EHUazoka: Unibertsitate Orientaziorako Azoka. Euskal Herriko Unibertsitatea

Deialdia egiten duena:
Euskal Herriko Unibertsitatea
Edukia:

Unibertsitate aurreko ikasleek beren zalantza guztiak argitzeko eta ikasketen aukeraketa errazteko, Unibertsitate Orientaziorakora Azoka dator aurten ere, izen berri batekin, EHUazoka, eta egungo egoerara egokitua. Horregatik, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak formatu birtualean antolatu du azoka, interesa duten pertsona guztiek beren etorkizunari buruz erabakitzeko behar duten informazioa eskuratu dezaten.

EHUazoka birtuala

Urtarrilaren 30etik otsailaren 17ra
https://ehuazoka.ehu.eus

EHUazoka birtualean lehen aldiz sartzean, prozesu erraz eta azkar baten bidez erregistratu beharko duzu. Eta sartu ondoren, bi pabiloi aurkituko dituzu:

  • Lehenengoan, unibertsitatean sartzeko prozesuari, bekei eta prezioei buruzko informazio zehatza eskuratu ahal izango duzu.

  • Bigarren pabiloian, Euskal Herriko Unibertsitateko 19 fakultate eta eskolek hiru campusetan ematen dituzten 100 gradu baino gehiagoren berri izango duzu. Informazio hori hainbat euskarritan egongo da eskuragarri (liburuxkak, bideoak, web orriak, eta abar).

Gainera, urtarrilaren 30ean, otsailaren 6an eta otsailaren 13an, larunbatez, UPV/EHUko ikastegietako irakasleekin eta Sarbide Zerbitzuko langileekin zuzenean jardun ahal izango duzu, eta ikasi nahi duzun graduari buruzko edo unibertsitatera sartzeari buruzko zalantza guztiak argitu ahal izango dituzu haien laguntzarekin.

Bestalde, urtarrilaren 30a eta otsailaren 17a bitartean, UPV/EHUko fakultate eta eskoleko zuzeneko saio gehiago antolatuko dituzte beren standetan.

Epea:

2021/02/17

Kontaktua:
Eremua:

Euskadi

Erlaziodun Loturak:
Irudiak: