Fecha de la última modificación: 08/09/2006
Ihitza 10. Kontsumoa: kalte guztien eragilea?

Kontsumitzeko ekintzan esku hartzen duten mekanismoen konplexutasun eskerga mirarizko ondorioak ekarriko omen dituen esakune batera murriztu ohi da: kontsumo arduratsua. Panazea horren atzean, berriro ere, ingurumen–hezkuntza dago, berak izan behar baitu kontsumoaren joerak eraldatzeko tresna. Oraingoan ere, hezkuntzak ordaindu behar ditu besteen hutsak, eta hurrengo belaunaldietan gertatzen denaren erantzukizuna bere gain hartu. Zeregin ederra utzi digute. IHITZAn dihardugunon iritziz, horrelako erronkei aurre egiteak balio erantsia dakarkio hezkuntzako lanari, baina eraldakuntzan gizarte osoak parte hartzea exijitu behar dugu.



Pdf formatuko dokumentua:
Ihitza 10. Kontsumoa: kalte guztien eragilea? (17 Mb)