Musika-jaialdietako irisgarritasunari eta inklusioari buruzko gida
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak

Gida hau hainbat gizarte-premia eta -eskaeratatik abiatzen da, musika-ekitaldi handien sustatzaileek eta erakunde laguntzaileek duten erantzukizun-mailaz eta gizarte-konpromisoaz jabetzera bultzatzen dutenak.
Dokumentu honetan, jarraibide, orientabide, printzipio, araudi, hobekuntza-proposamen eta jardunbide egokiei buruzko hainbat proiektu jasotzen dira, zuzeneko musika-eskaintza irisgarria, askotarikoa eta inklusiboa bermatzen duten helburu handiak betetzea erraztuko dutenak.
Dokumentua aplikazio praktikoko hiru eduki-multzo handitan egituratzen da, eta multzo horiek helburu handiak betetzeko ezarri beharreko neurriak eraginkor bihurtu eta banakatzen dituzte. Alde batetik, desgaitasuna duten pertsonen eta audientzia potentzial berrien beharrak, eskaerak eta itxaropenak identifikatu ahal izateko beharrezko orientabideak jorratzen dira.
Bestalde, ekitaldia egingo den ingurunea aukeratzeko orduan kontuan hartu beharreko alderdi guztiak zehazten dira, baita ekitaldia egingo den barrutiaren diseinua eta ezaugarriak ere.
Azkenik, zuzeneko musika-kontzertuaren irisgarritasun unibertsalera bideratutako hainbat neurri, ekintza, ikuspegi eta teknologia azaldu eta deskribatzen dira.
Egilea: Ferrón, D.
Argitalpen-lekua: s.l.
Argitaratzailea: Fundación Music for All Crash Music S.L.
Argitalpen-urtea: 2021.
Orrialdeak: 75.
Hizkuntza: Gaztelania.
