Teknikari-laguntzailea.
Gipuzkoa
Helburua:
Kultura-esparruetako eta ekitaldien muntaketako materialez, azpiegituraz eta ekipamenduaz arduratzea.
Lanpostuaren eginkizunak:
— Ekitaldiak muntatzeaz arduratzea.
— Esleitutako esparruetako materialez, azpiegituraz eta ekipamenduaz arduratzea.
— Argiztapeneko eta ikus-entzunezko instalazioen diseinuez arduratzea.
— Giza baliabide propioak eta kanpokoak koordinatzea.
— Bere jardueraren berezko arloan aholku ematea.
— Herritarrari arreta ematea.
— Kontsultei erantzutea.
— Lankideei laguntzea hobe menderatzen dituen zereginetan.
— Saileko langileekin, zeregin-pilaketaren, absentziaren edo gaixotasunaren egoeretan laguntzea.
— Bere lana antolatzea.
— Bere erantzukizun-mailaren baitan agindutako zereginak burutzea.
— Lan-prozeduren diseinuan, ezarpenean eta ebaluazioan laguntzea.
— Administrazio-prozesuetan laguntzea.
— Unitateko gainerako profesionalekin edo inplikatutako beste udal-zerbitzu batzuekin duen jarduera koordinatzea.
— Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.
— Zaintzea bere segurtasuna eta osasuna, bai eta bere lanbide-jarduerak eragin diezaiekeen beste pertsona batzuena ere.
— Enpresak emandako laneko baliabideak eta babes-ekipoak erabiltzea.
— Zerbitzu bakoitzeko instalazioen, ekipamenduen eta bitartekoen erabilera, kontserbazio eta mantentze egokiaz arduratzea, horretarako ezarritako arauak betetzen direla gainbegiratuz.
— Esku hartzeko beharrak detektatzea.
— Bere jarduerari dagokion arloan informatzea (txostenak egitea).
— Bere jardueraren berezko arloan ikertzea.
— Kontratuei, lankidetza-hitzarmenei eta funtzionamendu-araudiei jarraipena egitea.
— Esleitutako planak, proiektuak, programak, ikastaroak, jarduerak eta/edo kanpainak kudeatzeaz arduratzea.
— Administrazio-prozesuetan hobekuntza sustatzea.
— Bere eginkizunak betetzeko, beste organismo, erakunde eta profesional batzuekin harremanak sustatzea.
— Bere lanpostuaren kategoriaren arabera eta gaitasun eta ahal profesionalen baitan, egokitzen zaizkion bestelako eginkizunak exekutatzea.
Batxiler titulua, Lanbide Heziketako teknikari titulua edo baliokidea izatea.
Derrigorrezko 3. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea.
Funtzio publikoan sartzeko ezarritako eskakizun orokorrez gain:
a) Batxiler titulua, Lanbide Heziketako teknikari titulua edo baliokidea izatea.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria duela egiaztatu beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean araututako lanbideen esparruan lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu duten izangaiei.
b) Lanpostuaren berezko eginkizunak normaltasunez betetzea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea. Hori hamaikagarren oinarri orokorrean araututakoaren arabera egiaztatu beharko da.
c) Derrigorrezko 3. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea, bai hautaketa prozesuaren esparruan egiten diren proben bidez, bai eskatzen den hizkuntz eskakizuna indarreko araudiaren arabera egiaztatzen edo baliozkotzen duen dokumenturen bat aurkeztuta.
Errenteriako Udalaren Egoitza Elektronikoaren erregistro elektronikoaren bidez (www.errenteria.eus), bertan eskuragarri dagoen izapide espezifikoaren bidez.
a. Errenteriako Udalaren Erregistroan, ZU! Arreta-zerbitzuaren instalazioetan (Herriko Plaza z/g, 20100 posta-kodea, Errenteria).
b. Euskal autonomia Erkidegoko edo beste edozein autonomia erkidegotako erregistroetan, baita Estatuko administrazioko, Diputazio Probintzialetako, Irletako Kabildo eta Kontseiluetako erregistroetan ere, eta Toki Araubideko Oinarriak erregulatzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 121 artikuluak aipatzen dituen udalerrietako udaletan.
c. Posta bulegoetan. Kasu horretan gutun-azala irekita aurkeztuko da posta bulegoko funtzionarioak data eta zigilua ipini diezaion ziurtatu baino lehen, eta kasu horretan soilik ulertuko da eskaera-orria Errenteriako Udaleko erregistroan sartu dela posta bulegoan entregatu den egunean. Eskaera-orria da zigilatu behar dena.
GAI ZERRENDA OROKORRA
I. blokea. Espainiako Konstituzioa.
1. 1978ko Konstituzioa: Atariko Titulua. I. Titulua II. Kapitulua Eskubide eta askatasunak, IV. Kapitulua Askatasunaren eta oinarrizko eskubideen gaineko bermeak eta V. Kapitulua Eskubideak eta askatasunak etetea.
II. blokea. Euskadiko Autonomia Estatutua.
2. 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarena. Atariko Titulua. II. Titulua Euskal Herriaren aginteak.
III. blokea. Administrazio publikoen araubide juridikoa eta administrazio-prozedura.
3. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearena. I. Titulua I. Kapitulua Jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua eta II. Kapitulua Administrazio-prozeduran interesdunek beren burua identifikatzea eta sinatzea.
4. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearena. II. Titulua I. Kapitulua Jarduera-arau orokorrak eta II. Kapitulua Epe-mugak eta epeak.
5. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Atariko Titulua: II kapitulua, 1 eta 2 atalak, eta 3 ataleko I azpi-atala. V eta VI Kapituluak.
IV. blokea. Enplegu publikoa.
6. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duena: II. Titulua: Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak.
7. 5/2015 Errege Dekretu Legegilea, urriaren 30ekoa, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutua. III titulua: Eskubideak eta eginbeharrak. Enplegatu publikoen jokabide-kodea. I., II., III. eta VI. Kapituluak.
V. blokea. Toki araubidea.
8. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. I, eta II. Tituluak.
VI. blokea. Berdintasuna.
9. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. Atariko titulua. Xedea, aplikazio eremua eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan herri-aginteen jarduna zuzendu behar duten printzipio orokorrak.
DEIALDIAREN GAITEGI ESPEZIFIKOA
1. 1/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. I. kapitulua. Xedea eta aplikazio eremua. III. kapitulua. Eskubideak eta betebeharrak.
2. Errenteriako Udalean Hizkuntza Ofizialen erabilera Normalizatzeko Plana. VI. Plangintzaldia (2018-2022), 2018ko abenduaren 18an onartua. 7. puntua: Planaren Xedea. 8. puntua: Plan Estrategikoa. 9. puntua: Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak.
3. Errenteriako Aniztasunean oinarritutako Herritar Bizikidetzarako Plan Estrategikoa. Marko teorikoa.
4. Datu Pertsonalak babestea:
— 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. I. eta II. Tituluak. Xedapen. Orokorrak. Datuak babesteari buruzko printzipioak.
— 2016/679 (EB) Erregelamenduaren I. eta II. Kapituluak. Xedapen Orokorrak. Printzipioak.
5. Elektrizitateari eta elektronikari buruzko oinarrizko ezagutzak. Oinarrizko magnitudeak. Ohm-en legea.
6. Argiaren propietateak eta ezaugarriak.
7. Bideo-, audio-, argi- eta indar-kableak identifikatzea, ezaugarriak, aplikazioak eta konexioak.
8. Ikus-entzunezkoetako eta argiztapeneko elementuak identifikatzea, ezaugarriak eta aplikazioak (fokuak, iragazkiak, lanparak, mikrofonoak, proiektoreak, optikak…).
9. Ikus-entzunezko komunikazioko eta argiztapeneko protokoloak.
10. Soinu, bideo eta argiztapeneko nahasketa-mahai analogiko nahiz digitalak.
11. Bideo-seinale eta -bereizmen motak.
12. Softwareari buruzko ezagutzak: Autocad, Capture eta QLab.
13. Espazio eszenikoak, parteak, terminologia.
14. Behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoa.
15. Argiztapen-planoak. Interpretatzea eta muntatzea.
16. Akustika, elektroakustika eta soinu-sistemak.
17. Soinu-ekipoak. Seinale-prozesadoreak, kutxa akustikoak, potentziaren etapak.
18. Audio-seinaleak bideratzea eta egiaztatzea.
19. Irrati-frekuentzia audio sistemetan.
20. Soinua hartzea. Mikrofonoak. Haririk gabeko soinu-sistemak.
21. Tokiko sareak. Routerra eta konfigurazioa. Sareko kableak jartzea. IP helbidea. OSC.
22. Kamerak. Grabatzeko eta biltegiratzeko sistemak.
23. Bideo-proiekziorako sistemak.
24. Eszena-makineria. Zamak goratzeko ekipoak: eskuzko makilak, kontrapisudunak, motorizatuak.
25. Zamak zintzilikatu eta goratzea, ikuskizunetan. (Rigging). Egiturak eta laneko ekipamenduak. Kalkuluak.
26. Plataforma jasotzaileak.
27. Ekitaldiak antolatzea: produkzio-fitxak eta muntatzeko eta desmuntatzeko prozesuak.
28. Lantaldeak koordinatzea.
29. Entsegu-prozesua eta emanaldiko zerbitzua.
30. Errenteriako kultura: eskaintza, eragileak, jaialdiak.
31. Errenteriako Niessen eta Lekuonako ezaugarri teknikoak.