Ukan Sariak

Ukan Sariak Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sortutako sariak dira. Gaur eta hemen, hiru dira hizkuntzen elkarbizitzaren birusaren izena daramaten modalitateak: Ukan Saria, Ukan Berrikuntza Saria eta Ukan Publizitate Saria. Honatx horiek banan bana emanda.

Ukan Sariak

2007an sortutako sari honek xede bakarra du: Euskararen sustapenaren, zabalkundearen eta normalizazioaren alde aparteko lana burutu duten edo eta burutzen ari diren pertsona fisiko edo juridikoei jendaurreko aitorpena egitea eta, aldi berean, gizarteko gainerakoak lan horretan parte hartzera bultzatzeko bide izan daitezkeen merezimenduzko jardun horiek agerian jartzea.

2007

Deialdia (pdf, 47,12 kB).

Sarituak: Caja Laboral/Euskadiko Kutxa eta Gipuzkoa Donostia Kutxa. Horrezaz batera, aipamen berezia lan-munduan euskararen normalizazioa sustatzeko proiekturako hitzarmena izenpetu zutenei (1991ko azaroaren 7an): Eusko Jaurlaritzaren izenean: Martin Auzmendi Ayerbe jauna, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua; Jose Manuel Goikoetxea Askorbe jauna, Nekazaritza Arrantza sailburua, eta M. Carmen Garmendia Lasa andrea, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako idazkari nagusia; Foru Aldundien izenean: Paulino Corcuera Muguerza jauna, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko diputatua; Jose Luis Garai Torrontegi jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko diputatua; eta Iñaki Txueka Isasti jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Arrantza Saileko diputatua; Elhuyar Kultur Elkartearen izenean: Andoni Sagarna Izagirre jauna.

  • 2007 Ukan Sarien banaketa
  • 2007 Ukan Sarien banaketa
  • 2007 Ukan Sarien escultura
Ukan Berrikuntza Saria

2007an sortutako sari honek xede jakina du: kontsumitzaileen premiak eta beharrak ase eta, aldi berean, ekonomikoki bideragarria egite aldera berariazko ahalegina egin duen euskarazko hedabidea saritu eta dagokion jendaurreko aitorpena egitea.

2007 Ukan Berrikuntza

2007

Deialdia (pdf, 83,25 kB).

Saritua: Gaztezulo aldizkaria (rm, 4.12 Mb).

2007ko Ukan Berrikuntza saria ematearen ARGAZKIA

Ukan Publizitate Saria

2007an sortutako sari honek xede jakina du: produktu edo zerbitzu bat irrati, telebista, egunkari edo aldizkari bidez zabaltzeko asmoz ekoiztutako euskarazko publizitate-iragarki onena aintzat hartu eta saritzea. Hori egite aldera, iragarkiaren hizkuntza-erabilera baino ez da gogoan hartzen, hau da, egokitasuna, zuzentasuna eta jatortasuna.

2007 Ukan Publizitatea saria

2007

Deialdia (pdf, 59,88 kB).

Saritua: Fagor Electrodomésticos-en “Labe Pirolitikoak” elebista-iragarkia (wmv, 1.390 kB).

2007ko Ukan Publizitate saria ematearen ARGAZKIA