Jarduera fisikoaren eta Kirolaren teknikari lanpostua aldi baterako bete­tze­ra bideratutako lan-pol­tsa

2018/09/25 - 2018/10/14
Inprimatu
Urnieta
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Urnietako Udala
Lehiaketa:
Jarduera fisikoaren eta Kirolaren teknikari lanpostua aldi baterako bete­tze­ra bideratutako lan-pol­tsa
Lanpostua:
Jarduera fisikoaren eta Kirolaren teknikaria
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Eginkizunak eta atazak:

Arloaren kudeaketa:

— Jarduera fisikoa eta kirola susta­tze­ko esparruko Kudeaketa Planaren proposamena eta kirol-arloa susta­tze­ko urteko aurrekontua lan­tzea, hori kudea­tze­a eta bete dadin behar diren neurriak proposa­tze­a (desbiderapenen kontrola, kreditu aldaketak egiteko proposamenak eta abar).

— Gizarte sustapeneko eta garapen per­tso­naleko sailaren bileretan parte har­tze­a eta Kirol Esparruan hobekun­tza susta­tzea, horretarako beharrezkoak diren ekin­tzak eta aldaketak proposatuz.

— Bere esparruko fun­tzio­namenduaren kontrolaz eta jarraipenaz ardura­tzea, era zehatz eta dokumentatuan (jardunaren estatistika, programen azterketa, txo­stenen jarraipena etab.), dagozkien memorien elaborazioaz eta aurkezpenaz arduratuz.

— Zerbi­tzu­en prestazioak (zuzenean zein zeharka kudeatutakoak) berma­tzea, bere jardueraren baitan, kalitate irizpideak jarraituz eta, bere kasuan, kontratatuko enpresen jarraipena egitea.

— Bere jarduerarekin erlazionaturik dauden eta udalaren­tzat interesgarriak diren diru-lagun­tza programen eskaera, kudeaketa eta jarraipenaz ardura­tzea, ezarritako prozeduren arabera.

— Bere ardurapeko arloan Baldin­tza orriak, Ordenan­tzak eta Erregelamenduak lan­tzea, eta horietan egoki deri­tzen aldaketak proposa­tzea.

— Diru-lagun­tzen oinarriak eta hi­tzar­menak diseina­tzea, lan­tze­a eta kudea­tze­a jarduera fisikoa eta kirola susta­tze­ko arloan, eta udalak sinatutako hi­tzar­menen jarraipena egitea.

— Beste erakunde, entitate, profesional eta abarrekin beharrezko harreman eta kontaktuak zehaztea eta gara­tze­a (Eusko Jaurlari­tza, Aldundia, Burun­tza­ldea, herriko elkarte eta abar), bete beharreko fun­tzio­ak garatu ahal izateko.

— Esparruan detektatutako beharren arabera, ekipamendu eta bitarteko berriak erosteko proposa­tzea, horiek eskura­tze­ko beharrezko informazioa emanez.

Aholkulari­tza teknikoa:

— Jarduera fisikoa eta kirola susta­tze­ko esparruari dagozkion programa, lagun­tza eta baliabideei buruzko ezagu­tza eguneratua eduki­tzea, eta horiek hobe­tze­ko eta egunera­tze­ko egoki deri­tzen ekin­tza eta neurriak proposa­tzea.

— Jarduera fisikoa eta eskola kirola antola­tze­a eta susta­tzea, eskualdeko gainerako udaletako organo eskudunekin eta Foru Aldundiarekin bat etorriz.

— Eskola kiroleko programa diseinatu eta gainbegira­tzea, herriko eskolekin batera.

— Kirol arloko herri mugimenduei eta ekimenei aholkulari­tza ematea eta horiek susta­tze­a (klubak, elkarteak), udal kirol jarduera susta­tze­ko helburuarekin.

