Itsas eta Portu enpresen kudeaketarako masterra 

Itsas eta portu enpresen kudeaketarako master eta aditu titulua Itsas Arduralaritza Eskolak eta Deustuko Unibertsitateak elkarrekin antolatu dute.

 

Eusko Jaurlaritzako Itsas Arduralaritza Eskolak 1982an sortu zenetik itsas zuzenbidea eta ekonomia Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan zabaltzen lan itzela egin du.

 

Deustuko Unibertsitatea, bestetik, unibertsitateen artean ospe handiko erakunde akademikoa dugu, eta aspalditik interes eta arreta berezia erakutsi du itsas ekonomia eta zuzenbidearekiko, gure itsas kultura garatzen lagundu duten sona handiko adituak izan dituelarik.

 

Masterraren helburu nagusia itsas garraioaren arloan espezializatutako enpresen kudeaketan adituak prestatzea da. Horretarako itsas eta portuen arloa diziplina anitzetatik erakutsiko dion panoramika bat eskaini nahi zaio ikasleari, eta hortaz, ekonomia eta enpresen kudeaketa; zuzenbide aplikagarria, arloaren errealitate teknikoa eta ingelesezko terminologia berezitua, hori baita ohiko hizkuntza arlo honetan, guzti horiek jorratuko dira. Prestakuntzaren praktikoagoa egiten saiatuko gara, eta hori eskola-orduetan eta kreditu guztiak osatzeko antolatuko diren jardueretan islatuko da.

 

Helburuak:

 

-Gure itsas eta portu enpresen konpetitib itatea bultzatzea, horretarako etengabeko prestakuntza eta kalitatezko kudeaketaren oinarrien gaineko ezagupenak eguneratzea bultzatuz.

 

-Kanpo merkataritzan lan egiten duten enpresetarako, nazioarteko garraioan eta garraio intermodalean profesional adituak prestatzea.

 

Nori zuzenduta:

 

-Itsas eta portu enpresetako (portuak, kontsignatarioak, ontzi-ustiatzaileak, zama-lanetakoak, linea erregularrak) eta kanpo merkataritzako enpresetako profesionalei, etengabeko birziklapenerako.

 

-Zuzenbide, Ekonomia eta Nautikako Ikasketetako Fakultateetan graduatutakoei, jarduera-arlo honetan prestatzeko.

 

-Eta oro har, ekonomiaren garapenerako hain garrantzitsua den arlo honetan bere ezagupenak sakondu nahi dituen edonori.

 

Sartzeko baldintzak:

 

Master honen egitarauan matrikulatu ahal izateko beharrezko izango da Goi Mailako Titulu bat izatea. Adituen egitarauan sartu ahal izateko, aski izango da diplomaduna edo parekoa izatea. Gainera, ezinbestekoa izango da ingeles maila ona erakustea.

 

Gehienez ere, 25 pertsona onartuko dira, eta horietako batzuk zenbait modulutan matrikulatutako arloko profesionalentzat gordeko dira.

 

Parte hartuko duten izangaien hautaketa Deustuko Unibertsitateak eta Itsas Arduralaritza Eskolak elkarrekin egingo dute. Prestakuntza zein arlotarako den kontuan harturik, horri hobekien egokitzen zaizkion ezaugarriak dituztenak aukeratuko dituzte. Horretarako, curriculum akademikoa eta profesionala izango dute kontuan, froga psikotekniko bat, ingeles maila erakusteko azterketa bat eta elkarrizketa pertsonalak egingo zaizkie izangaiei.

 

Azterketa horiek egin ahal izateko 1.500 pezeta ordaindu beharko dira, azterketa-eskubide gisa, eskabide-orria formalizatzean.

 

Egitarauaren edukia:


Moduluak 

Itsas ekonomia- 30 ordu 
Itsas ingelesa - 45 ordu
Enpresa oinarriak eta kudeaketa - 45 ordu
Itsas zuzenbidea: hastapenak - 45 ordu
Pleitamenduak - 45 ordu
Itsasoko matxurak, salbamendua eta talkak - 45 ordu
Itsas asegurua - 45 ordu
Nazioarteko zuzenbidea - 30 ordu
Euskal Herriaren itsas ekonomiaren historia- 15 ordu
Itsas eta portu enpresen antolaketa eta kudeaketa - 15 ordu
Itsas zerbitzuen kalitatea- 30 ordu
Nazioarteko merkataritza - 30 ordu
Logistika eta intermodalismoa - 30 ordu
Portuak eta portu telematika - 30 ordu
Ontzi-ustiapenaren politika - 15 ordu
Short Sea Shipping eta Europako Batasunaren itsas politika - 30 ordu
Arloko ezagupen tekniko eta praktikoak - 45 ordu

 

Eskola orduak, guztira - 570 ordu

Ikerketa memoriak - 75 ordu

Praktikaldia - 165 ordu

 

Guztira - 810 ordu

 

Arau akademikoak

 

-Eskoletara derrigor joan beharko da, eta modulu bakoitzeko eskola orduen % 80 gainditu beharko da, gaitasuna lortu ahal izateko.

