Gizarte Aurreikuspenaren Behatokia: pentsioei eta gizarte-aurreikuspen osagarriari dagokionez, gaurkotasunari jarraipena egiteko tresna. Arlo horretan munduan gertatzen diren gauza garrantzitsuenen berri eman nahi du puntualki; horretarako, gai horren inguruko eragile nagusiek, hala nola, nazioarteko erakundeek, gobernu nazionalek, azterlanen zerbitzuek eta antzekoek sortzen dituzten dokumentu guztiei (gaiaren inguruko eragile nagusien txostenak, azterlanak, proposamenak eta ekimenak) buruzko jarraipena egiten du. Behaketa-eremua:

GIZARTE AURREIKUSPEN OSAGARRIA

ESPARRU OROKORRA. Eremu horretan gertatzen dena ezin da behar bezala ulertu, Gizarte Segurantzaren sistemetan gertatzen den horretan kokatzen ez badugu. Eremu horrek, gero eta gehiago onartzen den terminologian, adierazitako sistemen bigarren eta hirugarren zutabea osatzen du. Halaber, ezin dira ulertu Gizarte Segurantzaren sistemak aldatzeko munduan aurkitzen ditugun proposamenak eta ekimenak, baldin eta gizarte-babesaren egungo sistemen bideragarritasuna baldintzatzen duten demografia-, gizarte- eta ekonomia-arloko prozesuak ezagutzen ez badira.

Zahartze demografikoa eta horren ondorioak
Gizarte Segurantzaren sistema publikoak
Pentsioen teoria ekonomikoa

EGOERA.  Sistema osagarriak asko ari dira hazten mundu osoan. Nahiz eta kanpoko eragileek (sozioekonomikoak, kulturalak) gizarte-babeserako sistemei proposatzen dizkieten erronkak oso antzekoak diren, herrialde bakoitzak bere erakunde-ikuspegia du, eta horrek eragiten du egoerari, biztanleriaren jarrerei eta pentsio pribatuen zereginari buruzko diagnostikoa oso desberdina izatea herrialde bakoitzean.

Estatistikak. Nazioarteko alderaketak
Diagnostikoak
Biztanleriaren jarrerak

DISEINUA ETA ARAUTZEA. Gizarte-aurreikuspen osagarria bigarren eta hirugarren zutabe pribatu eta kapitalizatuetan arautzen da, bata kolektiboa da (enplegu-sistemak), eta bestea, indibiduala. Halaber, enplegu-sistemek prestazio mugatuaren sistema edo ekarpen mugatuaren sistema aukera dezakete. Baina sistema pribatu horiek guztiek beren zeregina bete dezaten, nahitaezkoa da pentsio-planak behar bezala diseinatzeaz gain, ingurune legala, fiskala eta abar behar bezala araututa egotea.

Gizarte-aurreikuspen osagarriaren sistemen diseinua
Bermatutako eskubideei eustea eta horien eramangarritasuna
Tratamendu fiskala
Generoa, familia eta pentsioak


FUNTZIONAMENDUA. Gizarte-aurreikuspen osagarriko erakundeen kudeaketa konplexua da eta gai asko hartzen ditu eraginpean. Gai horiek hiru eremutan bil daitezke: kudeaketaren efizientziari eragiten dioten gaiak: gobernu ona, administrazio- gastuak? pentsio-konpromisoen finantziazio-gaiak: horien kalkulua eta berariazko arriskuen kudeaketa, eta, azkenik, metatutako fondoen inbertsio-politika.

Gizarte-aurreikuspen osagarriko erakundeen Kudeaketa
Pentsio-konpromisoen finantziazioa
Inbertsio-politika

 

Azken aldaketako data:  2014/02/06