Gelazain 8 plaza Nafarroako Parlamentuan

Deialdia egiten duena:
Nafarroako Parlamentua
Baldintzak:
  • DBHko graduatuaren titulua, eskola-graduatuaren titulua, Oinarrizko Lanbide Heziketaren titulua edo lehen graduko Lanbide Heziketaren titulua edukitzea.
  • Euskarako B2 hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetara ere aurkeztu nahi dutenen kasuan, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako maila hori frogatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat edukitzea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 210/2010 Ebazpenean, irailaren 13koan, zerrendaturik daudenetakoa (117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2010eko irailaren 27koa), edo ofizialki baliokidetzat aitorturiko titulazioa edukitzea, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria edukitzea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
Edukia:

Zortzi lanpostu horiek honako txanda hauetan banatuko dira:

–Zazpi lanpostu, txanda irekian (bi, euskarako B2 hizkuntza-eskakizundunak).

–Lanpostu bat, 100eko 33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonentzako erreserba-txandan.

 

Tasak: 15,60 €.

Epea:

2024/05/22

Kontaktua:

Nafarroako Parlamentua

Navas de Tolosa kalea, 1

Iruña

Eremua:

AE gainerakoa

Comunidad Foral de Navarra

Iturria:
2024-04-23ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: