Goi-mailako teknikaria
Bizkaia
Graduduna, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, doktorea edo baliokidea.
3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzekoa, nahitaezkoa eta baztertzailea izango da.
a) Egoera hauetako bat gertatzea:
— Europar Batasuneko herritarra izatea, bai hautagaia edo haren ezkontidea (eta ez egotea zuzenbidez banaturik), bai hautagaiaren ondorengoak edo haren ezkontidearenak (eta ez egotea zuzenbidez banaturik), baldin eta ondorengook hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo, urte gehiago izanik, gurasoen mende bizi badira oraindik.
— Europar Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen ezarpen-eremuaren barruan egotea, baldin eta hitzarmen horietan langileen zirkulazio-askatasuna ezar badaiteke.
— Horiez gainera, Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera enplegu publikoa eskuratzeko aukera duten atzerritarrak izatea.
b) Hamasei (16) urte beteta izatea, baina derrigorrezko erretirorako adinik oraindik ez izatea.
c) Zereginak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea. Bizkaiko Foru Aldundiko Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuko Desgaitasuna Ebaluatzeko Atalak emandako irizpen loteslearen bidez egingo da egiaztapen hori.
d) Diziplinazko espediente baten bitartez administrazio publikoetarik edozeinen zerbitzutik bereizia ez izatea, eta eginkizun publikoak egiteko ezgaiturik ez egotea. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ez egotea desgaituta edo pareko egoera batean, eta ez egotea dagokion estatuan baldintza beretan enplegu publikoa betetzea eragozten duen diziplina-zehapenaren mende edo pareko egoera baten mende.
e) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 43. artikuluak eskatzen duen titulua edukitzea, edo hura lortzeko eskubideak ordainduta izatea; titulu hori deialdiaren oinarri berezietan dago zehazturik. Tituluak atzerrian lortu dituzten hautagaiek egiaztatu beharko dute badutela dagokion baliozkotzea edo badutela, behintzat, homologazioaren ziurtagiria.
f) Lanpostuen zerrendan dagozkion plaza edo lanpostuetarako zehazten duen beste edozein baldintza betetzea, deialdi bakoitzeko oinarri berezietan ezartzen denarekin bat.
Eskaera-orriak telematikoki aurkeztuko dira, ifas.bizkaia.eus orrian erabilgarri dagoen aplikazio informatikoaren bidez («LEP Deialdia»).
Herritar guztiek aurkezteko aukera izan dezaten bermatzeko, Foru Erakunde honek zuzeneko arreta egiteko bulego bat jarriko du, non baliabide informatiko guztiak egongo diren izapideak egin ahal izateko. Web-orrian (lan-eskaintza publikoa) argitaratuko da helbidea, bai eta GUFEko iragarki-taulan ere.
I.zatia
Zuzenbide Publikoa I
1. gaia: Estatua. Kontzeptua. Osagaiak. Estatu erak.
2. gaia: Estatuaren eginkizunak. Botereen zatiketari buruzko teoria.
3. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Egitura eta funtsezko edukia. Konstituzioaren erreforma.
4. gaia: Espainiarren oinarrizko eskubide eta eginbeharrak. Oinarrizko eskubideak babestea eta etetea. Pertsonaren oinarrizko eskubideen jurisdikzio-babesa.
5. gaia: Botere legegilea. Teoria orokorra. Gorte Nagusiak. Osaera eta eginkizunak. Ganberen arauketa eta funtzionamendua: erregelamendu parlamentarioak. Gorte Nagusien mendeko kontrol-organoak: Herriaren Defendatzailea eta Kontu Auzitegia.
6. gaia: Gobernua. Gobernuaren eta botere legegilearen arteko harremanak. Gobernuaren parlamentu-kontrola.
7. gaia: Botere judiziala. Justiziaren arauketa konstituzionala. Botere Judizialaren Lege Organikoa. Justizia Administrazioaren antolaketa Espainian: jurisdikzio-ordenak, jurisdikzio-organoen motak eta haien eginkizunak.
8. gaia: Estatuaren lurralde-antolamendurako erak. Autonomia-estatutuak: esanahia. Eskumenak Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean banatzeko sistema.
9. gaia: Konstituzio Auzitegia. Urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren printzipio gidatzaileak. Eskumenak eta eginkizunak. Babes errekurtsoak.
10. gaia: Europar Batasuna. Erakundeak. Legegintza-jarduera: alderdiak, zuzenbidearen iturriak eta legegintza-egintzen lehentasun-ordena.
11. gaia: Administrazioak Legeari eta Zuzenbideari men egitea (I): Zuzenbide Publikoaren iturriak. Legea: lege-motak. Nazioarteko itunak.
12. gaia: Administrazioak Legeari eta Zuzenbideari men egitea (II): Ohitura. Zuzenbidearen printzipio orokorrak. Administrazio-jarduera.
13. gaia: Erregelamendua: kontzeptua eta motak. Erregelamenduak egiteko prozedura. Erregelamendu-ahalaren mugak eta legez kontrako erregelamenduen aurkako babesa. Zerbitzuko jarraibideak eta aginduak.
14. gaia: Legegintza-ekimena eta erregelamenduak eta bestelako xedapenak emateko ahala (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea). Lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozedura (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legea).
15. gaia: Arauen eraginaren analisiari buruzko memoria (39/2015 eta 40/2015 legeak, eta urriaren 27ko 931/2017 Errege Dekretua,1083/2009 Errege Dekretua, arauen eraginaren analisiari buruzko memoria arautzen duena).
16. gaia: Administrazio Publikoaren posizio juridikoa. Administrazioaren ahalak. Ahal diskrezionala eta ahal arautua.
17. gaia: Herritarra administratu gisa: kontzeptua eta motak. Administratuen gaitasuna eta gaitasun hori aldarazten duten arrazoiak. Herritarren eskubideak administrazio publikoekin dituzten harremanetan.
18. gaia: Administrazio-egintza. Kontzeptua. Osagaiak. Motak. Betekizunak: motibazioa eta forma. Administrazio-egintzen eraginkortasuna. Baldintzak. Jakinarazpena: edukia, epea eta eginera. Jakinarazpen akastuna. Argitalpena. Berandutza eta eraginkortasunaren atzeraeragina.
19. gaia: Derrigortze administratiboa: autotutoretza betearazlearen printzipioa. Administrazio-egintzen nahitaezko betearazpena: bideak eta haiek erabiltzeko printzipioak. Derrigortze administratibo zuzena. Egitate-bidea.
20. gaia: Administrazio-egintzaren baliogabetasuna. Erabateko deuseztasunaren eta deuseztagarritasunaren kasuak. Administrazio-egintza artatzeko printzipioa. Egintzak eta xedapenak Administrazioak berak berrikustea: kasuak. Deuseztasun-akzioa: prozedura, mugak. Kaltegarritasun-deklarazioa. Egintzak errebokatzea. Oker materialak edo egitatezkoak zuzentzea.
21. gaia: Administrazio-prozedurei buruzko xedapen orokorrak eta prozedura bakoitzaren arau erregulatzaileak. Prozedurako interesdun motak. Prozeduraren hasiera: motak eta eskabideak zuzendu eta hobetzea. Eskabide, idazki eta komunikazioak aurkeztea.
22. gaia: Administrazio-erregistroak. Epe-mugak eta epeak: zenbaketa, epe-luzapena eta presako izapidegintza. Antolamendua. Instrukzioa: interesdunen parte-hartzea, froga eta txostenak.
23. gaia: Prozeduraren amaiera. Ebatzi beharra. Esanbidezko ebazpenaren edukia: ebazpena interesdunak eskatutakoaren harikoa izatearen eta interesdunaren aurreko egoera ez okerragotzearen printzipioak. Itundutako amaiera. Esanbidezko ebazpenik ez izatea: administrazio-isiltasunaren araubidea. Interesdunek atzera egitea eta uko egitea. Iraungitzea.
II.zatia
Zuzenbide Publikoa II
24. gaia: Administrazio-errekurtsoak: printzipio orokorrak. Administrazio-errekurtsoa jarri ahal zaien egintzak. Administrazio-errekurtsoak izapidetzeko erregela orokorrak.
25. gaia: Administrazio-errekurtsoak: errekurtso motak. Administrazio-errekurtsoen ordezko prozedurak: adiskidetzea, bitartekotza eta arbitrajea.
26. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Berrikuntzak aurreko legeriarekin alderatuta.
27. gaia: 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Berrikuntzak aurreko legeriarekin alderatuta.
28. gaia: Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa. Izaera, hedadura eta mugak. Jurisdikzioaren organoak eta haien eskumenak. Alderdiak: legitimazioa. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren xedea.
29. gaia: Espainiako toki-araubidea. Konstituzio-printzipioak eta erregulazio juridikoa. Zerbitzu publikoa toki-eremuan. Zerbitzu publikoak kudeatzeko erak. Emakidaren azterketa berezia.
30. gaia: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa (I). Xedea eta aplikazio-eremua. Kontratu-motak zedarriztatzea. Erregulazio harmonizatuko kontratuak. Administrazio-kontratuak eta kontratu pribatuak. Kontratuak burutzea eta kontratuen forma. Baliogabetasun-araubidea: araubide orokorra. Kontratazio-arloko errekurtso berezia.
31. gaia: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa (II). Kontratuko alderdiak: kontratazio-organoa, enpresaburuaren gaitasuna eta kaudimena. Objektua, prezioa eta zenbatekoa. Herri-administrazioek kontratuak prestatzeko arau orokorrak.
32. gaia: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa (III). Herri-administrazioen kontratuak esleitzea: arau orokorrak, prozedura irekia, negoziazio bidezko prozedura. Administrazio-kontratuen ondorioak eta administrazio-kontratuak betetzea eta azkentzea: arau orokorrak.
33. gaia: Zerbitzu publikoa. Kontzeptuaren bilakaera. Zerbitzu publikoa eta administrazioaren prestazioak. Zerbitzu publiko birtualak edo berezkoak ez direnak. Zerbitzu publikoak kudeatzeko erak.
34. gaia: Administrazioaren erantzukizuna. Bilakaera eta egungo araubidea. Administrazio Publikoaren erantzukizuna: izaera. Erantzukizunaren oinarriak. Ordaintzeko moduko kalteak. Erantzukizunaren arloko administrazio-egintza eta -prozedura. Administrazio publikoko agintarien eta haien zerbitzura dauden langileen ondare-erantzukizuna.
35. gaia: 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena (I). Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. Herri administrazioetako organoak. Eskumena (eskumenak eskuordetzea, goragokoek bereganatzea, kudeaketa gomendioak, sinadura delegatzea; ordezkotza. Eskumenei buruzko erabakiak. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena (II):
36. gaia: Administrazio publikoetako kide anitzeko organoak. Funtzionamendua eta araubidea. Abstentzioa eta errekusazioa.
37. gaia: 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena (III): Administrazio hitzarmenak: definizioa, motak, edukia, hitzarmenak sinatzea, azkentzea, eta suntsiaraztearen ondorioak.
38. gaia: 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena (IV): Administrazioen arteko harremanak: Administrazioen arteko harremanei buruzko printzipio orokorrak. Laguntzeko betebeharra. Lankidetza-harremanak Administrazioen arteko harreman elektronikoak
39. gaia: Administrazio elektronikoa: Herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzko Legea. Xedea, aplikazio-eremua eta printzipio orokorrak eta herritarren eskubideak.
40. gaia: Herritarrak administrazio elektronikora sartzeko tresnak. Administrazio elektronikoaren kontzeptua. Egoitza elektronikoa, erregistroa eta komunikazio eta jakinarazpen elektronikoak Estatuko legerian eta Bizkaiko Lurralde Historikoan.
41. gaia: Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 2013ko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen printzipio orokorrak. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatzea eta informazioa eskuratzeko eskubidearen mugak.
42. gaia: Datu pertsonalen tratamenduari buruzko Europako Parlamentuaren 2016/679 Erregelamendua. Xedea, printzipioak eta definizioak. Herritarren eskubideak izaera pertsonaleko datuen babeserako. Administrazio publikoen betebeharrak. Datu pertsonalak lagatzea edo jakinaraztea.
III.zatia
Toki eta Foru Zuzenbide Autonomiko Orokorra
43. gaia: Euskal Herriaren Autonomia Estatutua (I). Aurrekari historikoak. 1979ko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren aurrekariak. Atariko titulua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, legeak garatu eta betearaztekoak. Polizia autonomikoa.
44. gaia: Euskal Herriaren Autonomia Estatutua (II). Euskal Autonomia Erkidegoaren botereak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza. Lehendakaria. Justizia Administrazioa Euskal Autonomia Erkidegoan.
45. gaia: Euskal Herriaren Autonomia Estatutua (III). Lurralde historikoetako erakundeak. Ogasuna eta ondarea. Estatutuaren erreforma. Xedapen gehigarriak eta iragankorrak.
46. gaia: 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzkoa (I). Xedapen orokorrak. Lurralde historikoen eskumenak: esklusiboak, legeak garatzekoak eta betearaztekoak. Lurralde historikoen ahalak. Goi-ikuskaritza, eskumenen transferentzia eta eskuordetzea.
47. gaia: 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzkoa (II). Finantza- eta aurrekontu-autonomia. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusia. Foru-ogasunak. Ogasun Nagusiaren eta toki-ogasunen arteko baliabideen banaketari buruzko ideia orokorra. Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua. Herri Kontuen Euskal Epaitegia. Xedapen gehigarrien, iragankorren eta azken xedapenen azterketa.
48. gaia: Foru lurraldeen eskubide historikoak. Espainiako Konstituzioko lehenengo xedapen gehigarria, Euskal Herriaren Autonomia Estatutua eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea.
49. gaia: 12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onesten duena. (I) Aurrekariak. Arau orokorrak. Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa. Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordea. Arbitraje Batzordea.
50. gaia: 12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onesten duena (II). Lurralde historikoetako zerga-sistema osatzen duten zergetariko bakoitzari aplikatu beharreko arautegiari buruzko ideia orokorra. Kudeaketaeta jardunbideko arauak. Toki ogasunak.
51. gaia: 12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onesten duena (III). Kupoa. Arau orokorrak. Kupoa zehazteko metodologia. Xedapen gehigarriak, iragankorrak eta azken xedapenak.
52. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa (I): Xedapen orokorrak. Funtzionario-izaera lortzea eta galtzea. Administrazioaren zerbitzurako lan-kontratudun langileak.
53. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa (II): Funtzionarioen eskubideak eta eginbeharrak. Ordainsariak.
54. gaia: Euskara Estatutuan. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilpena arauzkotzeko Oinarrizkoa. Hizkuntza-eskakizunen, haien araubide juridikoaren eta aplikazioaren azterketa berezia.
55. gaia: 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena.
56. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa, Bizkaiko Kondaira Lurraldeko Foru Erakundeen Hautapen, Antolaketa, Erregimen eta Funtzionamenduari buruzkoa (I). Bizkaiko Batzar Nagusiak. Izaera, osaera eta eskumenak. Eraketa, antolaketa eta jardunbidea.
57. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa, Bizkaiko Kondaira Lurraldeko Foru Erakundeen Hautapen, Antolaketa, Erregimen eta Funtzionamenduari buruzkoa (II). Bizkaiko Foru Aldundia. Ahaldun Nagusia. Foru diputatuak Foru Aldundiko goi-karguak. Eginkizunak eskuordetzea.
58. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa, Bizkaiko Kondaira Lurraldeko Foru Erakundeen Hautapen, Antolaketa, Erregimen eta Funtzionamenduari buruzkoa (III). Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren arteko harremanak. Xedapen orokorrak. Foru Aldundiaren erantzukizuna. Foru arauen proiektuak egiteko prozedura. Izaera orokorreko xedapenak eta administrazio-ebazpenak. Ordenamendu ekonomikoa eta kontratazio-araubidea. Xedapen gehigarriak, iragankorrak, indargabetzaileak eta azken xedapenak.
59. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Zioen azalpena. Atariko titulua. I. titulua: Eskumenak, eginkizunak, antolaketa eta finantzaketa. II. titulua: Euskal herri administrazioen eta aginteen jarduketan genero ikuspegia integratzeko neurriak; III. tituluko VII. kapitulua: Zenbait esku-hartze arlotan berdintasuna sustatzeko neurriak —Emakumeen aurkako indarkeria—.
60. gaia: Bizkaiko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako V. Foru Plana (2016-2019), Bizkaiko Foru Aldundiaren 2016ko uztailaren 26ko erabakiaren bidez onetsia: Helburuak. Ildo estrategikoak. Kudeaketa-eredua, jarraipena eta ebaluazioa.
61. gaia: 5/2013 Foru Dekretu Arauemailea, abenduaren 3koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Aurrekontuei buruzko abenduaren 29ko 5/2006 Foru Arauaren testu bategina onesten duena (I). Xedapen orokorrak, printzipio orokorrak, eskubide ekonomikoak eta betebehar ekonomikoak.
62. gaia: 5/2013 Foru Dekretu Arauemailea, abenduaren 3koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Aurrekontuei buruzko abenduaren 29ko 5/2006 Foru Arauaren testu bategina onesten duena (II). Bizkaiko Lurralde Historikoaren aurrekontu orokorrak.
63. gaia: 5/2013 Foru Dekretu Arauemailea, abenduaren 3koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Aurrekontuei buruzko abenduaren 29ko 5/2006 Foru Arauaren testu bategina onesten duena (III). Kontabilitatea eta aurrekontu-kontrola.
64. gaia: 4/1990 Foru Araua, ekainaren 26koa, Bizkaiko Foru Administrazioaren Tasa, Prezio Publiko eta Bestelako Tributu Baliabideei buruzkoa.
IV.zatia
Estatuko Zuzenbidea, EAE-koa eta Forala, eta Gufe-Ren Gizarte Ekintza Publikoa
65. gaia: 4/2001 Foru Araua, maiatzaren 30ekoa, GUFEren estatutuak aldarazteari buruzkoa.
66. gaia: GUFEren egitura organikoaren araudia (I). Eskumen-eremua, egitura organikoa, eskumenak eta erantzukizunak GUFEn.
67. gaia: GUFEren egitura organikoaren araudia (II). Zerbitzuen egitura eta misioa.
68. gaia: Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legea (I). Xedapen orokorrak (xedea, eskubide subjektiboa, titularrak, aplikazio-eremua, xedea eta printzipioak, erabiltzaileen eta profesionalen eskubideak eta betebeharrak). Prestazioak eta zerbitzuak, funtzioen eta lurraldearen antolamendua, eta plangintza Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman.
69. gaia: Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legea (II). Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren eskumen, antolamendu, kontsulta eta partaidetzako araubidea. Ekimen pribatuaren esku hartzea.
70. gaia: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan-arriskuen Prebentzioari buruzkoa (I): Xedea, aplikazio-esparrua eta definizioak. Arriskuen prebentzio-arloko politika, laneko segurtasuna eta osasuna babesteko.
71. gaia: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan-arriskuen Prebentzioari buruzkoa (II): Eskubideak eta betebeharrak. Langileen kontsulta eta parte-hartzea.
72. gaia: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bategina onesten duena (I). Lan-kontratudun langileen araubidea. Helburua eta aplikazio-eremua. Administrazio publikoen zerbitzuan diharduten langileen motak.
73. gaia: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onesten duena (II). Lanbide-jarduera antolatzea.
74. gaia: 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena (I). Aplikazio-eremua. Lan-harremanen iturriak. Lan arloko oinarrizko eskubide eta betebeharrak. Lan-kontratuaren elementuak eta eraginkortasuna.
75. gaia: 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena (II). Lan-kontratuaren modalitateak. Lan-kontratuaren edukia.
76. gaia: 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena (III). Enpresako langileen ordezkaritza-eskubidea eta biltzeko eskubidea. Hauteskunde prozedura. Negoziazio kolektiboa:Oinarrizko kontzeptuak. Negoziazio kolektiboaren prozesua. Negoziazio kolektiboaren faseak.
77. gaia: Langile publikoen lan-izaerako eszedentzia: Modalitateak eta arauketa juridikoa.
78. gaia: Lan-kontratudun langileen diziplina-araubidea. BFAko eta bere erakunde autonomoetako lan-kontratudun langileen lan-hitzarmena eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legea.
79. gaia: BFAko eta bere erakunde autonomoetako lan-kontratudun langileen lan-hitzarmena (I): Hitzarmenaren xedapen orokorrak. Lansaioaren, atsedenen eta jaiegunen araubidea Oporrak, aparteko zerbitzuak. Lan-kontratudun langileen lizentziak. Ordainsarien araubidea. Diziplina-araubidea.
80. gaia: BFAko eta bere erakunde autonomoetako lan-kontratudun langileen lan-hitzarmena (II): Langile publikoaren osasuna. Ordezkariek segurtasun- eta osasun-batzordeak. Sindikazio, ekintza sindikal, ordezkaritza, parte-hartze, bilkura eta negoziazio kolektiborako eskubideen araubidea.
V.zatia
Ezagutza Espezifikoak
81. gaia: Politika eta programa publikoen analisia eta ebaluazioa. Faseak: (analisia, erabakitzea, ezarpena, gauzatzea eta ebaluazioa). Administrazio faktoreak. (prozedura, antolaketa, aurrekontua, informazioa, giza baliabideak).
82. gaia: Proiektuen kudeaketa. Plangintza eta kontrola. Proiektuaren faseak. Helburuak. Jardueren identifikazioa. Errekurtsoak. Epeak eta kostuak. Proiektuak kontrolatzeko tresnak.
83. gaia: Eskumenen kontzeptua giza baliabideen eremuan. Osagaiak. Eskumenen ezaugarriak eta motak. Eskumen-araua. Eskumenen profila. Lanpostuen taldeak eta trebakuntza eskumenen arabera.
84. gaia: Giza baliabideen plangintza estrategikoa: Giza baliabideen kudeaketa estrategikoa. Giza baliabideen plangintza estrategikoa. Giza baliabideen plangintza estrategikoaren ereduak.
85. gaia: Trebakuntza-plana ezartzeko metodologia. Faseak. Ezartzeko arazoak eta konponbideak. Langile publikoen prestakuntza: irismena eta esanahia.
86. gaia: Lanpostuen azterketa. Helburuak. Eginkizun eta atazen azterketa. Ezaugarriak. Metodoak. Pertsonen eta lanpostuen arteko egokitzapena.
87. gaia: Eginkizunen eskuliburua egitea: Kontzeptua. Edukia. Giza baliabideak kudeatzeko erabilgarritasuna.
88. gaia: Lanpostuen balorazioa eta giza baliabideen kudeaketa: lanpostuen balorazioaren xedea. Lanpostuen ebaluazioa funtzio publikoari buruzko legerian. Balioztatze-metodoak.
89. gaia: Administrazio publikoetako lanpostuen zerrendak. Oinarrizko arau-eremua. Euskadiko Autonomia Erkidegoko herri administrazioko lanpostu-zerrenda.
90. gaia: 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, herri-administrazioetako langileen bateraezintasunei buruzkoa.