Teknologia emergenteak, irisgarritasuna eta desgaitasuna duten ikasleak
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak

Gero eta ikerketa gehiagok ziurtatzen dute hezkuntza-teknologiak -eta, zehazkiago, robotak- erabiltzeak ikaskuntza praktikoa, erraza eta irisgarria bermatzen diela premia bereziak dituzten ikasleei; izan ere, ikaskuntza horiek «eginez ikastea» premisan oinarritzen dira, ikasleek egiturak muntatu, robotak programatu eta haiekin elkarreragin behar baitute.
Hezkuntza-robotika hainbat arlotan erabiltzen da ikasteko zailtasunak dituzten ikasleen ikaskuntza indartzeko: matematika, hizkera, hizkuntzak, baita programazioa ere. Hala ere, garrantzitsua da kontuan izatea ikasle horiekin robotika hezkuntza-dinamiketan inplementatzearen azken helburua dela «ikaskuntza-tresna» gisa hartzea, trebetasun anitzen garapena eta eskurapena sustatzeko, hala nola komunikazioa eta hizkuntzaren garapena, gizarte-harremanak, sormena eta irudimena, autoestimua, adierazpenen eta emozioen onarpena, besteak beste.
Liburu hau unibertsitateko eta unibertsitatetik kanpoko irakasleei zuzenduta dago, eta robotekin eta robotikarekin lotutako ia ehun argitalpen aurki daitezke. Lan horiek hezkuntza-mailaren arabera sailkatu dira, Haur Hezkuntzatik, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzara arte. Zerrenda honetan koloreztatzeko argitalpenak, robot mota desberdinak egiteko argitalpenak, istorio liluragarriak dituzten liburuak eta oinarrizko programazioari buruzko irakurketa espezifikoagoak jasotzen dira.
Egilea: Román, P.
Argitalpen-lekua: Barcelona.
Argitaratzailea: Octaedro.
Argitalpen-urtea: 2022.
Orrialdeak: 94.
Hizkuntza: Gaztelania.
