Goi-mailako Irakaskuntzako Hizkuntza Ikastetxeen Elkarteaen (ACLES) V. Biltzarra
Iruñea


Datak:

2007/5/31 - 2007/6/2

Antolatzailea:

Asociación de Centros de Lenguas en la Enseñanza Superior (ACLES)
C/ Libreros, 30
37008 Salamanca
(Espainia)

Web gunea: www.uab-idiomes.com/acles
E-posta: mmcrick@rect.ucm.es  (Dña Michelle Crick; Univ. Complutense de Madrid)

Lekua, argibideak:

Instituto de Idiomas de la Universidad de Navarra.  
Edificio Biblioteca de Ciencias
31080 Iruñea

Telefonoa: +34 948 42 56 51
Faxa: +34 948 42 57 42
E-posta: acles@unav.es
Web gunea: http://www.unav.es/idiomas/acles/pres.html

Gaiak:

Hiru ildo nagusi izango ditu biltzar honek:

  1. Bolognako prozesuak nola eragingo dien hizkuntz ikastetxeei:

    • Europako hizkuntzen portafolioaren erabilpena.
    • ECTSen sistemara egokitzearen kontuak.
    • Hizkuntzentzako Erreferentzia Marko Europarraren ikastaro eta azterketen egokitzapena.
    • Aldaketa honek hizkuntza ikastetxeei eskaintzen dizkien aukera berriak.


  2. Helburu berezietarako hizkuntzen irakaskuntza. Foro honetan:

    • Ikastaro mota hau oraindik eskaintzen ez duten zentroek alor honetan dagoen eskaintza ezagutu eta nola funtzionatzen duten ikas dezakete.
    • Alor honetan dagoeneko esperientzia izan dutenek ideiak eta proposamenak elkarrekin truka ditzakete.


  3. Didaktika eta metodologia. Zeinahi testuingurutan ere funtzionatzen duten hizkuntza ikastetxe guztientzat garrantzitsua izaten da:

    • Ikasgelako esperientziak konpartitzea.
    • Azken berrikuntza pedagogiko eta metodologikoez jakitun izatea.
Azken eguneratzea: 2007/04/12