Diruzaina
Gipuzkoa
Nazio mailako gaikuntza duten Tokiko Administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren arabera, diruzainak honako funtzio hauek izango ditu:
1. Diruzain lanpostuaren egiteko nagusiak hauek dira:
a) Tokiko Erakundeko organoaren, dagokionaren, titularitatea eta zuzendaritza.
b) Tokiko Erakundearen funtsak, balioak eta efektuak baliatzea eta zaintzea, indarrean dauden lege xedapenen arabera, eta bereziki, ondoren zehaztuko diren funtzioak:
1.— Diruzaintzako planak, egutegiak eta aurrekontuak egitea; Erakundeak dituen betebeharrak garaiz asetze ko diru baliagarritasunak banatzea; Korporazioak hartutako akordioei jarraiki, legez ezarrita dauden lehentasunak artatzea; eta halaber, hornitzaileei ordaintzeko aurreikuspenei buruzko informazioa ematea, berankortasunari buruzko araudiak finkatzen duen gehieneko epea betetzen dela bermatzeko.
2.— Funtsen, balioei eta efektuen zaintza antolatzea, Udalburuak emandako jarraibideen arabera.
3.— Kobrantzak eta ordainketak egitea, indarrean dagoen araudiaren, Funtsak Baliatzeko Planaren eta Udalburuak emandako jarraibideen arabera, eta ordainketa agintzailearekin eta kontu-hartzailearekin batera, dagozkien bankuko kontuen aurkako ordainketa materialak egiteko baimena ematea.
4.— Kontaketa aktak sinatzea.
c) Toki-erakunde bakoitzaren betebeharrak ordaintzeko legez aurreikusitako epeak betetzeari buruzko berankortasunari buruzko araudiak ezarriko dituen txostenak egitea.
d) Tokiko Erakundearen finantza Kudeaketarako zerbitzuak zuzentzea, zorpetze eragiketak hitzartzeko edo aldatzeko proposamenak egitea eta horiek kudeatzea, Korporazioaren organo eskudunek emandako jarraibideen arabera.
e) Tokiko Erakundearen hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldia prestatzea eta egiaztatzea, eta aurrekontuko egonkortasunari, finantza iraunkortasunari, gastu publikoari eta berankortasunari buruzko legedia betetzeko, beste administrazio batzuei eman behar zaizkien, edo webgunean nahiz bestelako hedabideetan argitaratu behar diren datu estatistikoak eta Kudeaketa adierazleak prestatzea eta egiaztatzea, baldin eta horiek diruzaintzari berari dagozkion funtzioei buruzkoak badira.
2. Kudeaketa eta diru bilketa funtzioak honako hauek hartzen ditu bere baitan:
a) Diru-sarreren eta zergabilketaren Kudeaketa zerbitzuen buruzagitza.
b) Kudeaketa eta zergabilketa prozeduren sustapena eta zuzendaritza.
c) Zerga-biltzaileei, agente betearazleei eta zergabilketako administrazio unitateetako buruei ematen zaizkien balio-karguen orriak baimentzea, eta halaber, zergabilketan laguntzen duten beste erakunde publiko batzuei balioak ematea eta horietatik balioak jasotzea.
d) Premiamenduko administrazio espedienteetan premiamenduko probidentziak ematea, eta nolanahi ere, horien aurkako errekurtsoak ebaztea eta bahitutako ondasunen enkanteak baimentzea.
e) Zergabilketaren Kudeaketan bidezkoak diren erantzukizuneko espedienteak tramitatzea.
Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginak (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartutakoak) A1 azpitaldeko kidego edo eskaletara iritsi ahal izateko eskatzen duen unibertsitate titulua edukitzea; hau da, lizentziatura edo graduko titulua edukitzea, edo hori eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
4. HE Derrigortasun data: 1992-03-27.
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Estatuko Administrazio Orokorreko eta haren organismo publikoetako enplegu publikoan sartzeari buruzko maiatzaren 18ko 543/2001 Errege Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, langileen zirkulazio askerako eskubidea aplikagarri zaien beste estatu batzuetako nazionalei dagokienez.
b) 16 urte beteta izatea eta derrigorrezko erretiro adinera ez iristea.
c) Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginak (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartutakoak) A1 azpi-taldeko kidego edo eskaletara iritsi ahal izateko eskatzen duen unibertsitate titulua edukitzea; hau da, lizentziatura edo graduko titulua edukitzea, edo hori eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
Atzerriko titulazioen kasuan, bere homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da. Horrelakorik ez dute beharko, araututako lanbideen eremuan, Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen arabera aitortutako lanbide kualifikazioa dutenek.
d) 3. edo 4. Hizkuntza eskakizuna (HE) egiaztatzen duen agiria edukitzea.