-Masterreko ezagutza-arlo bakoitzeko azterketa bat gainditu beharko da. Hona arloak: Ekonomia, zuzenbidea, arloko ezagupen bereziak eta ingelesa.

-Masterra egin duten bitartean bereganatu dituzten ezagupenak ebaluatzeko memoria bat aurkeztu beharko dute ikasleek.

-Master titulua lortu ahal izateko, itsas portuen arloko zenbait alderdi jorratzeko praktikaldiak egiteko aukera emango zaie, bai fase akademikoa amaitu ondoren bai masterraren 2/3ak egin ondoren, zuzendaritzaren baimenagaz.

-Toki libreak geratzen diren heinean, Itsan Arduralaritza Eskolan moduluka matrikulatzea ahalbidetuko da.

-Masterra osatzen duten kreditu kopuru osoa hiru urtetan egin ahal izango da.

 

Eskolak emateko lekua

 

Deustuko Unibertsitatea

Unibertsitateen hiribidea, z/g

48007 BILBAO

 

Iraupena

 

Ikastaroa irailatik ekainera bitartean emango da. Eskola eta beste ekintzak 570 ordu hartuko dute, eta gainontzeko 165 orduak, praktikak eta ikerketa memoria egiteko izango d irenez, epe horretatik at egin ahal izango dira.

 

Ordutegia

 

Eskolak astelehenetik ostiralera bitartean izango dira, 18:00etatik 21:00etara.

 

Gainera, bisitak egingo dira portuak, ontzi-olak, azoka profesionalak eta interesgarri gerta daitezkeen bestelakoak ikusteko. Urrian Ferry bidez aste beterako bidaia bat egingo da Erresuma Batura, profesionalek lagunduta, eta Londonen shipping-aren arloan adierazgarrien diren erakundeak bisitatuko dira (Nazioarteko Itsas Erakundea).

 

Izen ematea eta matrikula

 

Masterra egiteko eskabidea Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrean aurkeztu beharko da, ekainaren 4tik 22ra bitartean (beharbada, irailean berriro ireki ahal izango da eskabideak aurkezteko epea).

 

Hautaketako frogak uztailaren lehenengo hamabostaldian egingo dira. Frogak zehazki noiz egingo diren garaiz jakinaraziko zaie eskatzaileei.

 

Hautaketaren emaitza banaka jakinaraziko zaie izangaiei. Onartutakoei 10 eguneko epea emango zaie matrikula egiteko, eta 50.000 pezetako lehenengo ordainketa egiteko.

 

Prezioa

 

Masterra egiteko 400.000 pezeta ordaindu beharko dira; 50.000 pezeta matrikula eta titulu-eskubidearen ordainetan izango dira, eta gainontzekoa, 350.000 pezeta, ikasketa-kuotei dagokie. Prezioan jarduera osagarri guztiak sartuta daude, Erresuma Bat uko bidaia izan ezik.

 

Ikasleek, nahi izanez gero, modulu solteetarako matrikula egin ahal izango dute Itsas Arduralaritza Eskolan; prezioa: 15 ordu/12.000 pta.

 

Master honek Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren diru-laguntza jaso du.

 

Irakasleak

 

Itsas portuetako profesionalek eta unibertsitate irakasleek emango dituzte eskolak. Irakaskuntza osatzeko arloarekin erlazionaturiko hainbat adituk hitzaldiak emango dituzte.

 

Informazioa

 

Eusko Jaurlaritza

Garraio eta Herri Lan Saila

Itsas Arduralaritza Eskola

Gran Via, 81-8.a

48011 Bilbao

Tfnoa.:         94 427 18 64

Faxa: 94 441 49 39

E-mail: escumar@ej-gv.es

 

Deustuko Unibertsitatea

Graduondoko Ikastaroetarako Idazkaritza

Zuzenbideko Fakultatea

Unibertsitateen hiribidea, z/g

48007 BILBAO

Tfnoa.:         94 413 92 93

Faxa:  94 413 90 99

E-mail: izgarci@der.deusto.es

Azken eguneratzea: 2005/10/31