Administrari lan-poltsa

2020/01/08 - 2020/02/04
Inprimatu
Mundaka
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Mundakako Udala
Lehiaketa:
Administrari lan-poltsa
Lanpostua:
Administraria
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:

— Herritarrei lehen arreta eskaini, bai presentzialki zein telefonoz, eskaera guztiak bideratuz (jendea entzun, informatu, eman beharreko pausoak adierazi, dokumentazioa jaso).

— Telefono zentralitaz arduratzea: hasierako informazioa eskaintzea, eta, hala badagokio, dagokionari deia pasatzea, ezarritako irizpideak jarraituz.

— Zerbitzuko kudeaketa eta izapide lan administratiboak egin, arduradunaren agindupean eta hark emandako jarraibideen arabera, eta, bereziki, biztanleen erroldako, udal ogasuneko (kobrantzak, likidazioak, etab.) eta normalizatuak izan daitezkeen gainerako udal zerbitzuetako izapide berehalakoak egin.

Sarrera/Irteerako liburuei jarraipena egin, betetzen diren neurrian berriak irekiz eta jendearen erabilgarri izateko dagokion etiketak jarriaz.

Herritarren eskaerak bideratu, eskaera orriak betetzen lagundu, sarrera erregistratu, dagokion departamentura bideratu eta herritarrari sarrera zigiluarekin kopia bat eman.

Udaletxeko dokumentuen sarrerak erregistratu; eguneroko posta jaso, klasifikatu, erregistratu eta departamentu desberdinei banatu, konpontze eskariak burutu eta berauen jarraipena egin, hartu- agiriak eman eta biztanleen eta departamentuen kontsulten arreta.

Jendeak eskatzen dituen edozein motatako ziurtagiriak egin.

Udalerriko biztanleen erroldaren kudeaketa (alta, baja, berriztapen, baieztapenen igorpenak, kale zerrendaren gaurkotzea, atzerritarren errolda berritzea,…). Hileroko errebisioak eta berritzeko espedienteen tramitazioa burutu. Ofiziozko bajak izapidetu. Atzerritarren errolda berritzea.

EIN-k hilero bidaltzen dituen mugimendu guztien (beste herriekin bikoizketak, jaiotze altak, heriotza bajak) kontrolatzea eta jarraipena egitea, burutzea eta artxibatzea.

Errolda eta Zentsoari buruzko herritarrentzako eta beste administrazioetarako idazketak sortu eta bideratu.

Urtero zentsoaren erakusketaren kontrola eraman, jarraipena egin (erreklamazioen kontrola) eta itxiera burutu, zentsoko bulegora bideratuz. Beste lurralde eta kontsulatuekin sortzen diren bikoiztuen jarraipena egin.

Udaletxeko iragarki taula eguneratuta mantendu.

Dokumentuak konpultsatu dagokion zigilua jarriaz.

Zergadunaren aurrean dagozkion gestioak egin: leihatilan kobratu, bere zerga-egoerari buruzko informazioa eman eta egiaztagiriak prestatu, ordainagiriak egin, etab.

Leihatilan bertan jakinarazpenak egin, arrazoi desberdinen ondorioz ezin izan zaionean jakinarazpenik helarazi zergadunari.

Teknikari eta arduradun politikoekin egoteko aldez aurretiko txanda sistema erabili, sistema hori jarrita badago.

Dokumentazioa entregatu (hirigintzako ziurtagiriak, ondasunei buruzkoak, txosten teknikoak, obra lizentziak, errolda-agiriak, etab.).

Ibilgailuen altak, bajak eta aldaketak tramitatu dagokion programa informatikoarekin.

Beste tramite batzuk burutu: elbarrientzako aparkatzeko txartelak; txakur arriskutsuak edukitzeko lizentziak; ibilgailu abandonatuak; trafiko isunak kobratu; elkarteen erregistroa eramatea; bide publikoaren okupazio eskaerak tramitatu; taxi lizentziak kudeatu; hilerriaren inguruko lan administratiboa egin (lurperatzeko baimenak eman, ziurtagiriak eman, aldaketak arteztu, tasak aplikatu, etab.); ezkontza zibilen kasuetan, erabilgarritasun daten informazioa ematea, toki eta daten erreserbak egitea, alkatetzarekiko agenda koordinatzea,…

Kudeatzen dituzten datu-baseetan aldaketak sartu, ondoren egiaztatu eta eguneratzeko.

