Udako lana: udaleku irekietarako lan-poltsa (begiraleak eta koordinatzaileak) Zestoako Udalean

Deialdia egiten duena:
Zestoako Udala
Baldintzak:

a) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.            

Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

b) 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.

c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.

Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.    

d) Gaixotasunik ez edukitzea, ezta akats fisiko nahiz psikikorik, postuan bete behar diren funtzioak betetzea galaraziko lukeenik. Beharrezkoa izanez gero mediku-txostena eskatuko da.

e) Europako Batasuneko edozein estatuko edota hitzartutako herrialde bateko nazionalitatea edukitzea, abenduaren 29ko 55/1999 Legearen 37. artikuluan xedatutakoaren arabera.           

f) Euskara jakitea: Euskararen C1 (EGA) hizkuntza-eskakizunaren edo baliokidea den tituluaren jabe izatea. Ez duenak, aukera izango du azterketa egiteko eta trebetasun hau frogatzeko.      

g) Inolako administrazio publikoaren edo autonomia erkidegoetako konstituzio nahiz estatutu organoen zerbitzutik diziplina-espediente bidez baztertu gabea izatea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.      

h) Izendatua suertatuko balitz, abenduaren 26ko 53/1984 Legeak bateraezintzat jotako lanetan ez aritzea lanpostuaz jabetzeko egunean.

i) Natura sexualeko delituengatiko aurrekari penalik ez izatea.

Edukia:

Deialdi honen xedea da Zestoako Udalak antolatzen dituen udaleku ireki, kirol udaleku eta uda gazteko udalekuetarako koordinatzaileak eta begiraleak kontratatzea da. Horretarako, aipatutako udalekuak osatzeko, ondorengo 3 lan-poltsa lehiaketa bidez egingo dira:

  • Udaleku irekietako begiraleen lan-poltsa.
  • Udaleku irekietako koordinatzailearen lan-poltsa.             
  • Kirol udalekuetako eta uda gazteko kirol begiraleen lan-poltsa.
Epea:

2023/04/20

Kontaktua:

Zestoako Udala

Foru Plaza, 1

20740 Zestoa (Gipuzkoa)

gazteria@zestoa.eus
Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Zestoa

Iturria:
2023-03-20ko 54. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: