Egungo Europan pentsamolde neokolonialistarik ote? Hizkuntza eta diskurtsoa nortasunen eraikuntzan
Londres (Ingalaterra)


Datak:

2007/2/23 - 2007/2/24

Antolatzailea:

Institute of Germanic & Romance Studies (IGRS)
University of London - School of Advanced Study
Senate House, Malet Street
London WCE 7HU

Telefonoa: +44 (0)20 7862 8677
Faxa: +44 (0)20 7862 8672
E-posta:  igrs@sas.ac.uk

Web gunea:  igrs.sas.ac.uk

Lekua:

Stewart House
32 Russell Square
London WC1

Harremanetarako:

Dr Guido Rings, Reader in Intercultural Studies (guido.rings@anglia.ac.uk)
Dr Anne Ife, Principal Lecturer, Anglia Ruskin University (anne.ife@anglia.ac.uk
)

Telefonoa: 020 7862 8677
E-posta:  igrs@sas.ac.uk

Web gunea: igrs.sas.ac.uk/events/conf_neocolonial1.htm

Gaiak / Txostenak:

Mintegi honen helburua EBko zenbait multzo kultural garrantzitsuri buruzko hausnarketa bat burutzea da, garatzen ari diren nortasunari buruzko beraien eta besteen kontzeptua islatzen duen diskurtso emergentearen azterketa dela medio. Direlako taldeon iritzian, mintegia hirutan bana liteke: alde batetik, 'Europar etorkinak - egungo Europarako etorkinak'; beste batetik, 'Eskualdeetako europarrak'; eta azkenik, Uhin berriko europarrak' - besteak beste, Sobiet Batasunaren blokean izandakoak, alegia.

Planteamendu honen justifikazioa egungo abagunean datza: EB arestian estatu berriak jasotzeko hedatu da, hain zuzen, are estatu gehiago sartzeko zain daudelarik. EBko jokalari nagusi diren estatuak etorri berrietara moldatzen ari dira oraindik ere, baina estatuok aldez aurretik beraien nortasun europarra benetan asumitu gabe. Nortasun europarra gero eta interes handiagoa erakartzen ari den gaia da; hala ere, mintegi honek proposatzen duen alorraz ez dago oraingoz inolako argitalpenik.

Talde hauetan dauden ezaugarri neokolonialak identifikatzeko aldeko edo kontrako argudioak aurkeztu eta azalduko dira teoria neokolonialaren ikuspegitik. Nortasun nazional, erregional zein etnikoari buruzko EBaren jarrera islatzen duen diskurtsoa, eta Europako komunitate postkolonialak, diasporakoak, kulturanitzak, multietnikoak eta mugikorrak armonizatzera bultzatzen dituzten politikak abiapuntutzat hartuta aztertuko da testuinguru hau.

Egitaraua: igrs.sas.ac.uk/events/prog_neocon_mentalities.htm

Azken eguneratzea: 2007/01/10