Bete nahi den lanpostuak derrigorrezko 4. Hizkuntza eskakizuna dauka esleituta, beraz, 4. HE izatea ezinbestekoa da lanpostua betetzeko. (Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 98. artikulua).
Hala eta guztiz ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 43.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 72. zenbakia, apirilaren 17koa) bete beharreko lanpostuari derrigorrezkotasun data gaindituta duen 4. Hizkuntza eskakizuna badagokio, eta hautagai batek berak ere ez badu zirkunstantzia hori egiaztatzen, lanpostu horri 3. Hizkuntza eskakizuna esleituko zaio, soil-soilik deialdi honen ondorioetarako.
Hortaz, 3. HE daukatela egiaztatzen duten hautagaiek ere parte hartu ahal izango dute hautaketa prozesu honetan.
e) Indarrean dagoen araudiaren arabera, bateraezintasunari edo ezgaitasunari buruzko legezko kausa batean ere sartuta ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera eskubidea errespetatuko da.
f) Disziplina espediente batez edozein administrazio publikoaren edo organo konstituzional edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioen zerbitzutik baztertuta ez egotea edo kaleratua ez izatea; eta, ebazpen judizial bidez, erabateko desgaikuntza edo gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionarioei gordetako eskalan sartzeko desgaikuntza berezia ez izatea.
g) Lanpostuaren zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea eta dagozkion zereginak egitea eragotziko duen gaixotasunik edo muga fisiko nahiz psikikorik ez edukitzea. Inguruabar hau dagokion unean egiaztatu beharko da, horretarako, gainditu duen hautagaiak mediku azterketa bat egin beharko du udalak berariaz ezarriko dituen zerbitzuetan.
Hautagaiek deialdian onartzeko eskaera orriak aurkezteko epea bukatu aurretik bete beharko dituzte baldintza horiek, eta lanpostua hartu arte mantendu beharko dituzte, e) letran jasotako bateraezintasun-baldintza izan ezik, izendapenaren egunean bete beharko baita, hautatua izanez gero).
Bide telematikoa lehenetsiz, egoitza elektronikoan (www.arrasate.eus).
Arrasateko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira.
* Zuzenbidea: Zati orokorra.
1. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
2. Urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa.
3. Udal antolakuntza: Udalaren organoak, Udalaren eskumenak.
4. Tokiko kide anitzeko organoen funtzionamendua. Deialdia eta aztergaiak. Bileren eta akordioen araubidea. Bozketak. Aktak eta akordioen egiaztagiriak.
5. Tokiko administrazio-prozedura. Dokumentuen sarrera- eta irteera-erregistroa. Dokumentuak aurkezteko baldintzak. Komunikazioak eta jakinarazpenak.
6. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa. Berdintasunaren arloan euskal aginte publikoen jarduera arautu eta bideratu behar dituzten printzipioak. Kontu hartzailetzaren hainbat arlotan berdintasuna sustatzeko neurriak.
7. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa: datu babesaren printzipioak (II. Titulua).
8. Administrazio publikoen ondare erantzukizuna.
9. Zigortze ahalmena. Printzipioak (40/2015 Legea: atariko tituluko III. kapitulua). Prozedura espezialitateak (39/2015 Legea: 63, 64, 85, 89 eta 90 artikuluak). 7/1985 Legea: XI. titulua.
* Ogasun Publikoa eta Zerga Zuzenbidea.
10. Zergak. Kontzeptua, xedea eta motak.
11. Zergen erlazio juridikoa. Zerga obligazio materialak. Zerga obligazio nagusia. Konturako ordainketak. Zerga obligazio osagarriak. Zerga administrazioaren obligazioak eta betebeharrak.
12. Zergapekoak. Motak. Eskubideak eta bermeak. Oinordekoak. Zerga erantzuleak. Zerga ordenamenduan jarduteko gaitasuna. Zerga helbidea.
