|
| Aste honetan bereizten dugu: | Astero, Eusko Jaurlaritzaren webgune batean eskuragarri dagoen baliabide bat bereizten dugu, hiritar, enpresa edo administrazioei eskaintzen dien balioaren arauera. Kirola Euskal Herrian (2004ko urtarrilak 27) Aurten Kirolaren bidezko Hezkuntzaren Europar Urtea (2004), ospatzen dela eta, Euskal Administrazioak interneten dituen kirolari buruzko edukiei eskaintzen diegu aste honetako bereizituaren leku hau. -
Euskal Autonomia Erkidegoan kirolaren sustapena era honetan araututa dago: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Kirol Zuzendaritzaren bidez, bereak ditu maila profesionaleko eta goi mailako kirolaren eskuduntzak eta Foru Aldundiek (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta Udalek dira "Kirola guztiontzat" delakoan eta eskola-kirolaz arduratzen direnak, biak ere eliteko kirola oinarritu beharko den funtsezko zutabeak. -
SHEEk Heziketa Fisikoko lizentziatuak sortzea du helburu. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren mendean dagoen unibertsitateko goi ikasketak eskaintzen dituen ikastetxea da, eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU), zeini SHEE atxikita baitago, aitortzen dio irakasteko titulartasuna. -
Euskal Herrian Kirol autoktonoa bere biztanleek lanean duten abilezia eta indarra euren artean neurtzeko beharrak eraginda sortzen da. -
Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak Hobekuntza Teknikorako Zentrua (HTZ) eskaintzen die bai Euskal Herriko bai Estatuko kirol federazioei. - Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzaren webgunean estatuto-ereduak eskaintzen zaizkio kirol klub, elkarte edo federazioa sortu nahi duenari.
Noiz argitaratu: 2004/01/26 (Artxiboa)
|