Udalerrian elitekotzat hartutako kirolarientzako diru-laguntzak eta ezgaitasuna duten pertsonei kirola garapen pertsonalerako baliabide gisa egitera joateko diru-laguntzetarako deialdia

Deialdia egiten duena:
Zallako Udala
Baldintzak:

Diru-laguntza eskatu ahal izango dute dagokion kirol-federazioak emandako edo homologatutako lizentzia duten Zallan erroldatutako banako kirolariek edo horien legezko ordezkariek, betiere udal-mailan eliteko kirolaritzat jotzen badira

Ezgaitasun egiaztatua duten zallako pertsonak, baldin eta beste udalerri batera joan behar izan badute kirola egitera, beren garapen pertsonalaren funtsezko zati gisa, deialdian zehaztutako epean.

Edukia:

Diru-laguntza hauen helburua da elitekotzat hartutako udalerriko kirolariei laguntzea beren kirol-ibilbidean oinarrietan ezarritako kirol-merituetakoren bat lortzen. Halaber, laguntzea ezgaitasuna duten gure udalerriko pertsonak beste udalerri batzuetara joan behar izaten dutenak kirola egitera, beren garapen pertsonalaren funtsezko osagai gisa. Deialdi honetarako, 2020ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean lortutako kirol-merituak hartuko dira kontuan. Ezgaitasun egiaztatua duten pertsonen kasuan, beste udalerri batzuetara kirola egitera joan behar badute eta garraio publikorik ez egoteagatik lekualdatzean egindako gastua ezin bada egiaztatu, kilometroaren prezioa 0,20€koa izango da.

Epea:

2021/10/31

Kontaktua:

Zallako Udala

Kosme Bibanko Etxebarria Hiribidea, 2,

48860 Mimetiz,

Bizkaia

Telefonoa: 946 39 00 01

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Zalla

Iturria:
2021-10-5eko 192. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
Erlaziodun Loturak:
Eranskinak:
Irudiak: