Global report on assistive technology
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak

OMEk eta UNICEFek argitaratutako txosten horrek agerian uzten du 2500 milioi pertsonak baino gehiagok laguntza-produktu bat edo gehiago behar dituztela, hala nola gurpil-aulkiak, audifonoak edo komunikazioa eta kognizioa hobetzeko aplikazioak.
Hala ere, horietako ia mila milioiri ukatu egiten zaie laguntza-produktu horietarako sarbidea, batez ere diru-sarrera txiki eta ertaineko herrialdeetan. 35 herrialdeei buruz egindako azterketaren arabera, herrialde txiroenetan sarbidea % 3 izatetik herrialde aberatsetan % 90 izatera igarotzen da.
Dokumentuak lehen aldiz aurkezten ditu laguntza-produktu horien premia globalari buruzko ebidentziak, eta hainbat gomendio ematen ditu erabilgarritasuna eta sarbidea zabaltzeko, premiari buruzko kontzientzia sortzeko eta gizarteratzeko politikak ezartzeko, milioika pertsonaren bizitza hobetzeko bidean.
Txostenaren arabera, litekeena da 2050. urtean laguntza-produktu bat edo gehiago beharko dituzten pertsonen kopurua 3500 milioira igotzea, biztanleria zahartzen ari delako eta mundu osoan transmititu ezin diren gaixotasunen prebalentziak gora egin duelako.
Egilea: UNICEF.
Argitalpen-lekua: Ginebra.
Argitaratzailea: UNICEF.
Argitalpen-urtea: 2022.
Orrialdeak: 140.
Hizkuntza: Ingelesa.
