Administrari Laguntzailea
Gipuzkoa
Orokorrean, tokiko administrazioaren menpekoak diren funtzio publiko osagarri oro. Zehazki, Udaleko administrazio orokorreko idazkaritzako administratibo laguntzailearen funtzioak, udalari emandakoak, eta modu indibidualean edo beste funztionario edo langileekin taldean garatuko direnak.
Lanposturari dagozkion funtzioen eta egiteko nagusien mugagarria ez den enuntziatu generikoa:
Publikoarekiko arreta orokorra: Publikoarekiko arretako administrazioa:
— Telefono zentral orokorren lehen erantzuna. Eskatzen diren zerbitzuetara deiak berbideratzea. Oharrak hartu eta berauen kudeaketa.
— Posta elektronikoaren arreta izatea, posta jasotzea, berbideratzea eta berauen kudeaketa.
— Telefaxaren arreta izatea, dokumentuan jasotzea, berbideratzea eta berauen kudeaketa.
— Leihatila presentzialean herritarrei lehen harrera egitea. Kontsultak jasotzea, orientazioa, erantzunen kudeaketa, hitzorduen kudeaketa.
Biztanleen udal errolda. Biztanleen erroldaren administrazioa.
— Eskaerak jasotzea, aztertzea, analisi dokumentala, kontsulta, alten ebazpen proposamenak egitea, bajak, helbide aldaketak, ofiziozko bajak. Lotura duten gertakizun guztien kudeaketa informatizatua. Datu base dokumentalaren kontserbazioa, mantenua, eguneraketa eta ustiaketa.
— EIN eta EUSTATentzako estatistikak egin eta kudeatzea.
— Lotura duten paper eta ziurtagiriak igortzea eta kudeatzea.
Dokumentuen erregistroa: Udaleko erregistro ofiziala.
— Udaleko dokumentuen sarrera eta irteera erregistroari arreta pertsonala.
— Dokumentuen sarrera erregistroaren eskaeren dokumentazioa jasotzea, aurretiazko azterketa, dokumentuen analisia, prozeduren egiaztatzea, sailkatzea, paperean edo formatu digitalean kopiak lortzea eta kudeaketa informatizatua.
— Dokumentuen irteera erregistroaren kudeaketa; ordenatzea, manipulazioa, komunikazioen kudeaketa, jakinarazpenak, erregistro dokumentala kudeaketa informatizatuan.
— Erregistroko datu base dokumentalaren kontserbazioa, mantenua, eguneraketa eta ustiapena.
— Dokumentuen sarrera eta irteerako posta zerbitzuaren arreta eta kudeaketa, aplikazio informatizatuarekin.
Errolda fiskalen eta diru bilketen kudeaketa. Admnistrazioa.
— Zergen, tasen eta prezio publikoen errolda fiskal ezberdinen datu base dokumentalen alten, bajen, aldaketen, doitzeen, hobarien, salbuespenen kudeaketa informatizatua, kontserbazioa, mantenua, eguneratzea eta ustiapena.
— Zerrendak, erreziboak, erreziboen itzulketa, ziurtagiriak etabar igortzea eta kudeatzea.
— Aldizkari ofizialetarako eta iragarki oholerako iragarkiak prestatzea, informazio publikorako izango direnak.
— Bankeetxetan helbideratutako kobrantzetarako matrikulen kudeaketa.
— -Lan txikietako zergen eta tasen likidazioa.
Hiri hondakinen bilketa.
— Hiri hondakinen gaikako bilketako elementu pertsonalizatuen kudeaketa dokumentala. Altak, bajak eta dagokion datu basean elementuen aldaketen erregistroa.
— Hondakin bilketa sistemako erreklamazioen eta gertaeren arreta.
Bake Epaitegia. Epaileari eta Bake Epaitegiko Idazkariari laguntzea.
— Bake Epaitegiko kudeaketa admiinistratiboa.
— Aginduak eta erreguak betetzea.
Probidentziak, autoak eta sententziak jakinaraztea. Errekerimenduak. Ekintzen eskaintzak. Deklarazio hartzeetan parte hartzea.
Erregistro Zibila. Bake epaitegiko Erregistro Zibilaren harrera.
— Erregistro zibilean erregistratzen diren ekintzen kudeaketa informatizatua.
— Jaiotza, ezkontza kanonikoen eta zibilen, heriotzen eta erregistratu daitezkeen beste ekintzen espedienteak.
— Ohar marjinalak, familia liburuak igortzea.
— Ziurtagiriak igortzea.
Ordezkapenak: absentzia, baja edo txanda egoeran dauden funtzionario edo langileen ordezkapena.
Laguntzak. Idazkaritza Kontuhartzailetza eta artxiboetako lanetan laguntzea.
Besteak: Aurrekoetan zehazten ez den baina bere gainekoek agindutako edozein egiteko edo lan.
Irakaskuntza probak gainditu izana eta eskatzen den titulazioa edo indarrean den legediak onartzen duen titulu baliokidea izatea.
Atzerriko titulazioen kasuan, eskura izan beharko dira eta berauen homologazioa frogatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dira.
2. HE
a) Europear batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.
Parte hartu ahal izango dute, baita, Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideak ere, beti ere zuzenbidez banatuak ez badaude; halaber, bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbidez banatuak ez badaude eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina bere kontura bizi direnak.
b) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean hamasei (16) urte beteta izatea eta derrigorrezko jubilaziorako adina ez gainditzea.
c) Dagozkion egiteko eta lanetarako gaitasun eta trebezia fisiko zein psikikoak izatea.
d) Irakaskuntza probak gainditu izana eta eskatzen den titulazioa edo indarrean den legediak onartzen duen titulu baliokidea izatea.
Atzerriko titulazioen kasuan, eskura izan beharko dira eta berauen homologazioa frogatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dira.
e) Lanpostuak derrigorrean ezarrita duen euskarazko Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratua egokitzeko apirilaren 8ko 64/2008 Dekretuan eta berau aldatzen duen otsailaren 24ko 48/2009 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
f) Lanpostuaren eginkizunak normaltasunez betetzea eragotziko dion gaixotasunik edo akats fisikorik edo psikikorik ez izatea.
g) Diziplina-espediente bidez edozein Herri Administrazio edo Autonomia Erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ebazpen judizialaren arabera enplegu edo kargu publikorako gaitasungabetze erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo lan-legepekoen kasuan, bereiziak edo ezgaituak izan diren lanpostuko antzerako eginkizunak betetzeko. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
h) Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko 53/1984 Legean ezarritakoaren arabera, ezintasun edo bateraezintasun lege- kausaren batean sartuta ez egotea.
Baldintza horiek guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete behar dira.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabideak Udalak prestatutako eredu ofizial eta normalizatuari egokituko zaizkio.
Eskabideak honako toki hauetan ere eskuratu daitezke:
— Alegiako Udaleko Erregistro Orokorrean (Enparantza Nagusia, z/g) astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.
Lehiaketa-oposizio honetan onartua izateko eskabideak, Alegiako Udaleko Alkate-Lehendakariari zuzenduko zaizkio eta eskabide horiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte baztertuak ez izateko:
a) Izangaiek adierazi beharko dute oinarri hauen laugarren atalean zehazturiko baldintza guztiak betetzen dituztela. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako bete beharko dituzte.
Pertsona eskatzaileak, oposaketako ariketak zein hizkuntza ofizialetan egin nahi dituen zehaztu beharko du derrigorrez. Zehazten ez badu, epaimahaiak proposatzen duen hizkuntzan egin beharko du.
b) Era berean, lehiaketa fasean baloratuko diren merezimenduei dagozkien datuak ere jaso beharko dituzte. Ez dira baloratuko eskabidean egoki zehaztu edo zerrendatu ez diren merezimenduak.
c) Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
— Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.
— Deialdian parte hartu ahal izateko eskatutako tituluaren kopia.
— Euskarako tituluaren kopia.
— Merezimenduen egiaztagirien kopia.
Gai orokorrak
1. gaia. 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa. Atariko titulua eta I. titulua.
2. gaia. 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa. VIII. titulua.
3. gaia. Euskal Herriko Autonomia Estatutua, 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa. Atariko titulua, II. titulua eta III. titulua.
4. gaia. Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea. (IV. eta V. tituluak).
5. gaia. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko Eusko Legebiltzarreko 2/2016 Legea. I., II. eta III. tituluak.
6. gaia. Udal antolakuntza. Udal Entitateen jarduerarako Erregimena: Bilkuren deiak eta erregimena, bozketak, asistentzia eta erabakia. Jakinarazpenak.
7. gaia. Toki erakundeen ordenantzak, araudiak eta bandoak. Notak, egiteko eta onartzeko prozedura.
8. gaia. Tokiko administrazio prozedura. Dokumentuen erregistroa. Komunikazioak eta jakinarazpenak. Dokumentuak erkatzea.
9. gaia. Datu pertsonalen babesa. Printzipio orokorrak eta definizioak.
10. gaia. Toki ogasunak. Sarreren sailkapena. Ordennatza fiskalak. Tasak eta prezio publikoak Alegian eragina dutena.
11. gaia. Dirubilketa. Epea, lekua eta likidazio modukoa. Borondatezko epearen barruko dirubilketa. Betearazpen bideko dirubilketa.
12. gaia. Dokumentuen erregistroa. Printzipio orokorrak.
13. gaia. Prozedura administratiboa: Kontzeptua. Prozeduraren faseak: hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera.
14. gaia. Errekurtso administratiboak. Edukia, forma, epeak, instrukzioa eta amaiera.
15. gaia. Gipuzkoako Lurralde Historikoko administrazio orokorra. Antolakuntza orokorra.
16. gaia. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorra. Antolakuntza orokorra.
17. gaia. Administrazio publikoetako funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak.
18. gaia. Tokiko erakundeen aurrekontu orokorrak: definizioa, iraunaldia eta aurrekontuei buruzko printzipioak.
19. gaia. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea. Botere publikoen jardueran genero ikuspegiaren integraziorako neurriak.
20. gaia. Tokiko erakundeen ondasunak. Jabetza publikoa. Ondare ondasunak.
21. gaia. Administrazio publikoen erantzukizuna. Araudia eta prozedura ideia orokorra.
22. gaia. Udal zerbitzuak. Kudeaketa zuzena eta zeharkakoa. Kontzeptua eta formak.
23. gaia. Diru laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege orokorra. Diru laguntzen prozedura eta kudeaketa. Xedapen orokorrak.
24. gaia. Administrazio publikoen kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legea: ideia orokorrak.
25. gaia. Prozedura zigortzailea. Printzipio inspiratzaileak eta izapidetzea.
Berariazko orokorrak
1. taldea
1. gaia. Alegia. Geografia, historia, biztanlegoa. Kultura, festak, elkarte kulturalak.
2. gaia. Alegia. Herri jabetzako Kale-izendegi eta bideak. Beste herri azpiegiturak. Zerbitzu publikoak.
3. gaia. Publikoaren harrera. Arreta informazioa, erabiltzaleen laguntza. Udal zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.
4. gaia. Ezintasunak dituzten pertsonentzako aparkaleku txartela arautzen duen udal ordenantza.
5. gaia. Udal titulartasuneko errepideak eta bideak erabiltzeko oinarriak arautzen dituen ordenantza.
6. gaia. Espetxe-zigorrak Alegiako udalherriaren alde lan eginez ordezkatzeko araudia.
7. gaia. Etxebizitzetara heltzeko irisgarritasuna sustatzeko udal ordenantza.
8. gaia. Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza.
9. gaia. Herriko jaiak eta beste ospakizun batzuk direla eta instalatzen diren txosna eta antzekoen funtzionamendua arautzen duen ordenantza.
10. gaia. Alegiako hilerriko araudia.
11. gaia. Agurra, omenaldi eta hileta zibilak egitea arautzen duen ordenantza.
12. gaia. Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.
13. gaia. Trafikoa, motordun ibilgailuen zirkulazioa eta bide segurtasuna arautzen duen udal ordenantza.
14. gaia. Uraren ziklo osoaren kudeaketa arautzen duen udal ordenantza.
15. gaia. Ondasun higiezinen zergaren kouotak zehazteko oinarrizko elementuen udal ordenantza.
16. gaia. Trakzio mekanikoko ibilgailuen zergaren kuotak zehazteko oinarrizko elementuak arautzen dituen ordenantza.
17. gaia. Eraikuntzei, instakuntzei eta lanei buruzko udal ordenantza.
18. gaia. Herriko jarduera ekonomikoari buruzko zergaren ordainarazpenerako ahalmen batzuk arautzen dituen ordenantza fiskala.
19. gaia. Hiri izaera duten lurren balioa areagotzeari buruzko ordenantza fiskala.
20. gaia. Zerbitzu publikoak emateagatik eta jarduera administratiboak egiteagatiko tasen ordenantza arautzailea.
21. gaia. Jabetza publikoaren erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasen ordenantza arautzailea.
22. gaia. Zerbitzuak emateko edo udal jarduerak egiteko prezio publikoen ordenantza arautzailea.
23. gaia. Dirulaguntzak emateko eragineko erregimen orokorra arautzen deun ordenantza. Udal dirulaguntzen plan estrategikoa.
24. gaia. Laneko segurtasun eta osasunbidea. Arriskuak saihesteko planak.
25. gaia. Lehen sorospenak. Ahoz-ahoko arnastea, bihotzeko masaiak. Oinarrizko botikina eta erabilpena.
II. taldea
Aplikazio teoriko-praktiko zehatzak
1. gaia. Biztanleen udal errolda.
Araudi aplikagarria.
Erroldaren kudeaketa informatizatua. Altak, bajak, gertaerak eta kontrola.
Zirutagiriak eta paperak igortzea.
Ofiziozko bajaren espedientea.
Datu pertsonalen babesaren tratamendua.
2. gaia. Udal zerga kudeaketarako erroldak.
Araudi aplikagarria.
Erroldaren kudeaketa informatizatua. Altak, bajak, gertaerak eta kontrola.
Aldizkako matrikulak igortzea.
Erreziboen, kobrantzen, itzulketen, zorpekoen, errekarguen, atzerapenen kudeaketa.
Ziurtagiriak igortzea.
3. gaia. Dokumentuen sarrera eta irteera erregistroa.
Araudi aplikagarria.
Erroldaren kudeaketa informatizatua. Altak, bajak, gertaerak eta kontrola.
Zerrendak igortzea.
Dokumentuak aurkeztea.
Dokumentuak eskaneatzea eta tratamendu informatizatua.
Dokumentuak konpultsatzea.
4. gaia. Erregistro Zibila.
Araudi aplikagarria.
Erregistro zibilean erregistratzen diren ekintzak.
Jaiotzak, ezkontzak eta heriotzak. Erregistro zibilaren kudeaketa informatizatua.
Ohar marjinalak.
Ziurtagiriak igortzea.