Animalien Babesari Buruzko V. Euskal Jardunaldiak

Bilboko Bidebarrieta Luburutegia

2012/11/19 - 2012/11/21
Inprimatu
Bilbo-Bizkaia
EKITALDIAREN XEHETASUNAK
Lekua:
Bidebarrieta Luburutegiaren Areto Nagusia
Herria:
Bilbo
Probintzia:
Bizkaia
Hasiera data:
2012/11/19
Amaiera data:
2012/11/21
Hasiera ordua:
19:30
Antolatua:
Animalien Defentsa eta Babeserako Elkarteari (ADBE) eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
DESKRIBAPENA
Animalien Babesari Buruzko V. Euskal Jardunaldiak
Animalien Babesari Buruzko V. Jardunaldiak

Europa mailan ekimen aitzindaria ditugu Animalien Babesari buruzko Euskal Jardunaldiak, Eusko Jaurlaritzak bultzatutakoak. Jardunaldiak benetako eztabaidarako eta iritzirako esparru publikoa dugu animalien babesari buruz.

Aurtengo edizioari begira, adituentzako zein ezjakinentzako egitarau erakargarria prestatu da, aukeratu den gaien zerrendak animalien babesan interesa duen edonor asetu egingo du.

Ohi den bezala, astelehena, hilaren 19, eztabaida izango dugu protagonista. Gaur nolabaiteko polemikaz inguraturiko gaia mahaira ekarri dugu: animaliak erabiltzen dituzten zirkuak. Errealitate beronen gaineko ikuspuntu eta proposamen desberdinak dituzten bi ponenteri entzuteko aukera paregabea eskainiko da.

Asteartea, hilaren 20legedian animalien egoerari buruz jorratuko da. Arlo honetan adituak diren profesional bi izango ditugu, bata zein bestea esparru juridikoan mugitzen direnak. Haiek emango digute animalien aldeko oso proiektu interesgarri baten berri, Euskadin martxan abiatuta gainera.

Asteazkena, hilaren 21, gaur ondorio latzak dakartzan aintzinako ohitura errotuta: animali-haragiaren kontsumoa. Aipatu ondorioak alde ezberdin eta mordotik datozkigu: Klima Aldaketa, Ingurumenaren kutsadura, ura xahutzea edota animalien eskubideak.

Saio bakoitzaren ostean, eta elkarrizketa ireki baten bitartez, bertaratutako publikoak parte hartzeko aukera izango du, bai ponenteei galderak eginez, bai iritzi pertsonala emanez.

ADBE elkarteak aukera askeko kreditu bat emango dio Animalien Babeserako V. Euskal Jardunaldi hauetara datozen EHUko ikasle orori, zeinek, bere presentziaz gain, lan erraza aurkeztu beharko du, bertan iritzi pertsonala eta entzundakoa azaltzen dituelarik. Izena emateko, mesedez, bidal itzazu datuak helbide honetara: adpa_adbe@yahoo.es

Informazio gehiago

DOKUMENTAZIOA
Azken eguneratzea: 19/11/2012