kattik, halere, badaki arazoei aurre egiten; ez da erraz kikiltzen, beti bazterrak endredatzen ibiltzen dela leporatu behar badiote ere.
• Titulua: Oihana Irían
Egileak: Leire Bilbao, Mai Egurza (ilustratzailea)
Argitaletxea: Elkar
Oihana aitarekin doa hirira, erosketak egitera; halako batean, ordea, zebrabidean ez aurrera ez atzera geratuko da, aitaren eskutik askatuta, eta bere burua animaliaz inguraturik ikusiko du bat-batean: hartzak, ehunzangoak, zakurrak, ahuntzak, elefanteak, ipurtargiak, jirafak, krokodiloak, gorilak… Aurkituko al du berriz aita, eta etxera itzultzeko bidea?
Titulua: Carta de una mujer indignada. Desde el Magreb a Europa
Idazlea: Wassyla Tamzali
Argitaletxea: Cátedra
Giza eskubideen unibertsalitatearen alde borrokatu zuten Europako intelektualei buruzko hausnarketa egiten du Wassyla Tamzali abokatu feministak. Egun, pentsalari horiek ezin dute unibertsalitate hori Europatik kanpo ulertu. Oinarrizko eskubideak defendatu zituzten haien herrialdetarako, deskolonizazioaren aurkako borrokalariak izan ziren baina aldarrikapen horiek ahaztuta dituztela dirudi. Europako pentsamoldearen utzikeria azaltzen du liburuak. Emakumeen egoera, kontzientzia askatasuna edota kultura aniztasuna kontzeptuak kontuan izanda argitzen ditu egileak “tolerantzia”, “laizitate irekia”, “islam moderatua” eta “kultura izateko eskubidea” bezalako ideiak eta haien eragina herri arabiar eta musulmanetan. Wassyla Tamzali abokatu izan da Argelen eta UNESCO erakundeko Giza Eskubideetarako zuzendaria Parisen. Gaur egun idazle eta Magrebeko mugimendu feministako militante moduan aritzen da eta Mediterraneoko herrien arteko elkarrizketa defendatzen du.
● Titulua: Al pie de la escalera
Idazlea: Lorrie Moore
Argitaletxea: Seix Barral
Egungo idazle garrantzitsuetakoaren itzulera ekarri du liburuak 11 urteko isilunearen ondoren. Lorrie Moore idazle newyorktarrak Iraq-eko gerra hastear dagoela girotu du bere liburua. Tassie, 20 urteko neska Unibertsitatean ikasteko iristen da hirira. Dirua behar du eta umezain moduan hasiko da lanean jatorri afrikarrezko umea adoptatu duen bikote txuri batentzat. Marie Emma umearekin gero eta lotura handiagoa sentituko du pixkanaka. Maite du eta babesa ematen dio haren alaba izango bailitzan. Baina bizitzak sekretuak uzten ditu agerian: gurasoek zerbait ezkutatzen dute eta aitorpenak betiko eten egingo ditu Tessi eta neskatoaren arteko harremana.
• Titulua: Diez mujeres
Idazlea: Marcela Serrano
Argitaletxea: Alfaguara
Bederatzi emakume ezezagunak elkartzen ditu terapeutak. Norberak bere bizitza kontatzeaz gain, terapiara zergatik iritsi den azalduko du. Terapeuta, Natasha, narrazio bakoitzaren arteko lotura da. Irakurleo badakigu Natasha han dagoela nahiz eta haren ahotsa ez dugun entzuten. Azken txatalean terapeutaren laguntzaileak Natasharen bizitza kontatuko du. Horrela jakingo dugu agur esango diela bederatzi emakumeei. Norbera bere kabuz ibiltzeko garaia iritsi dela ustekoa baita.
• Titulua: Scanner
Idazlea: Leire Bilbao
Argitaletxea: Susa
Leire Bilbaoren bigarren poema liburu honek "Scanner" du izenburua, eta ausartagoa eta landuagoa da gaietan eta formetan.
