Smart Mobility Industry Programa. Gipuzkoa 2018

LABURPENA
Titulua:
Smart Mobility Industry Programa. Gipuzkoa 2018
Xedea:
Programa honen xedea da Gipuzkoako enpresen eraldaketa sustatzea, beraien jarduera Smart Mobility Industry kontzeptuarekin erlazionatutako negozio-hobi berrietara bideratzeko, bereziki Elektromugikortasun, energia biltegiratze eta ibilgailu autonomoarekin erlazionaturiko jarduera sektoreetan.
Diru kopurua:
925.000,00 euro
Deialdiaren araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Jakintzaren Gizartea Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Jakintzaren Gizartea Saila
Erakunde erabakigarria:
Gipuzkoako Foru Aldundia
TRAMITAZIOAK
Smart Mobility Industry Programa. Gipuzkoa 2018
Programa honen xedea da Gipuzkoako enpresen eraldaketa sustatzea, beraien jarduera Smart Mobility Industry kontzeptuarekin erlazionatutako negozio-hobi berrietara bideratzeko, bereziki Elektromugikortasun, energia biltegiratze eta ibilgailu autonomoarekin erlazionaturiko jarduera sektoreetan.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
a) Beren jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak. b) Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako irabazi asmorik gabeko entitateak. Diru laguntza hauetara enpresak bakarka edo entitate talde batek bultzatutako proiektuak aurkeztu daitezke. Talde proiektuetan, entitate batek lidergoa hartuko du eta eskaeraren arduraduna izango da.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. Artikuluan ezarritako debekuen eraginpean ez egotea. Zigor administratiborik edo penalik ez izatea sexu diskriminazioa dela eta, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 legeak aurreikusitakoaren arabera. Baldintza horiek betetzen direla egiaztatzeko, eskatzaileak erantzu kizunpeko aitorpen bat aurkeztuko du. Zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzako betebe- harretan egunean egotea.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
925.000,00 euro
Muga:
Enpresen kasuan, gehieneko diru laguntzak % 30ekoak izango dira, barneko gastuen kasuan, eta % 50ekoak, berriz, kanpoko gastuen kasuan. Enpresa txiki eta ertainen kasuan, portzentaje horiek % 10 handiagoak izango dira. Irabazi asmorik gabeko entitateen kasuan, diru laguntza kostuen % 80ekoa izango da. Lortutako puntuazioa 70 puntu baino handiagoa bada, kostuen % 100ekoa izango da. Proiektu eta urte bakoitzeko gehieneko diru laguntza 60.000 eurokoa izango da; elkarlanean egindako proiektuen kasuan, berriz, 75.000 euroraino igo daiteke.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Proiektua baloratzeko galdetegia. Galdetegian proiektuari buruzko hainbat informazio eskatuko da ikuspegi teknikoaren aldetik eta merkatuaren ikuspegitik, eta baita ere enpresari buruzko informazioa, eta duela gutxiko eta aurreikusitako bilakaerari buruzko datuak, beharrezkoak baitira empresa proiektuaren bultzada-gaitasuna ebaluatzeko. b) Diru laguntza eskatzen den proiektuko jardueren kronograma: jarduera bakoitzeko ezarritako datak eta dagozkion kostuak zehaztu beharko dira. c) Aurrekontu xehatua formatu estandarrean. d) Proiektuaren azalpen zabaldua, gehienez 10 orrikoa. Aukerakoa da hori aurkeztea, eta enpresak nahi duen formatuan aurkeztu dezake. e) Edukiz gero, aurkeztutako proiektua egin beharra gomendatzen duen kudeaketa agiria, plan estrategikoa, lehiakortasun diagnosia edo azterketa. f) Edukiz gero, eskatzaileak dituen kalitate ziurtagiriak. g) Edukiz gero, genero berdintasunaren eta euskararen arloko entitate eskumendunek igorritako ziurtagiriak, edo dagozkien planak eta planak ezarri izanaren frogak. h) Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela erakusten duten ziurtagiriak. Ez da horiek aurkeztu beharrik izango baldin eta eskaeran baimena eman bazaio laguntzak kudeatzen dituen departamentuari aipatu datuak zuzenean eskuratzeko organo eskudunetatik.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Solicitud


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/07/03 - 2018/09/12
Aurkezteko epe-muga:
Eskaerak aurkezteko epea deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2018ko irailaren 12an bukatuko da, eguerdiko 13:00etan
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.