Hizkuntz aniztasuna eta komunikabideak: hizkuntz jabekuntzarako estrategiak eta baliabideak
Caerdydd/Cardiff (Gales)


Datak:

2007/01/26

Antolatzailea:

Mercator Media
Department of Theatre, Film and Television Studies
University of Wales Aberystwyth
Aberystwyth
Ceredigion SY23 3AS
Cymru/Wales (UK)

Telefonoa: +44 (0) 1970 62533
Faxa: +44 (0) 1970 621524
Web gunea: http://www.aber.ac.uk/

E-posta: merc@aber.ac.uk

Harremanetarako:

Web gunea: http://www.aber.ac.uk/
E-posta: rhodri.apdyfrig@aber.ac.uk

Lekua:

Wales Millenium Centre
Bute Place,
Caerdydd/Cardiff CF10 5AL
(Gales)

Web gunea: http://www.wmc.org.uk/

Gaiak / Txostenak:

Oso garrantzitsuak izaten dira hizkuntzaren ikaskuntza eta irakaskuntza, eskualdeetako hizkuntzak edo hizkuntza minorizatuak bultzatzeko ahaleginei dagokienean. Hain zuzen, Europako Batzordeak arlo hau azpimarratzen du bere jardunetan. Beronen Hizkuntza Aniztasun eta Etengabeko Formakuntzarentzako Ekintza Plana delakoak estatu ezberdinen ekintza konkretuentzako marko bat proposatu du, hain zuzen ere.

Mintegi honetan adituak, eragileak eta gainerako interesatuak elkartuko dira, komunikabideen aplikazioak aztertzeko hizkuntzen irakaskuntzan. Gutxiengoen komunitate ezberdinetan arlo honetan lanean dihardutenei, beraz, elkarrekin bildu eta iritziak elkarrekin trukatzeko aukera bikaina eskainiko die. Bestalde, hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntzarako, puntako aplikazio berriak ezagutu ahal izango dira bertan.

Hitzaldien gai posible batzuk:

  • Komunikabideetan oinarritutako hizkuntza-ikaskuntzarako baliabideak diseinatzeko eta ekoizteko estrategiak.
  • Azpitituluen eta telebista interaktiboaren erabilpenak hizkuntzen ikaskuntza errazteko tresna gisa.
  • Irrati-telebistako saio edo kateen aplikazioak hizkuntzen ikaskuntzarako.
  • Hizkuntzen ikaskuntzaren inguruko webguneak.
  • Hizkuntza-ikasleentzako plataforma-anitzeko ekoizpenak.
  • Hizkuntzen ikaskuntza laguntzeko webeko aplikazioak edo tresnak eta softwarea.
  • Berrikuntzak hizkuntza-ikasleentzako liburugintzan.
  • Hizkuntza-ikasleentzako CD-ROM eta DVD produktuak.
Azken eguneratzea: 2006/12/01