13. Zerga obligazio nagusia kuantifikatzeko elementuak eta konturako ordainketak egiteko betebeharrarenak. Zerga oinarria. Likidazio oinarria. Karga mota. Zerga zorra.
14. Zergapekoei informazioa eta laguntza ematea. Gizarte lankidetza zergak aplikatzean, zerga prozedurak. Erregulazioa. Faseak. Zerga likidazioak. Proba. Jakinarazpenak. Zergapekoen etxebizitzetan sartzea. Salaketa publikoa.
15. Zerga Kudea ke taren jarduerak eta prozedurak. Zerga Kudeaketa abian jartzeko erak. Zerga Kudeaketaren prozedurak.
16. Zerga ikuskapena. Araubide juridikoa. Ikuskapenaren prozedurak eta jarduerak. Egiaztatzeko eta ikertzeko prozedura.
17. Zerga zorra iraungitzeko erak, enumerazioa. Kredituaren bermea, kreditu motak eta definizioa.
18. Zorra ordaintzea. Legitimazioa. Ordaintzeko era. Ordaintzeko epeak. Zorra kontsignatzea.
19. Ordainketa atzeratzea eta zatikatzea. Araubide juridikoa. Eskumena. Eskaera. Ondorioak. Bermeak. Ebazpena. Interesak.
20. Preskribatzea eta iraungitzea. Zorra konpentsatzea. Barkatzea. Huts egindakoen eta kreditu kobraezinen adierazpena egitea.
21. Zerga bilketa prozedurak. Zerga bilketa aldiak.
22. Premiamenduzko prozedura. Hasiera. Premiamenduzko probidentzia. Edukia eta Jakinarazpena. Prozedura etetea. Bermeak exekutatzea.
23. Ondasunak eta eskubideak bahitzea. Eginbidea. Praktika. Bahikuntzak metatzea. Bahikuntza motak. Jabetzaren Erregistroan prebentziozko idatz oharra egitea. Gertakariak.
24. Bahitutako ondasunak gordailuan uztea. Bahitutako ondasunak besterentzea. Premiamenduzko prozeduraren kostuak. Premiamenduzko prozedura bukatzea.
25. Zerga urraketak eta zigorrak. Zigorrak mailakatze ko irizpideak. Kontzeptua eta motak. Zigor prozedura.
26. Zerga arloko berrikusketa bide administratiboan.
27. Prozedura bereziak. Motak. Hasiera eta tramitazioa. Oker egindako sarrerak itzultzea. Prozedura. Kontabilitatea.
28. Berraztertze-errekurtsoa. Ondorioak.
29. Erreklamazio ekonomiko-administratiboak. Eskumenak. Zenbatekoak. Interesdunak. Prozedura ekonomiko-administratiboa.
30. Errekurritutako egintza etetea. Kasuak. Bermeak. Etetearen ondorioen hedadura. Ukatzea. Berrikusketa prozedurak ebazten dituzten egintzak exekutatzea. Bermeen kostua itzultzea.
31. Tokiko Erakundeen zerga eskumena. Zerga arloko arauzko eskumena. Ordenantza fiskalak.
32. Tokiko Ogasunen baliabideak. Zerrenda. Zuzenbide pribatuko sarrerak, definizioa, xedea mugatzea.
33. Zergak. Tokiko zergen printzipioak, Tokiko zerga ordenamenduaren iturriak. Zergak, zerrendatzea. Zerga bereziak. Egitate zergapegarria. Zergapekoak. Oinarri zergapegarria. Zerga kuota.
34. Zuzenbide publikoko bestelako sarrerak. Zerga itunduetan, ez itunduetan eta prezio publikoetan parte hartzea.
35. Kreditu eragiketak. Ezarpen eremua. Xedea, tresnak eta bermeak. Kreditu eragiketak hitzartzea. Epe luzeko kredituen eragiketak baimentzeko araubidea.
36. Tokiko Erakundeen Aurrekontu Orokorrak. Egitea eta onartzea.
37. Aurrekontuen edukia.
38. Aurrekontuaren egitura. Gastuen aurrekontuko kredituak: definizioa, egoera eta lotura juridikoaren mailak.
39. Kreditu aldaketak: motak, kontzeptua, finantza zioa eta tramitazioa.
40. Aurrekontuko kredituen arau orokorrak. Aurrekontuko aldaketak enumerazioa, definizioa.
41. Gastuak exekutatzeko faseak. Eskumenak. Sarrerak exekutatzeko faseak. Ordainketa aginduen euskarriei buruzko dokumentazioa.
42. Aurrekontuak luzatzea. Justifikatu beharreko ordainketak eta kutxa finkoko aurrerakinak: definizioa, jarraipena eta kontabilitate kontrola.
43. Tokiko Erakundeetako diruzaintza. Araubide Juridikoa. Kaxa batasunaren printzipioa. Diruzaintzaren funtzioak. Antolakuntza.
44. Funtsen egoera: kutxa eta bankuko kontuak. Ordainketa egitea: lehentasun hurrenkera, ordaintzeko prozedurak eta bitartekoak. Kontziliazioaren egoera-orria.
45. Finantza plangintza. Diruzaintza plana eta funtsak xedatzeko plana. Diruzaintzako soberakinak errentagarri egitea.
46. Interes tipoen arriskua finantza eragiketetan. Diruzaintzako Kudeaketaren kontabilitatea.
47. Tokiko Erakundeen Aurrekontu Orokorrak likidatzea. Egoera orriak eta urteko kontuak.
48. Tokiko erakundeen eta autonomiadun organismoen kontabilitatea: eredu normala, erraztua eta oinarrizkoa. Tokiko kontabilitatearen eredu normalaren eta erraztuaren jarraibideak: egitura eta edukia. Oinarrizko ereduaren berezitasunak.
49. Tokiko erakundeen kontu orokorra: edukia, eraketa, onarpena eta kontu-ematea. Udalbatzarrari, Kudeaketa organoei, barne kontrolerako organoei eta bestelako administrazio publikoei eman beharreko gainerako informazioa.
50. Aurrekontu egonkortasuna eta finantza iraunkortasuna. Tokiko erakundeei informazioa emateko betebeharrak. Egonkortasunaren, gastu arauaren eta zorraren mugaren helburuak betetzea.
51. Finantza iraunkortasunaren azterketa. Aurrezki garbia. Administrazioaren ordainketa epeak. Berankortasunaren aurkako borroka merkataritzako eragiketetan. Merkataritza zorra kontrolatzea sektore publikoan. Ordaintzeko epe ertaina.
52. Udal zerbitzuen egiazko kostua kalkulatzea. 309/2016 Foru Agindua, ekainaren 10ekoa, Gipuzkoako tokiko erakundeek eskaintzen dituzten zerbitzuen egiazko kostua kalkulatzeko epeak eta irizpideak ezar tzen dituena.
53. Barne kontrolaren kontzeptua eta zerbitzu publikoan aplikatzeko aukera. Tokiko erakundeen eta horien ardurapeko erakundeen jarduera ekonomiko finantzarioaren barne kontrola. Kontu hartzailearen funtzioa: eremu subjektiboa, eremu objektiboa eta modalitateak. Eragozpenen aipamen berezia.
54. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratze ari eta gobernu onari buruzkoa; eta 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Tokiko Erakundeei buruzkoa: informazio ekonomiko-finantzarioaren arloan eta aurrekontuei buruzko informazioaren arloan publizitate aktiboa egiteko betebeharra.
55. Laneko Segurtasun eta Osasun Institutu Nazionala. Oinarrizko jarraibidea datuak ikusteko pantailak erabil tzen dituzten langileentzat.
56. Sektore publikoko kontratuak: Xedapen orokorrak. Legearen xedea eta aplikazio-eremua. Kanpoan utzitako negozioak eta kontratuak. Sektore publikoko kontratuak: kontratu motak mugatzea. Erregulazio harmonizatuko kontratuak. Administrazio-kontratuak eta kontratu pribatuak.
57. Sektore publikoko kontratazioan eska daitezkeen bermeak: Administrazio publikoekin egindako kontratuetan eska daitezkeen bermeak. Behin-behineko bermea. Behin betiko bermea. Hirugarrenek emandako bermeak eta lehentasuna bermeak exekutatzean. Sektore publikoko beste kontratu batzuetan eska daitezkeen bermeak.
58. Prezioa ordaintzea. Herri-administrazioen zorrak ordaintzeko prozedura. Kobrantza-eskubideak eskualdatzea. Azpikontratistei eta hornitzaileei ordaintzea. Azpikontratistei eta hornitzaileei egindako ordainketak egiaztatzea.