Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategiaren proposamena
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak

Dokumentu honetan, Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategia definitzen da, eta dokumentu hori oinarri izango da EAEko eremuan Irisgarritasun Unibertsalaren arloko Ekintza Plana formulatu eta abian jartzeko. Dokumentuak bost kapitulu ditu.
Lehenengo kapituluan, adierazpen Instituzionalaren edukia aipatzen da aurrekari gisa. Adierazpen horrek EAEri Irisgarritasun Unibertsaleko Estrategia propioa emateko konpromisoa dakar.
Bigarren kapituluan nazioarteko eta nazioko arau-testuingurua aurkezten da, Nazio Batuen desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentziotik eta Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunetik hasi eta Euskadin Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legeraino. Era berean, irisgarritasunaren arloko estrategia eta erreferentzia-plan nagusiak aztertzen dira.
Hirugarren kapituluak EAEko irisgarritasun unibertsalaren egoera aztertzen du, irisgarritasunaren arloan kalteberenak diren biztanleen kuantifikazioa eta bilakaera kontuan hartuta, hau da, desgaitasunen bat duten pertsonak, adinekoak eta abar. Egoera eremu tematikoen eta irisgarritasuna hobetzeko egindako jarduera publikoen arabera aztertzen da. Kapitulu honetan, halaber, ISEKek 2018an egindako aurre-diagnostikoaren emaitza nagusiak aurkezten dira, bai eta egungo egoeraren baloraziorako hurbilketa kualitatiboa ere, hainbat eragileren ikuspegitik.
Laugarren kapituluan, Euskadiko Irisgarritasun Unibertsalaren Estrategia aurkezten da: estrategia horren printzipio inspiratzaileak, misioa, etorkizunerako ikuspegia, ardatz estrategikoak eta jarduera-ildoak.
Bosgarren kapituluak Estrategiaren ezarpena, jarraipena eta ebaluazioa zer izango den zehazten du.
Egilea: ISEK-Consejo Vasco para la Promoción de la Accesibilidad.
Argitalpen-lekua: Vitoria-Gasteiz.
Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco.
Argitalpen-urtea: 2020.
Orrialdeak: 121.
Hizkuntza: Gaztelania.
