'Psikobono Durango' programaren bidez arreta psikologikoko kontsultak egiteko gazteei emango zaizkien laguntzak
Laguntza hauen onuradun izan daitezke deialdiari atxikitako arreta psikologikoko zentroetako bezero gisa aurretik erositako «psikobono» bonuak erosita zerbitzuak ordaintzen dituzten pertsona fisikoak. Psikobonoak eskuratzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
a) Durangon erroldatuta egotea eskabidea aurkezten den egunean.
b) 14 eta 35 urte bitartekoak izatea eskabidea aurkezten den egunean.
Oinarri hauetan aurreikusitako ondorioetarako, banakako arreta psikologikoko kontsultak diruz lagundu ahal izango dira, honako baldintza hauek betetzen badira:
— Kontsulta psikologikoak psikologia klinikoko edo sanitarioko espezialistek egin izana. Profesional horiek beren jarduera ekonomikoa Durangon egitea.
— Deskribatutako profesionalek Durangoko «Durango Psikobono» programara atxikitzea eskatu izana eta atxikipen hori Udalak baliozkotu izana.
— Kontsulta psikologikoak egiteko azken eguna 2024ko azaroaren 28a izango da.
2024/11/28
Durangoko Udala
Barrenkalea, 17
48200 Durango (Bizkaia)
Euskadi
Bizkaia
Durango