• Titulua: Tom, pequeño Tom, hombrecito Tom
Idazlea: Barbara Constantine
Argitaletxea: Seix Barral
Tomek 11 urteko mutikoa da. Joss, haren ama, 22 urte ditu. Jossek askotan alde egiten du euren karabanatik eta mutilak bere kabuz bizi behar du. Jateko bizilagunen ortuetan sartu, eta tomate, azenario eta patatak bildu egiten ditu. Gau batean, “erosketak” egiteko beste ortu baten bila zebilela 93 urteko Madailen aurkitzen du. Lurrean eta negarrez dago eta ez da gauza altxatzeko. Tom azaldu izan ez balitz emakumea hilda egongo zen… Barbara Constantine idazleak zenbait pertsonaiaren bizitzak gurutzatzen ditu. Zorte txarrekoak dira baina umore eta maitasunari esker aurkitzen dute euren txokoa munduan.
● Titulua: El muelle de Ouistreham
Idazlea: Florence Aubenas
Argitaletxea: Anagrama
Kazetari frantziarrak lan eskatzaile gisa sei hilabetetan izan duen esperientzia kontatzen du liburu honetan. Beharrezko informazioa lortzeko, 48 urteko langabe, banandu berri eta lan esperientziarik gabe “edozein gauza egiteko” prest dagoen emakumearena egin zuen. Urte erdi horretan zehar Mantxako kanala zeharkatzen duen ferry batean, kanpin batean eta bulego eraikinetan lan egin zuen garbitzaile gisa, gutxieneko soldataren azpitik irabaziz. Esperientziaren ondorioz konturatu zen jardunaldi osoa, behar bezalako soldata, kontratu mugagabea eta opor ordainduak ameskeria hutsa direla gaur egun.
Frantzian liburua best-seller bihurtu da eta 300.000 aletik gora saldu dituzte.
● Titulua: Guía de la comunicación no sexista
Egileak: Instituto Cervantes, Instituto de la Mujer
Argitaletxea: Aguilar
Sexu edo genero arrazoiengatik gaztelaniak diskriminazioa isla ez dezan, beharrezko informazioa jasotzen du gida honek. Ez da arautegi edo kode irmoa baizik eta hizkuntzaren erabilera ez sexistan laguntzaile izan daitekeen gida. Aukerak eta gomendioak ematen ditu, ezagutzen ez direlako edo ohituraz komunikazioan erabiltzen ditugun elementu diskriminatzaileak saihesteko edo ezabatzeko.
• Titulua: Caídos del cielo
Idazlea: Paloma Pedrero
Argitaletxea: Huerga y Fierro
UNESCOren I Talia Antzerki Saria jaso zuen obrak. Etxe gabeko pertsonen gorabeherak eta kezkak kontatzen ditu, finean, bizitzako gazi-gezak. Testu hau etxeko gabeko pertsonek interpretatu eta egileak bultzatu zein zuzendutako muntaiaren oinarria dugu.
• Izenburua: Propuesta de intervención en materia de coeducación y prevención de la violencia de género
Egilea: Rosario Carrasco Tristancho
Argitaletxea: Instituto Andaluz de la Mujer
Obra honen material didaktikoa Andaluziako Emakumearen Institutuak hezkuntza arloko elkarteei zuzendutako prestakuntzaren esperientzian zehar garatu eta jaso duen materiala da. Haur eta Lehen hezkuntzako profesional, elkarte eta gurasoei zuzendua da. Genero indarkeria sortzen duten arrazoiei buruzko informazioa emateko helburua du, bai eta hezkuntza arlotik indarkeria horri aurre egitekoa ere.