Hauteskunde Errolda kudeatu, idazkariaren agindupean, zerrendak eginez, erreklamazioak izapidetuz, publikoa atendituz eta abar.

— Idazkariari lagundu hauteskunde-prozesuekin zerikusia duten lanak egiten.

— Hainbat txosten eta dokumentu transkribatu, eta txosten normalizatuak edo errazak, akordio proposamenak, agiriak edo dokumentuak idatzi (iragarki ofizialak, ofizioak, eskaerak, entzunaldiak,...), bere gainekoaren jarraibideen arabera.

— Prozeduren, dokumentazioaren, informazio-orrien, eta abarren normalizazio lanetan parte hartu.

— Artxibatutako dokumentuak txukun eta osorik mantendu, eta dokumentuak antolatu, sailkatu, bete eta artxibatu. Artxiboko lan orokorretan lagundu.

— Datu baseetatik eskatzen zaizkion datu estatistikoak atera.

— Lankideen ordezkapena burutu edo errefortzu lanak egin beharrezkoa denean.

— Administrari laguntza eskaini; esate baterako: faxak jaso eta bidali, dazkien mekanizazioa, fotokopiak egin, etab.

— Hainbat lan osagarri egin (fotokopiak, koadernaketak, dokumentuak banatu, etab.).

— Bere lanpostu kategoriarekin bat datozen beste lanpostu batzuk ordezkatzea edo indartzea, horretarako beharra dagoenean, bere arduradunen jarraibideak jarraituz.

— Langileen hautatze prozesuetan parte hartu, bere lanpostuaren sailkapenarekin bat datorrenean.

— Zehaztutako helburuak lortzeko beharrezko diren eta horrela eskatzen zaizkion beste edonolako lanak burutu, bere lanpostuaren sailkapenarekin bat datozenak.

Titulazioa:

Batxilergoa, Lanbide Heziketako Teknikoa eta indarreko arauen bitartez baliokidetutako titulaziorik izatea edo eskaera aurkezteko epe bukaeran hori lortzeko baldintzarik izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

3 hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatuta edukitzea.

Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuneko herrialderen bateko nazionalitatea izatea edo nazioartean sinatutako eta Europar Batasunak eta Espainiako estatuak berretsitako langileen zirkulazio-askearekin lotuta sinatutako beste edozeinen arabera, Europako Komunitatea Eratzeko Tratatuak ezartzen dituen baldintzen arabera. Europar Batasuneko kide diren estatuetako nazionalen ezkontideek (baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude) eta haien ondorengoek eta ezkontidearenak (baldin eta ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude) ere hartu ahal izango dute parte 21 urte baino gutxiago badituzte edo, adin hori baino gehiago izan arren, haien kontura bizi badira (5/2015 ELDko 57. artikulua).

Era berean, aurreko paragrafoetan kontuan hartzen ez diren, baina estatu espainolean bizi diren atzerritarrek parte hartu ahal dute. Aukeratuak izango balira, kontratuaren xedea den ekintza betetzeko administrazioaren baimena egiaztatu beharko dute, kontratua hasi baino lehenago; Administrazioarekiko harremana bakar bakarrik lan-legepeko kontratua izan daitekeelarik.

b) Zereginak egiteko gaitasun funtzionala edukitzea.

c) 16 urte edo gehiago izatea, eta gehieneko erretiro-adina gainditu barik izatea.

d) Edozein herri-administrazioren zerbitzuetatik edota autonomia-erkidegoetako konstituzio edo estatutu-organoetatik diziplina-espediente bidez baztertua ez egotea edota ebazpen judizial bidez desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea lanpostu edo kargu publikoetarako, funtzionario-kidego edo eskalara sartzeko, edota lan-kontratudun langile moduan egiten zituen eta baztertua edo desgaitua izan zen antzeko funtzioak burutzeko. Beste estatu bateko herritarra bada, desgaituta edo horren pareko egoera batean ez egotea, eta bere estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.

e) Eskatutako titulazioa izatea (5/2015 ELDko 76. artikulua). Titulu ofiziala edo homologatua edukitzea, edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, haren homologazioaren egiaztagiria dutela egiaztatzeko agiria eduki beharko dute.

f) Ezintasun edo bateraezintasun lege-arrazoirik ez izatea.

g) Euskera: IVAPeko hizkuntza-eskakizuna edo dagokion eranskinean adierazitako eragin bereko beste egiaztagiririk.

