Gasteizko herrietako Gazte Eguna
- Gasteizko landatar eremuko gazteak.
Aberasturin egingo dute urriaren 14an Gasteizko landatar eremuko gazteen jaia, pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren berriro egingo dena. Udalaren Gazte Planean jasotako ekintza bat da, Gazteria Zerbitzuak antolatuta, landa eremuko gazteekin elkarlanean.
Gazte Egunean era askotako ekintzak izango dira: kirol-txapelketak, herri-bazkaria, elkarlanean egindako horma-irudia, bingo musikala eta udalerriko kaleetan egingo den escape room-a. Egitaraua osatzeko, eztabaida egingo da eta, bertan, landatar eremuko gazteen talde batek udalerria osatzen duten herrietako gazteen bizitza hobetzeko ideiak proposatu eta gogoeta egingo du. Jai-giroko jardunaldia amaitzeko, Joselu Anayak taldeak kontzertua eskainiko du 20:00etan.
Eskariaren arabera, doako taxi-zerbitzua egokituko da mugatutako tokiekin Gasteizko landatar eremuko gazteek bertara joateko aukera izan dezaten. Garraio-zerbitzua erreserbatzeko eta jardueretan izena emateko, beharrezkoa izango da antolakuntzarekin harremanetan jartzea 613 54 72 03 telefono-zenbakian whatsapp bidez edo infogazterural@gmail.com helbide elektronikoan.
2023/10/14
Informazioa: 613 54 72 03
infogazterural@gmail.comEuskadi
Araba/Álava
Vitoria-Gasteiz
