Mantentze-lanetako Teknikaria

Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea - EJIE
2023/11/05 - 2023/11/26
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea - EJIE
Lehiaketa:
Mantentze-lanetako Teknikaria
Lanpostua:
Mantentze-lanetako Teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Iraupen mugagabeko txanda-kontratua
Kontratu-mota:
Iraupen mugagabeko txanda-kontratua
Eginkizunak eta atazak:

Sozietatearen instalazioak mantentzea, egin daitezkeen hobekuntzak ikustea eta sortzen diren matxurak konpontzea, benetako aukeren barruan.

Titulazioa:

Industria Ingeniaritza Teknikoa edo Ingeniaritzako Gradua, espezialitate hauetako batean: Elektrizitatea, Industria Elektronika edo Mekanika

Hizkuntza eskakizuna:

Euskara: baldintza baloragarria

Ingelesa: baldintza baloragarria

Beste baldintza batzuk:

10 urteko esperientzia behar da ingurune kritikoetan mantentze-lanak egiteko, eta 24x7, zehazki, honako hauetan:

• GMAO tresnetan oinarritutako mantentze-lanak.

• Energia, gasa eta ura ekoizteko eta banatzeko SCADA tresnak.

• Esperientzia frogatua klimatizazio-zerbitzuen kudeaketan, ur hotzaren eta beroaren sorreran, – zerbitzu horietan mantentze prebentibo, zuzentzaile eta prediktiboko lanak eginez.

• BMS erremintak.

Esperientzia frogagarria behar da ingurune kritikoetan mantentze-funtzioak garatuz eta 24x7, zehazki, honako hauetan:

• Gutxienez 1.400 kVAko talde elektrogenoen mantentze-lanak. • Gutxienez 400 kVAko SAIak mantentzea.

• Gutxienez 900 kW-ko hozteko potentzia duten klimatizazio-elementuak mantentzea.

Laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikariaren akreditazioa espezialitate hauetan: laneko segurtasuna, ergonomia eta psikologia aplikatua, industria-higienea.