Gora joan
• Izenburua: Hacia una nueva política sexual: las mujeres ante la reacción patriarcal
Egilea: Rosa Cobo
Argitaletxea: Los Libros de la Catarata
Egileak egun gertatzen ari den emakumeen aurkako erreakzio patriarkala elikatzen duten zenbait prozesu argitzen ditu. Kapitalismo neoliberal berria, tradizio “kultural” batzuen berrasmaketak sortutako morrontzak eta indarkeria sexuala dira berrarmatze ideologiko maskulino sutsuaren oinarria. Egungo patriarkatuak alerta egoeran dira munduko eskualde desberdinetan emakume askok eskubideak lortu dituztelako, genero berdintasunaren ideologien eta giza eskubideen eraginez. Ondorioz, menderatze sistema hauek indarkeriarekin erreakzionatu dute, bai feminizidioekin bai eta prostituziorako emakume eta nesken trafikoarekin.
Gora joan
• Izenburua: Y no fueron marujas
Koordinatzailea: Olga Viñuales Sarasa
Argitaletxea: Ediciones Bellaterra
55etik 70era urte bitarteko bederatzi emakumek Frankoren diktadura bitartean beren generoaren zereginetatik desbideratu izanaren arrazoia azaltzen dute. Garai hartan, emakumeek amak eta emazteak izateko aukera besterik ez zuten. Emakume hauek ereduari aurre egin zioten, familiaren begietan gaizto, lotsagabe, emagaldu edo ero bihurtuz. Hala eta guztiz ere, bizirik iraun zuten. Bere istorioek gogorarazten digutena hau da: “inor ez da biktima bat, ezta emakumeak ere. Bere baitan gaitasuna dute bizitza murritzenean ere, onurak deskubritzeko” (Charlotte Bronte).
Liburuaren amaieran emakume gazteago baten ahotsa agertzen da. Aurrekoen aldean, maruja izatea ala ez izatea aukeratzeko eskubidea aldarrikatzen du. Ahots desberdin eta ikuspuntu desberdinek azaltzen dute gure gizartean emakumea izateko edo emakume bezala sentitzeko prozesua zein desberdin izan daitekeen. Era berean ere azpimarratzen dute zein den absurdoa adin, sexu edo arrazen araberako bereizketa egitea.
Gora joan
• Izenburua: Nacidas el 8 de marzo: el futuro de África tiene rostro de mujer
Egilea: Ana Bermejillo Ibáñez
Argitaletxea: Plataforma
Turismoa, ostalaritza eta zaharberritzean oinarriturik negozio txikiak ezarri dituzten Afrikako 15 emakumeen esperientzia kontatzen du. Kabo Berde, Etiopia, Gambia, Maroko, Mozambike, Namibia, Senegal eta Tanzaniakoak dira. Negozio batzuk tamaina txikikoak izanik, gaur egun handiagoak dira. Iraultza izugarria izan da hau eta ondorioz herri osoek jaso dute onura. Hau guztia 2006an Turismo Solidario y Sostenible izeneko sarearen bitartez lortu dute. Sarea Espainia – Afrika Emakumeak Mundu Hobe baten alde I Topaketan sortu zen (gaztelaniaz I Encuentro España-África Mujeres por un Mundo Mejor).
Turismo Solidario y Sostenible sareak Afrikako hamabi herrialdetako 300 ostatu eta 25 ibilbide turistiko biltzen ditu eta 2.500 pertsonetatik gora enplegatu (horietako 1.500 emakume) eta zeharkako beste 1.500 lanpostu sortu ditu. Ekimen hau Latino Amerikako herri batzuetan ere hedatzen hasia da.
Gora joan
• Izenburua: El vampiro de los pobres : La increíble historia de la lucha de Pilar Mateo contra el mal de Chagas
Egilea: Charo González Casas
Argitaletxea: La esfera de los libros
Pilar Mateo zientzialari valentziarrak bizitzak salbatzen dituen pintura bat asmatu du, alegia, Chagas gaitza erasotzeko gai den produktua. Chagas gaitza zimitz batek transmititzen duen gaixotasun hilgarria da eta Latino Amerikako ehun miloi pertsona egoten dira haren mehatxupean. Ez dago sendagairik ez eta txertorik ere gaixotasunari aurre egiteko eta hogeita bost milioi biktimatik gora izan dira dagoeneko.
