Kulturarteko Lankidetzari Buruzko Nazioarteko Lehen Mintegia: IWIC2007
Kioto (Japon)


Datak:

2007/01/24 - 26

Antolatzaileak:

Harremanetarako:

Language Grid Project
National Institute of Information and Communications Technology
3-5 Hikaridai, Seika-cho, Soraku-gun,
Kyoto, 619-0289
Japan

Telefonoa: +81-774-98-6879
Faxa: +81-774-98-6960
Web gunea: http://langrid.nict.go.jp/

E-posta: langrid-admin@khn.nict.go.jp

Lekua:

Kyoto University
Clock Tower International Conference Hall
Yoshida- Honmachi, Sakyo-ku
Kyoto 606-8501
Japan

Faxa: +81-75-753-2042
Web gunea:  http://www.kyoto-u.ac.jp/english/etop2/e11-top.htm

E-posta: koryu52@mail.adm.kyoto-u.ac.jp

Gaiak / Txostenak:

Mintegi honen ildo nagusia kulturarteko lankidetza da, bai ikuspegi teknikoetatik, baita ikuspegi soziokulturaletatik ere. Landuko diren gaien artean hauexek ditugu: lankidetzarentzako laguntzak (hala nola lengoaia naturalaren prozesatzea eta web-interneteko teknologiak), kulturarteko lankidetzaren analisi sozial eta psikologikoak, edota gure mundu kulturanitz honetan elkar ulertzearen alde diharduten eragileen kasu konkretuen azterketak.

Gure munduan muga fisikoak egunetik egunera desagertzen ari dira, jendeak eta kulturak gero eta gehiago mugitzen baitira eta elkarren arteko harremanak ugarituz baitoaz. Hori da, hain zuzen, mintegi berezi honen testuingurua. Bertan lau gonbidatu berezi egongo dira:

  • Christiane D. Fellbaum (Department of Psychology, Princeton University) 
  • Yumiko Mori (NPO Pangaea) 
  • Gary Olson (School of Information, University of Michigan) 
  • Dana Ziyasheva (Komunikazio eta informaziorako aholkularia, UNESCOren Beijing-go bulegoa)

Kulturarteko lankidetzaren edozein ikuspegiri buruzko aurkezpenak bilatzen dira, hala nola:

  • Kulturarteko taldelanari buruzko landa-ikerketak
  • ITz (informazio-teknologiaz) baliatuz burututako kulturarteko lankidetzen berri ematen duten azalpenak
  • Ordenagailuez baliatuz burututako kulturarteko lankidetzen berri ematen duten azalpenak
  • Internet eta web teknologiak kulturarteko lankidetzarako
  • Alde guztietako edo inguruneko teknologiak kulturarteko lankidetzarako
  • Hiztegi eta itzulpen eleanitzak
  • Webeko zerbitzu gisako NLP (Lengoaia Naturalaren Prozesatzea) eleanitza
  • Prozesatze eleanitzerako baliabide eta tresnei buruzko estandarizazio arazoak
  • Baliabide eleanitzen erabilgarritasuna eta Hizkuntzen Sarea (Language Grid) delakoa
Azken eguneratzea: 2006/12/11