Kultura-ondasun eta -zerbitzuetarako irisgarritasun-eskuliburua

Xehetasunak

Nafarroako kultura-ondasun eta -zerbitzuetarako irisgarritasunaren eskuliburuaren azala

Gida hau erreferentziazko baliabide gisa argitaratzen da kultura-baliabideak, -jarduerak edo -ekitaldiak diseinatu, planifikatu eta kudeatzen dituzten profesional guztientzat.

Herritarrei eskaintzen dizkieten ondasun eta zerbitzuetarako irisgarritasun unibertsala bermatzeko eta hobekuntzak egiteko laguntza-gida gisa planteatzen da. Era berean, desgaitasuna duten pertsonei ere zuzenduta dago, ekipamendu irisgarriei eta parte har dezaketen kultura-eskaintzari buruzko informazioa eskuratzeko kontsulta-dokumentu gisa balio dezan.

Eskuliburu honen garapenarekin lortu nahi diren helburuak honako hauek dira: desgaitasuna duten pertsonek bizitza kulturalean duten parte-hartzea areagotzea, eta ondarea desgaitasunen bat duten pertsonei hurbiltzea – Kultura Eskubideei buruzko Foru Legean jasotako gaiak –.

Gida hau Nafarroako Gobernuaren Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Operatiboan ere jasota dago. Metodologia hori garatzeko honako hauek erabili dira: analisi dokumentala eta legala, benchmarking teknika jardunbide egokien adibideak ezagutzeko, eta bi talde fokaletatik lortutako informazioa.

Lehenengoa Nafarroako kulturako profesionalekin egin zen, eta bestea CERMINen bildutako desgaitasunaren sektoreko erakundeetako adituekin.

Egilea: Dirección General de Cultura-Institución Príncipe de Viana.

Argitalpen-lekua: Pamplona.

Argitaratzailea: Gobierno de Navarra.

Argitalpen-urtea: 2022.

Orrialdeak: 60.

Hizkuntza: Gaztelania.