Gobernu-arteko mintegia: Erreferentzi marko komun europarra hizkuntzetarako eta hizkuntza politiken eraketa: erronkak eta erantzukizunak
Estrasburgo (Frantzia)


Datak:

2007/2/6 - 8

Antolatzailea:

Division des Politiques linguistiques
DGIV  - Conseil de l'Europe
F - 67075 Strasbourg Cedex

Faxa: +33 388 41 27 88 / 27 06
E-posta: decs-lang@coe.int

Web gunea: www.coe.int/lang/fr

Gaiak / Txostenak:

Europako Kontseiluaren eskutik Erreferentzi Marko Komun Europarra plazaratu zenetik sei urtetara, Hizkuntza Politiken Sailak komenitzat jo du Mintegi honen bitartez dagoeneko beharrezkoa den eztabaida sakon bat proposatzea honako gai hauek lantzeko: delako markoaren erabilpena, haren ondorioak, eta eragile desberdinen zereginak. Mintegi honi begira, hain zuzen, Erreferentzi Marko Komun Europarraren gobernu-mailako erabilpenari buruzko inkesta bat burutu da Europa Kontseiluko estatuen artean.

Bestalde, eztabaida hauen emaitzak kontuan hartzekoak izango dira, dagokion garaian, hizkuntzentzako Erreferentzi Marko Komun Europarraren erabilpenari buruzko ministroen batzordearen gomendio-txostena idazterakoan.

Europako Kontseiluaren Idazkari Nagusi den Terry Davis jaunak eta Frantziako Hezkuntza Nazional, Goi Mailako Hezkuntza eta Ikerketen ministro den Gilles de Robien jaunak emango diote hasiera Mintegiari. Honen bukaera, berriz, Europako Kontseiluaren Hezkuntza, Kultura eta Ondarea, Gazteria eta Kirolentzako Idazkari Nagusi den Gabriella Battaini-Dragoni eta Luxenburgoko Hezkuntza Nazional eta Lanbide Heziketarako ministro den Delvaux-Stehres andreen ardurapean egongo da.

Partehartzaileak:

Europako Kultura Konbentzioko estatu sinatzaileetako agintariei gonbidapenak bidali zaizkie, bertara joateko ordezkariak izenda ditzaten, mintegiaren hiru ardatz nagusi hauetan parte hartzeko:  ebaluazioa; kurrikuluma eta material didaktikoak eta irakasleen prestakuntza.

Bestalde, Hizkuntzen Portafolio Europarra delakoa Erreferentzi Marko Komun Europarraren aplikazio zuzena denez, Portafolioaren nazio mailako arduradunentzat ere arras interesgarria izango da Mintegi hau.

Honetaz gainera, gai honekin zerikusia duten GKEak ere Mintegi honetara ordezkaritzak bidaltzera eta Idazkaritzarekin harremanetan jartzera gonbidatuta daude

Azken eguneratzea: 2007/01/10