— Jarduerako fisikoa eta kirola susta­tze­ko arloan esku-har­tze­ko proposamenak lan­tzea, hartutako erabakien eta ezarritako irizpideen arabera, eta bereziki genero berdintasuna, hizkun­tza- eta diber­tsi­tatea fun­tzio­nal-berdintasuna, jatorri-, kultura-,sexu-berdintasuna, etab.

— Kirol eskain­tza diseina­tzea, programa­tzea, kudea­tze­a eta ebalua­tze­a eta garatu beharreko programak eta ekimenak, bere eskumeneko arlo guztietan.

— Programatutako jarduerak koordina­tzea, gainbegira­tze­a eta ebalua­tzea, eta beharrezko neurri zuzen­tza­ileak sar­tzea.

— Kirol arloan parte-har­tzea, hizkun­tza- eta genero-berdintasuna eta aniztasunerako zeharlerroen ezarpenaz ardura har­tzea. Eta baita elkarbizi­tza­rako programez edo erakundetik plantea­tzen diren eta bere arloari eragiten dioten programez ere.

— Berari dagozkion gaiei lotutako mota guztietako informazioak bil­tzea, atera­tze­a eta ar­txi­ba­tzea, informazio hori heda­tze­ko edo jarduerak antola­tzen erabili ahal izateko.

— Garatu beharreko jarduerak eta programak heda­tze­a eta publizitatea ematea.

— Txos­tenak eta dokumentuak idaztea, bere eskumeneko gaiekin loturan.

— Herritarren eskariak kudea­tzea, instalazioen erre­tse­rba, okupazio egutegiak lan­tzea, etab.

— Udalba­tza­ri kirol gaietan aholkulari­tza ematea, beharrezkoa den guztian lagun­tza emanez.

— Lan-taldetan parte har­tzea, udalerrian kirol jarduerak antola­tze­ko.

— Lan-taldeak zuzen­tze­a Kirol sailaren mendeko programak gara­tze­ko.

Kirol instalazioak:

— Udalaren kirol azpiegitura (kiroldegia, frontoia, mendi-ibilbideak, bide osasungarriak, parke espezializatuak) eta ekipamenduak planifika­tze­a eta kudea­tzea, horien fun­tzio­namen­duaren jarraipen egokia eginez.

— Udal kirol instalazioetan aurreikusten diren inber­tsi­oak proposatu, gauzatu eta jarraipena egitea.

Udaleko beste postu ba­tzu­ekin dituen eran­tzu­kizun komunak:

— Bere eginkizuneko gaiei dagokionez, herritarrak har­tzea, informa­tze­a eta orienta­tzea.

— Arloan existi­tzen diren instalazioak eta bitartekoak egoki erabil­tzen, zain­tzen eta manten­tzen direla kontrola­tze­a eta begira­tzea.

— Lan Arriskuen Preben­tzi­oko arauak bete­tze­a eta betearaztea.

— Arloari atxi­kitako gainerako langileekin elkarlanean ari­tze­a lana pila­tzen denean, norbait ez dagoenean edo gaixo dagoenean.

— Lehenago deskribatutako eginkizunez gainera, bere gaitasun eta ahalmen profesionalen arabera, erakundeak ezarrita dituen helburuak bete­tze­ko egoki­tzen zaizkion bestelako eginkizunak egitea.

 

Titulazioa:

Graduko edo diplomaturako titulazio akademikoa eduki­tze­a edo hori lor­tze­ko eskubideak ordainduak izatea.


 

Hizkuntza eskakizuna:

3. Hizkuntz Eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

Hautagaiek eska­tzen diren baldin­tza guztiak bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko adierazitako epea amaitu aurretik.

a) Espainiar nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estatu kide batekoa edo Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berre­tsi­tako Nazioarteko Hi­tzar­menak aplikatuz, langileen zirkulazio askea aplikagarri izatea.

Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita bere ondorengoek eta bere ezkontidearenek ere, betiere, bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat (21) urtetik beherako ondorengoak badira edo adin horretatik gorakoak.

b) Hamasei (16) urte beteta izatea eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik eta derrigorrezko jubilazioko adina iri­tsi ez izana.

c) Graduko edo diplomaturako titulazio akademikoa eduki­tze­a edo hori lor­tze­ko eskubideak ordainduak izatea.

Atze­rriko titulazioen kasuan, titulazio hori homologatua dagoela egiazta­tzen duen agiria aurkeztu beharko da.

d) Euskarako 3. hizkun­tza eskakizuna edo baliokidea eduki­tzea. Profila bete­tze­ko egiaztapena bedera­tzi­garren oinarrian zehaztutako moduan eskatuko da.

e) Lanpostuaren berariazko zereginak normaltasun osoz bete­tze­ko behar den gaitasun fisiko fun­tzio­nala eduki­tzea. Hori dagokion unean egiaztatu beharko da, proposatutako hautagaiari egingo zaion mediku azterketaren ondoren, Udalak helburu horretarako ezarritako zerbi­tzu­etan.

f) Herri administrazioen edozein zerbi­tzu­tatik edo autonomia erkidegoetako eraketa zein estatutu organoetatik diziplina espediente baten bidez baztertua ez izatea, edota epai irmo baten indarrez enplegu edo kargu publikoak bete­tze­ko ezgaitasun berezi edo absolutuaren mende ez egotea, fun­tzio­nario talde edo eskalan sar­tze­ko, edo langile laboralen kasuan, baztertua edo ezgaitua izan den lanpostuko an­tze­ko fun­tzio­ak bete ahal izateko.

Beste estatu bateko nazionala izatekotan, ezgaiturik edo an­tze­ko egoeraren batean ez egotea, edo diziplina zigorrik edo an­tze­korik jasan ez izatea, bere Estatuan modu horretan enplegu publikoren batean sar­tze­a galaraziko diona.

g) Bateraezintasun edo ezintasunerako legezko arrazoirik ez izatea, Administrazio publikoen zerbi­tzu­ra dauden langileen bateraezintasunak arau­tzen dituen 53/1984 Legean aurreikusitako xedapenen arabera.

Oinarri honetan zerrendatutako baldin­tza guztiak eskabideak aurkezteko azken egunerako eduki beharko dira, oinarri hauetan d) atalean ezarritakoari kalterik egin gabe eta horiek eduki beharko dira hautaketa prozesuan zehar, lanpostuaren jabe izateko unera arte.

 

Onartzea
Elektronikoa:

Urnietako Udaleko erregistro elektronikoaren bitartez (https://www.urnieta.eus).

Aurrez aurrekoa:

— Urnietako Udaleko erregistroan, San Juan kalea 5 (20130 Urnieta).

— Euskal Autonomia Erkidegoko edo beste edozein autonomia erkidegotako erregistroetan; Estatuko Administrazioaren erregistroetan; Diputazio Probin­tzi­aletan, Kabildoetan eta Irletako Kon­tsei­luetan.

— Correos-en bulegoetan. Bertan gutunazal irekian aurkeztuko dira, Correos-eko fun­tzio­narioak data eta zigilua jar diezaien, instan­tzi­ak aurkezteko epearen barruan ziurtatuak izan daitezen. Kasu horretan bakarrik ulertuko da eskabideak posta bulegoan aurkeztutako egunean sartu direla Urnietako Udaleko Erregistroan. Eskabideak zigilatua egon behar du.

Deialdia
Gaiak:

1. Administrazio egin­tzak: kon­tze­ptua, elementuak eta klaseak. Noiz bukatu eta epeak. Baldin­tzak. Administrazio egin­tzen baliotasuna. Eraginkortasuna. Jakinaraztea eta argitara­tzea. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Izaera orokorreko xedapenak.

 2. Administrazio prozedura. Interesdunak. Administrazio Prozedura komunaren faseak: hasi, antolatu, izapideak egin, bukatu eta exekuta­tzea. Prozedura berezien ideia.

 3. Toki Administrazioaren kontratuak. Kontratuen sailkapena. Horien elementuak. Kontratista aukera­tzea. Kontratua adjudikatu, sinatu eta exekuta­tzea. Prezioak azter­tzea. Kontratua amai­tzea.