Mateo doktorearen aurkikuntza ikaragarriak zomorroa erauzten du eta ugaltzea eragozten dio. Mateok, bere patentea ustiatu ordez, aplikazioa zuzendu eta kontrolatzea erabaki du. Ehunka pintura pote dituelarik, Bolibia, Mexiko eta Argentinako leku pobreenetan bizi da. Emaitzen arabera, bere pinturarekin margotutako etxeetan bizi direnak ez dira kutsatzen; margotu gabeko etxeetan bizi direnak, berriz, hil egiten dira. Baina Mateoren eginbeharra ez da erraza. Boteretsuek mesfidantza diote eta ahulenak, ezjakinak direnez, beldurra diote. Liburuan miseriak gehien jotako komunitate indigenetan bizi izandako gaixotasunaren aurkako borroka izugarria kontatzen du egileak.
Pilar Mateo Doktoreak liburu honen salmentagatik jasotako dirua Bolibiako guarani herriari laguntzeko izango da.
Gora joan
● Izenburua: Tigre, tigre
Idazlea: Margaux Fragoso
Argitaletxea: Seix Barral
Udako egun batean, Margaux Fragosok Peter Curran ezagutu zuen. Margaux-k zazpi urte zituen eta Peterrek berrogeita hamaika. Curranek bere etxera gonbidatu zuenean Margeaux-k ametsezko haur mundua aurkitu zuen, musika, jostailu eta animaliez gainezka. Handik gutxira, Maurgaux-k egunak ematen zituen Peterrekin eta denbora joan ahala Peterrek bere xarma erakutsi zuen joko lagun, lagun min, aita eta maitale bihurtu zen arte. Argitasun osoz Fragosok pedofiloek haurtzaroa nola lapurtzen duten ulertarazten digu, biktima eta bere familia nola erakartzen eta seduzitzen duten, itxura adeitsu eta babeslez. Memoria hauek munstro baten bihotzaren eta gogoaren kontaketa dira, eta haurraren irudimenaren boterea ere erakusten dute, hots, haurrek oinazea gainditzeko eta errealitatea berrasmatzeko duten beharra.
Gora joan
● Izenburua: Las niñas perdidas
Idazlea: Cristina Fallarás
Argitaletxea: Roca
Bada beste Bartzelona bat: turismotik eta diseinuz jantzita erakundeen iragarkietatik irribarretsu agertzen diren pertsonetatik urrun. Beste hiri zital honetan mugitzen da bizkor Victoria Gonzalez kazetari ohi eta detektibea, haurdun eta guzti.
Victoriak txeke oparo batekin batera mandatu anonimoa jasotzen duenean, berak ezagutzen dituen Bartzelonako infernuak gero eta gehiago sakontzen ari direla sumatzen du. 6 eta 8 urteko bi ahizpa desagertu dira. Bata, basatiki eraila agertu da; bestea, ez dakite non dagoen, eta honek esan nahi du lehenbailehen bizirik aurkitu behar dutela.
Nobela beltz honek bi sari irabazi ditu, L’H Confidencial eta Gijonekoa.
Gora joan
● Izenburua: Bränskint
Egilea: Goizalde Landabaso
Argitaletxea: Txalaparta
Liburu honetan irudimenezko hiria eratu du egileak, Europako iparraldean, baina, nolabait, edozein tokitan egon litzake hiri hau, munduko hiri guztiak berdinak eta desberdinak direlako. Hiriko tabernen kristalen zehar, kaleetan galtzen den itxaropena ikusten dugu, aienik gabeko oinazea, desioa, eta, gauza guztien gainetik, bizirik jarraitzeko nahia. Zementuzko oihanean humanitatearen desabantaila guztiak utzi ditugu; abantailak, aldiz, ezta bat ere. Hiria munstro handia da. Inork ez du babeslekutzat hartzen, baina hori ere bada. Bertako biztanleek, aurka egiten diote bakardadeari, izuari eta komunikatzeko arazoei, eta honela, emoziozko mapa bat dute ehuntzen, zementu eta ormigoizko irazkian. Landabasok bikote hautsiak ditu hizpide, amodio ezinezkoak, frustrazioak eta eguneroko mirariak.
● Izenburua: Eta orain badakit
Egilea: Tere Irastorza
Argitaletxea: Pamiela
Eta orain Badakit zoriontasunaz bakarrik idazten dugula. Harrez gerokoan eta badakit 2+2 zer den eta badakit ezberdina dela ile motzaz ala ile luzeaz iturri azpian jarri eta ilea garbitzea, ilea busti hutsarekin, ala sakatsak askatuz garbitzea, eta ile apaindegian zintzurra okertzeko beldurrez ala buruz behera garbitzea burua, eta negar ezkutuan egitea ala jaioberriaren inozentziarekin negar egitea. Eta orain, 2+2 nolabaiteko jakintza dela dakidan arren, hala ere, orain badakit, ondo dakit, bion artean, edozein gauza idazten dugula idazten dugula zoriontasuna dakigulako idazten dugula eta idazten dugula zoriontasuna.
● Izenburua: Itsaso Kontra bat
Egilea: Karmele Igartua
Argitaletxea: Pamiela
“Itsaso kontra bat” honek sen berberaz erakusten ditu bizitzaren eta amodioaren indarra, eta herio-minak sortutako egonezina. Eta bizitzaren eta herioaren orbainak gozatzeko ahaleginean, sen berberaz bilatzen du sosegua, alegia, edertasunean oreka, liburuan babesa, edo finean, “Itsaso kontra bat”.
Eta Karmele Igartuak arnasari, puntuazioari, erritmoari eta irudiei jarri ohi dien arreta berberaz, ekarpen berri bat egin du hautatu dituen orri-bazterreko hitzetan. Harridura sortzeko hiztegi eta baliabideen ordez, sentimentalismoa eta konmozioa eragin dezaketen artefaktuen ordez, metafora bidez oinarrizko hiztegia zehaztera jo du. Bizia erasokor datorrenean berbarik eta egoerarik xumeenetan arakatu du bizi gogoa: eta iristu, korapilo, martxoa, hasiera, bukaera, bakarrik, itsas-argi, iruditu, pentsatu… erabili du.
● Izenburua: La princesa perdida
Egilea: Maha Akhtar
Argitaletxea: Roca
“La nieta de la maharaní” liburuaren jarraipena den honetan, kazetariak barne bilaketa kontatzen du eta izandako emozioak bere aitaren nortasuna ezagutu ondoren. Bere aita, Kapirthalako maharaja zen, Anita Delgado Kapurthalako maharani malagarraren semea. Izan ere, amari buruz, honekin izandako erlazioari buruz eta urteren buruan urrun egon ondoren haien artean izandako topaketari buruz mintzatzen da. Liburuan zehar ere, nerabezaroan, alboan izandako izeba Hafsa ezagutuko dugu eta honek egilearengan utzitako aztarna. Izeba Hafsa, barne indar izugarriko emakumea, alegia, oraindik ere bere bizitzako zutabe garrantzitsua dena.
● Izenburua: Ecofeminismo: para otro mundo posible
Egilea: Alicia H. Puleo
Argitaletxea: Cátedra
XXI mendeko Ariadna berria feminismoaren eta ekologiaren alaba da. Ez dago jada heroiaren ekintzaren zain, diskretuki atzetik lagunduz. Aldaketaren protagonista ere bada. “Bestea” hiltzen duena ez du dagoenekoz miresten; aldiz, munstroa askatzen du eta gizakiarekin duen antzaz jabetzen da. Teseorekin batera munduko labirintoan sartzen da klima aldaketaren garaian, kulturaren era aldatzeko.
Egileak, liburu honetan emakumeen berdintasuna eta autonomia aldarrikatzen ditu, bereziki eskubide sexualei eta ugalketari dagozkienean. Ezagutza zientifiko eta teknologikoen onura onartzen du, beti ere zuhurki erabiltzen bada. Zaintzaren etikaren balioak sustatzen ditu baina ez ditu emakumeak “planetaren salbatzaile” saiatu bihurtzen. Kulturen arteko ikaskuntza proposatzen du, emakumeen giza eskubideak azpimarratuz, eta Naturaren osotasuna eta jarraipena baiesten ditu eboluzioaren ezagutzatik, animalienganako gupida eta justiziaren beharra nabarmenduz.
Gora joan
● Izenburua: Igualdad y prevención de la violencia de género en la adolescencia
Zuzendariak: María José Díaz-Aguado Jalón, María Isabel Carvajal Gómez
Argitaletxea: Observatorio Estatal de Violencia sobre la Mujer
Argitalpen honek 335 ikastetxe, 11.022 ikasle, 2.700 irakasle eta 254 ikastetxeko zuzendaritza taldek parte hartu duten ikerketaren emaitzak jasotzen ditu. Ikerketa Berdintasunerako Ministerioak eta Madrilgo Complutense Unibertsitateak sinatutako hitzarmenaren barruan burutu zen, Hezkuntza Ministerioaren eta Madrilgo Autonomi Erkidegoko Hezkuntza Kontseilaritza guztien laguntzarekin. Emaitzek errealitatearen alde bikoitza erakusten dute: alde batetik, gazteenen artean dauden jokabide eta jarrera biolentoak; eta bestetik, berdintasuna baloretzat dutenen artean jarrera biolento horien gaitzespena. Errealitateak bi alderdi hauek baditu ere, emaitzen arabera, zera esan dezakegu: belaunaldi berriek kontzientzia kritikoagoa dutela bake eta berdintasuneko elkarbizitza lortzeko.
Gora joan
● Izenburua: Tecnoheroínas: identidades femeninas en la ciencia ficción cinematográfica
Egilea: Jimena Escudero Pérez
Argitaletxea: Krk
Zientzia-fikzioko lau filma aztertzen ditu liburuak: Blade Runner (R. Scott, 1982), Alien (R. Scott, 1979), Terminator (J. Cameron, 1984) eta Ghost in the shell (M. Shirow, 1995). Hauen bitartez emakume protagonisten irudikapenak analizatzen dira, hala giza emakumeak, nola emakume itxura duten errobotak, cyborgak edo erreplikanteak. Hauen bitartez, egileak sexu, genero, irudikapen eta subjektibotasun femeninoaren kontzeptuak, adierazleak eta adieraziak ikertzen ditu.
Gora joan
● Titulua: 25 años de cine. Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona
Argitaldaria: María Castejón
Euskarri digitala.
Ikus-entzunezko arloko zuzendari eta beste profesional batzuen lana bistaratzeko asmoz idatzita dago liburu digital hau. Horretaz gain, Iruñeko Zinea eta Emakumeak Nazioarteko Mostraren 25 edizioen bilduma izan nahi du. Espainian, emakumezko zuzendarien lanei eskainitako jaialdien artean aitzindaria dugu iruindarra. Lan honetan ikus-entzunezko arloko aditu, kritiko, ikerlari , idazle eta profesionalek parte hartu dute. Elkarrizketa ugari eskaintzen ditu, hala nola, Agnès Vardà, Margarethe Von Trotta, Amal Ramsis, Helena Taberna eta Juana Macías-i egindakoak eta baita ere Ana Díez, Rosa Regás eta Luisa Etxenikek eginiko azterketak. Doan deskargatzeko: www.muestracineymujeres.org
● Titulua: Giltza
Idazlea: Arrate Egaña
Argitaletxea: Erein
Nikok lehenengo etxeko giltza eskuratzean poz handia hartu du, horrek askatasuna eta heltzeko aurrerapauso bat ekarriko diolakoan. Baina gauzak ez dira guk espero bezalakoak izaten, eta etxeko atea giltza berriaz irekitzean ezusteko harrigarriak topatuko ditu. Bestalde, gertatzen zaizkion kontu bitxietan murgiltzeko giltzarik gabe topatzen du bere burua…
Gora joan
● Titulua: El jardín del fin. Un viaje por el Irán de ayer y hoy
Idazlea: Angela Rodicio
Argitaletxea: Debate
Idazle eta kazetari hau mutur batetik bestera bidaiatu da: iparraldean Kaspio Itsasoraino, hegoaldean Pertsiar Golkoraino, Afganistan eta Pakistanen arteko mugako Baluchistan-etik, ekialdean, Juzestan-eraino, mendebaldean. Liburuak, bidaia horiek guztiak jasotzeaz gain, bi hamarkadatako ikerketa eta zuzeneko behaketak biltzen ditu. Irango harremanak aztertzen ditu, bai iraniarren artean bai nazioarteko komunitatearekiko. Pertsia izenez ezagutzen genuen herrialde honetako zenbait pertsonai nabarmenekin elkarrizketak irakurtzeko aukera ematen du liburuak. Horrela, mundua airean izaten duen herrialdearen inguruko irudia argiago izateko parada eskuratzen digu.
Gora joan
● Titulua: Las otras
Idazlea: Maria Jose Delgado
Argitaletxea: Beta
Protagonistak euren burua ezagutzeko bidaia egiten ari dira bakoitza bere aldetik. Bizi diren istorioak zuzentasun soziala apurtzen dute. Luba, Aurora eta Aicha hiru ikuspuntu ezberdinen isla dira baina zerbait ba dute amankomunean: hirurak atzerritarrak dira hiri arrotz batean. Afrikarekin zerikusia duen gizarte ezezagun horretan, integratzeko ahaleginak egiten dituzte. Iheslariak dira.
Celia abokatua gizarte atzerakoian borrokatu eta bizi da. Paco-rekin batera bikote ona ematen dute aharik eta ezkontzaren egunean bertan senargaiak alde egin dion arte. Bakoitza bere aldetik deskubrituko du aurreiritzi sozialak alde batera utzi behar direla zoriontasunaren arrazoia aurkitu ahal izateko.
Bi ildo horiek gurutzatuko dira liburuan ze, azken finean zoriontasunaren bila ibiltzeak ez du ez arrazarik, ez egoera sozialik. Guztiak pertsonak garelako.
Gora joan
● Titulua: Diario de una caraqueña por el Lejano Oriente
Idazlea: Teresa de la Parra
Argitaletxea: Menoscuatro
Liburu hau Teresa de la Parra idalearen heriotzaren 75. urteurrenagatik argitara eman dute. 1920. urtean, Rómulo Gallegos-ek zuzentzen zuen Actualidades izeneko aldizkarian kaleratu zuten lehenbizko aldiz. Bertan, Errusiako negozio gizon baten emazteak lehenbizko pertsonaz narratzen du Estat Batauk, Pazifiko, Japon eta Txinatik eginiko bidaia.
Teresa de la Parra 1889an Parisen jaio eta 1936ko apirialren 23an Madrilen zendu zen. Kritikaren ustez “Venezuelako emakumezko idazlerik nabarmena zen” . Ospea bi nobelari zor dio: novelas “Ifigenia. Diario de una señorita que escribió porque se fastidiaba” (1924) eta “Las memorias de Mamá Blanca” (1929).
Gora joan
● Titulua: Bere aitaren alaba
Idazlea: Ane Berest
Argitaletxea: Alberdania
Hiru ahizpa dira eleberri honetan protagonista. Bizitzak banatu egin ditu, baina gaur aitaren etxean bildu dira urtebetetze bazkari baten kariaz. Oroitzapenak sortzen dira haurtzaroko beren etxera itzuli direnean. Keinu urduriak, mingainean trabatzen diren hitzak, mahaiaren inguruan esertzera lehiatzen diren haserreak… Ohikoak izaten dira halako elkarganatzeetan. Postre garaian, berriz, luze ernemuindutako bonba lehertu da: komentario zaurigarri baten ondoren, familiako sekretu bat agerian geratzen da, eta hiru ahizpen bizitza ez da aurrerantzean bera izango, ez da bera izango aitarekin daukaten harremana ezta gazterik hil zen amarengandik gordetzen duten oroitzapena ere.
Gora joan
● Titulua: Artículo femenino singular. Diez mujeres esenciales en la historia del articulismo español
Dirección: María Angulo y Teodoro León Gross
Argitaletxea: Ediciones APM
Emakumezko kazetarien lehenbiziko antologia dugu hau. Bildutako kazetarien idazlanek bertakotasuna eta eguneko goiburuaz gaindi egiten dute eta kazetagintza arloko interes handiko lana agerian uzten du. Kapitulu bakoitzak aditu baten aitzinsolasa du. Hauek dira jasotako artikulu egileak: Fernán Caballero, Milagros Fernández Poza-k eginiko hitzaurrearekin ; Emilia Pardo Bazán, Eduardo Ruiz-Ocaña-renarekin; Concha Espina, Elizabeth Rojas-enarekin; Carmen de Burgos “Colombine”, Helena Establier-enarekin; Magda Donato, María Dolores Ramos-ekin; Josefina Carabias, María Pilar Diezhandino-renarekin; Carmen Martín Gaite, Anna Mateu-renarekin
Carmen Rico-Godoy, Juan Cantavella-renarekin; Carmen Rigalt, Fernando Sánchez Gómez-enarekin eta Emy Armañanzas-enarekin; eta Rosa Montero, Paz Villar-ekin.
Gora joan
● Titulua: Don de gentes
Idazlea. Elvira Lindo
Argitaletxea: Alfaguara
Igandetako Osagarrian idatziriko artikulu bilduma honi Juan Cruz-ek egin dio hitzaurrea. Gaika sailkaturik 208 artikulu daude: Espainiako ohiturak, Estatu Batuetakoak, musika, literatura edo zinema hizpide dute, besteak beste.
Gora joan
● Izenburua: Raíces profundas: La violencia contra las mujeres (Antigüedad y Edad Media)
Egileak: María Jesús Fuente eta Remedios Morán
Argitaletxea: Icaria
Emakumeek jasandako indarkeria gaur egun asko kezkatzen gaituen gaitza da. Bere sustraiak hain sakonak dira eta oso zaila da errotik ateratzea. Emakumearen gorputzaren jabe sentitzen diren gizon askoren pentsamoldea aldatzeak ahalegin handiak ekarriko ditu. Adibidez, sustrai horiek antzeman beharko dira gizartearen kontzientzian zenbait alorretan eragin gehiagorik ez izateko eta betirako ezerezteko. Liburu honen lehen zatian sustrai horiek testu erlijioso kristau, musulman eta judutarretan antzematen dira; arau juridikoetan duten legezkotasuna ere azaltzen da eta filosofia zein literatur lanetan izandako zabalpena arakatzen da. Ikuspegi desberdinetatik, Teologia, Hizkuntza, Zuzenbidea, Filosofia eta Historiatik hain zuzen, egileek zabaltasun hori aztertu dute. Bigarren zatian XIV eta XVI mende bitartean indarkeriaren biktimak izan ziren emakumeen testigantzak jaso dira denboraldi horretan, laguntza juridikoari esker, milurtekoetan zehar gizarte patriarkalak eratutako sistema menperatzailea ezarri zelako. Gero, Erdi Aroan errotu zituen sustraiak gaur egun arte hain eraginkorki legitimatu den sistema.
Gora joan