Hizkuntza-eskakizun hori ahal izango da lortu hautaketa-prozesuan zehar beren beregi horretarako prestatutako probak gainditzean dagokion eranskinak horrela ezartzen badu.

 Prozesuan parte hartzeko baldintza hurrengo IT Txartelen ziurtagiri hauek izatea izango da:

— Oinarrizko Microsoft Word, edozein bertsio.

— Oinarrizko Microsoft Access, edozein bertsio.

— Oinarrizko Microsoft Excel, edozein bertsio.

— Microsoft Outlook, edozein bertsio.

 

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskabideak behar den moduan bete eta udalburuari zuzendu eta Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira.

Deialdia
Gaiak:

1. 1978ko Espainiako Konstituzioa: oinarrizko eskubideak.

2. Euskal Herriko Autonomia Estatutua Euskal Autonomia Erkidegoko eskumenak. Euskal Herriko aginteak. Ekonomia Ituna eta kupoa.

3. Eskumen banaketen alderdi nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoko foru-erakundeen artean.

4. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa. Printzipio orokorrak. Araudian eta administrazio jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.

5. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Printzipio orokorrak herri administrazioen jardutean. organo administratiboak. Herri administrazioen kide anitzeko organoen funtzionamendua. Abstentzioa eta errefusatzea.

6. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-egintza. Administrazio-egintzaren baldintzak. Egintzen eraginkortasuna. Erabateko deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

7. 39/2015 Legea: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Pertsonen eskubideak herri administrazioetako erlazioetan. Herri administrazioekin elektronikoki erlazionatzeko beharra eta eskubidea.

8. 39/2015 Legea: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Erregistro administratiboak. Artxiboa eta dokumentuak. Ebatzi beharrra. Administrazioaren isiltasuna.

9. 39/2015 Legea: interesdun kontzeptua. Interesatuaren eskubideak administrazio-prozeduran.

10. 39/2015 Legea: administrazio-prozeduraren faseak. Prozeduraren hastapena, instrukzioa eta amaiera. Prozeduraren antolamendua.

11. 39/2015 Legea: administrazio-bidean dauden egintza administratiboak berrikustea. Egintzak baliogabetzea eta okerrak zuzentzea. Administrazio-errekurtsoak.

12. 40/2015 Legea: herri administrazioen ondarezko erantzukizuna. Erantzukizunaren oinarriak.

13. Datu Pertsonalen Babesaren oinarrizko aspektuak. Kontzeptuak, oinarriak eta eskubideak, bereziki, datuen bilketaren informazio eskubidea, sekretu-betebeharra eta datuak jakinaraztea.

14. Langileak Administrazio publikoen zerbitzuetara. Tipologia Funtzionario publikoen eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.

15. Administrazioko euskararen erabilera normalizatzea. Printzipio orokorrak, hizkuntza-eskakizuna, hizkuntza-eskakizunen ahitaezkotasuna, hizkuntza normalkuntzako planak.

16. Langileak Administrazio publikoen zerbitzuetara. lan kontratua. Kontratazio modalitateak.

17. Dokumentazioaren artxiboa eta kudeaketa bulegoen artxiboetan.

18. Komunikazioa administrazioan. Hizkuntza administratiboaren erabilera egokia. Komunikazio motak: ahoz, telefonoz eta idatziz. Idatzizko dokumentuen aurkezpena eta edukia, jakinarazpenak, eskaerak, egiaztapenak, etab.

19. Herritarrenganako arreta eta informazioa. Herritarra zerbitzu eta prestazio publikoen hartzaile.

20. Udalerria Udal erakundea. Diziplina-aginpideak eta funtzionamendua. Udalerria Eskumenak. Nahitaezko prestazio zerbitzuak.

21. Udal organoen funtzionamendu araubidea. Deialdia, ekitaldien erregimena horiek egiteko, bozketa eta akordioak hartzea.

22. Udalerria. kontzeptua eta osagaiak. Udal mugartea. Biztanleria: errolda.