 4. Administrazio kontratuak. Obretako kontratua. Obren kon­tze­sioetako kontratua. Zerbi­tzu­etako kontratua. Zerbi­tzu publikoak kudea­tze­ko kontratua. Hornidura kontratuak.

 5. Tokiko aurrekontuak: kon­tze­ptua, prin­tzi­pioak eta egitura. Aurrekontua egitea. Horren likidazioa.

 6. Herri Administrazioetan genero berdintasuna susta­tze­ko politikak: legeria aplikagarria. Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako otsa­ilaren 18ko 4/2005 Legea.

 7. 1992ko maia­tze­ko Europako Kirol Gutuna.

 8. Udalerria eta Kirola: oinarrizko lege-eremua. Kirola, Toki Araubidearen Oinarriak arau­tzen dituen Legean eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legean.

 9. Euskadiko kirolaren 14/1998 Legea. Xedapen Orokorrak. Administrazio antolakun­tza. Kirol erakundeak.

10. 10/2015 Legea, ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak arau­tzen dituena. Xedea eta aplikazio-eremua. Kirol ekin­tze­i aplikatu beharreko araubidea. Administrazioak esku har­tzea.

11. 44/2014 Dekretua, Jolas-jarduerak eta ikuskizun publikoak buru­tze­ko eska daitezkeen eran­tzu­kizun zibileko aseguruei buruzkoa. Xedea. Esparrua. Aseguratutako gu­txie­neko kapitalak.

12. Kirol instalazioak kudea­tze­aren eta kirol ekin­tzak antola­tze­aren ondorioko eran­tzu­kizun zibila. Arriskuen estaldura.

13. Erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa. Aplikazio eremua Instalazioak eta zerbi­tzu­ak. Ardura duen per­tso­nala eta fun­tzio­ak.

14. Igerilekuetako autokontrol araubidea.

15. Hiritarren orientazioa. Zerbi­tzu­aren egitura. Zerbi­tzu publikoaren ebaluazioa.

16. Udal kirolaren planifikazioa. Eskaera eta eskain­tza uztar­tzea.

17. Plangin­tza estrategikoa. Faseak eta inplikazioak gestiorako.

18. Udaleko kirol zerbi­tzu­a ebalua­tze­ko kudeaketa adierazleak.

19. 125/2008 Dekretua, Eskola kirolari buruzkoa.

20. Eskola umeen­tzat kirol teknifikazio unitatea baimen­tze­ko araubidea.

21. Eskola Kirola Atendi­tze­ko Tokiko egiturak. Helburuak, osaketa eta bere eskudun­tza­ko gaiak.

22. Eskola kirolaren egungo egoera eta joerak Gipuzkoan.

23. Gazteen kirol praktikaren joera nagusiak eta kirol zerbi­tzu­en eskain­tzan duten eragina.

24. Behar bereziak dituzten per­tso­nen kirol praktikaren joera nagusiak eta kirol zerbi­tzu­en eskain­tzan duten eragina.

25. Helduen kirol praktikaren joera nagusiak eta kirol zerbi­tzu­en eskain­tzan duten eragina.

26. Emakumea eta Kirola. Joerak eta helburuak. Udal kudeaketan erronkak.

27. Diziplina ani­tze­ko ekimenak familiei zuzenduriko kirol programen ezarpenerako.

28. Udako kirol eskain­tza kanpainak. Ezaugarri nagusiak eta edukiak.

29. 163/2010 Dekretua, ekainaren 22koa, kirol klubei eta kirol-elkarteei buruzkoa. Xedapen orokorrak.

30. Udalerrian kirol ospakizunak antola­tzea.

31. Diru-lagun­tzak eta diru-lagun­tzak emateko erak. 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, diru-lagun­tze­i buruzkoa.

32. 2005eko mar­txo­aren 30ean Urnietako Udalak onartutako diru-lagun­tzak arau­tze­ko Ordenan­tza.

 

Web-orria: