Turismo-ekitaldi irisgarri eta inklusiboetarako oinarrizko gida
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak

Gida hau turismo-ekitaldiak diseinatzeko eta antolatzeko tresna gisa sortu da, horietan irisgarritasuna eta inklusioa lehen erabakietatik txertatuz.
Gidak bost zati ditu. Lehenengo eta bigarren zatiek turismo inklusiboaren kontzeptuaz eta pertsonek ekitaldi turistikoei dagokienez dituzten irisgarritasun-premiez hitz egiten dute.
Hirugarren zatian, ekitaldiaren antolaketari buruz jarduten da zehatzago, taldearen prestakuntza, programaren diseinua, komunikazio-ekintzak, inguruneak eta jarduerak kontuan hartuta.
Laugarren zatian, irisgarritasuna egiaztatzeko zerrenda bat ematen da, 76 irizpide dituena, arloen edo faseen arabera banakatuta. Bosgarren zatian tresna praktikoen katalogo txiki bat eskaintzen da, lanari ekiteko garaian eskura izateko.
Egilea: Casado, L.
Argitalpen-lekua: Pamplona.
Argitaratzailea: Dirección General de Turismo, Comercio y Consumo Gobierno de Navarra.
Argitalpen-urtea: 2023.
Orrialdeak: 96.
Hizkuntza: Gaztelania.
