OHSAS 18001 egiaztagiria enpresa-sistemak ezartzekoa diru laguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea


Egitura atal kudeatzailea

OSALANeko Zuzendariordetza Teknikoa


Xedea

OHSAS 18001 egiaztagiria – laneko arriskuak kudeatzeko enpresa-sistemak ezartzekoa – lortzeko edo berritzeko emango diren diru laguntzak


Nori Zuzendua

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa pribatu edo enpresa-taldeek eskura ditzakete, betiere euren lantokiak lurralde-esparru horretan bada


Diru kopurua

905.000 euro


Araudia

EBAZPENA, 2009ko ekainaren 24koa, OSALAN – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, OHSAS 18001 egiaztagiria – laneko arriskuak kudeatzeko enpresa-sistemak ezartzekoa – lortzeko edo berritzeko emango diren diru laguntzak arautzen dituena. Ikusi EHAA


Harremanak norekin

Verónica Atxutegi

Tfno.: 944032119

 


Erantsi beharreko agiriak

1.– Dokumentazio administratiboa:

a) Eskabide-inprimaki normalizatua (I. eranskina).

b) Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Probintzia Zuzendaritzaren

egiaztagiri eguneratua, edo kooperatiben kasuan, dagokion entitateak egindakoa, eskabidea egin duen erakundeak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak beteta dituela egiaztatzen duena. Eskabidea aurkezterakoan bakarrik ordezkatu ahal izango da ziurtagiria eskatu dela dioen idazki batekin; idazki horrek behar bezalako zigilua eraman behar du. Ordainketa-egoera erregularrean dagoela ulertuko da erakundeak luzapena lortu badu eta luzatutako zorrari buruzko agiriaren

bidez egiaztatzen badu.

c) Eskatzaileak ordezkatzeko nahikoa ahalmen duela dioen agiriaren fotokopia.

d) Entitate eskatzailearen zinpeko aitorpena, (II. eranskina); bertan adierazi behar da deialdi hau egin aurreko 5 urteetan erakundea ez dela kondenatua izan zehapen irmo baten bidez laneko segurtasun eta osasunaren aurkako delituren bat egiteagatik, eta, halaber, ez duela jaso zehapen irmorik alor horretan arau-hauste administratibo oso larriren bat egiteagatik. Bestalde, laneko segurtasun eta osasun arloko araudiak ezarritako eskakizun hauek bete izana ere adierazi beharko da:

– Laneko Arriskuen Ebaluazioa eta Prebentzio Plana egin izana —prebentziorako antolaketa-modu bat ezarriz, eta Prebentzio Zerbitzuen Araudia onesteko urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuko 10. artikuluan xedatutakoarekin bat—, eta urteko prebentzio planifikazioa eginda edukitzea.

– Laneko arriskuak prebenitzeko Sistemaren auditoria egin dela —hala eskatzen duten antolaketa-moduetarako ezarrita dagoena—, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

– Enpresa eskatzaileak hitzartu dituen kanpoko prebentzio- zerbitzu baimenduen egiaztagiria aurkeztu beharko da; egiaztagiri horretan jaso beharko da, halaber, hitzarmen horiek indarrean daudela eta zeintzuk diren hitzartutako espezialitateak.

– Baimendutako Erakunde Auditorearen egiaztagiria aurkeztu beharko da, eta bertan ondokoa jasoko da: enpresak egin duela prebentzio-sistemaren arauzko auditoria eta sistema hori eguneratuta dagoela.

e) Erakunde eskatzailearen zinpeko aitorpena, dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen administrazio- edo zigor-zehapenik eta horretarako legezko inolako debekurik ez daukala adierazten duena.

f) OHSAS 18001 egiaztagiria, laneko arriskuak kudeatzeko enpresa-sistema ezarri dela ziurtatzen duena, eta egindako gastua egiaztatzen duten fakturak. Eskabidearekin batera horiek aurkeztea ezinezkoa bada, enpresa eskatzaileak konpromisoa hartu beharko du 7.2 artikuluan eskabideak aurkezteko ezarritako apean aurkeztuko dituela.

2.– Dokumentazio teknikoa: 2009ko ekitaldian egindako jardueren azalpen zehatza, baldin eta jarduera horiek, araudi honen arabera, diru-laguntza jaso badezakete.

Banatu egingo dira bai ekintzak, bai enpresa edo zentroak, eta bakoitzaren aurrekontua banakatu

egingo da, ebazpen honen 4. artikuluan ezarritako eredu eta sistemen arabera.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2009ko uztailaren 16tik 2009ko urriaren 16ra arte


Eskabideak aurkezteko lekua

OSALAN ZERBITZU ZENTRALAK

Dinamita Bidea z/g

48903 Cruces-Barakaldo (Bizkaia)

 

ARABAKO LURRALDE ZENTROA

Urrundi, 18 (Betoño Poligonoan)

01013 Gasteiz

 

GIPUZKOAKO LURRALDE ZENTROA

Maldatxo bidea z/g

20012 Donostia

 

BIZKAIKO LURRALDE ZENTROA

Dinamita Bidea z/g

48903 Cruces-Barakaldo (Bizkaia)


Tramiteen deskripzioa

Ebazpenak dioenez


Egitura Atal Ebazlea

Osalaneko Zuzendari Nagusia


Ebazteko epea

6 hilabete




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Eskabide normalizatua:   I. eranskina

Zinpeko aitorpena:  II. eranskina


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Osalaneko web orria


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.