LALF, MERKATARITZA eta EETIFIL finantza-laguntzako Planaren Dirulaguntzak. 1. Mikroenpresa AFA, Bizkaia 2014

LABURPENA
Titulua:
LALF, MERKATARITZA eta EETIFIL finantza-laguntzako Planaren Dirulaguntzak. 1. Mikroenpresa AFA, Bizkaia 2014
Xedea:
Ekonomia jarduera hobetu, zabaldu edo berrizteko asmoz, finantzaerakundeekin sinatutako maileguen interesak finantzatuz, inbertsioa laguntzak
Diru kopurua:
805.000 €
Araudia:
  • 15/2014 FORU DEKRETUA, otsailaren 18koa (BAO Zk. 36/2014)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 15/2014 FORU DEKRETUA, otsailaren 18koa, zeinaren bidez onartzen baitira LALF, MERKATARITZAeta EETIFIL 2014 finantza-laguntzako planaren oinarri arautzaileak eta lehen deialdia.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Itzuli Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
LALF, MERKATARITZA eta EETIFIL finantza-laguntzako Planaren Dirulaguntzak. 1. Mikroenpresa AFA, Bizkaia 2014
Ekonomia jarduera hobetu, zabaldu edo berrizteko asmoz, finantzaerakundeekin sinatutako maileguen interesak finantzatuz, inbertsioa laguntzak
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Mikroenpresak, pertsona fisikoak eta nortasun juridikorik ez duten erakundeak izan daitezke foru dekretu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradun, baldin eta Ekonomia jarduera batean badihardute eta finantza-erakunde batekin mailegu bat sinatu badute, beren jarduera ekonomikoa hobetu, handitu edo berrizteko.
a) Sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. b) Ekoizpen zentroa Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. c) 6 langile baino gutxiago izatea, lansaio osokoak urteko kopuru baliokideetan. Zenbat langile diren kalkulatzeko, kontuan hartuko da diru-laguntzaren onuradunak zenbat lan-kontratu dituen inoren kontura lanaldi osoan, edo lanaldi partzialean, baina betiere kopuru baliokidean. Langiletzat joko dira enpresaren jarduerari atxikita dauden vaina euren izaeragatik Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta emanda egon ezin diren langile autonomoak. d) Zerga betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzak itzultzearen ondoriozkoak eguneratuta edukitzea. a) b) eta d) baldintzak eskabidea aurkezten denean egiaztatu behar dira, eta ebazpena eman eta ordainketa egin arte eutsi behar zaie. Gehieneko langile kopuruari buruzko c) baldintza aldiz, eskabidea aurkezten denean egiaztatu behar da. e) Sexu-diskriminazioa dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera. f) Ez egotea Diru-laguntzei buruzko Foru Arauaren 12. Artikuluak ezarritako ezein egoeratan. e) eta f) baldintzak automatikoki bete beharko dira, eta kasuan kasuko inguruabarrak gertatzen diren bitartean iraungo dute, 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera. Artikulu honen 1. zenbakian azaldutakoaz gainera, Ekonomia jardueraren baten ari diren pertsona fisikoek baldintza hauek bete behar dituzte: — Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) edo antzeko mutualitate batean alta emanda egotea — Ekonomi jardueren gaineko zergan alta emanda egotea. Era berean, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek baldintza hauek bete behar dituzte, artikulu honen 1. atalean azaldutakoaz gain: — Ohiko bizilekua Bizkaiko Lurralde Historikoan dutela egiaztatu behar dute kide guztiek. — Kideetako batek, gutxienez, Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) edo antzeko mutualitate batean alta emanda egon behar du. — Ekonomi jardueren gaineko zergan alta emanda egotea.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
805.000 €
Muga:
Laguntzaren gehieneko zenbatekoa, erakundeko, 10.000 euro izango da.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • 1.1. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak: — Eskabidea, dekretu honen 39. artikuluan ezarritakoaren arabera. — Finantza-mailegu eta/edo errentamenduaren polizaren kopia, amortizazio-planarekin. — Kontratu, eskaintza, proforma faktura edota aurrez ikusitako edo egindako inbertsioaren zenbatekoa egiaztatzea ahalbidetzen duten behin betiko fakturen fotokopia. — Leasing kasuetan, epea amaitutakoan erosteko aukera gauzatzeko konpromisoa egiaztatzen duen agiria. Agiriaren eredu bat egongo da eskuragarri bulego birtualean. — Kasua bada, Elkarrekiko Garantía Elkarteko abala. — Hartzekodunaren fitxa, Bizkaiko Foru Aldundian banku-helbideratzeari buruzko datuak ez badaude edo dauden datuak aldatu nahi badira. 1.2. Diru-laguntzaren onuraduna pertsona fisikoa bada, artikulu honen 1.1 paragrafoan azaldutako dokumentazioaz gain, honako hauek ere aurkeztu behar dira: — Ohiko egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan duela egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria. — Langile Autonomoen Araubide Berezian edo kasuan kasuko mutualitatean alta emanda egotearen agiria. 1.3. Diru-laguntzaren erakunde onuraduna ondasun-erkidegoa edo sozietate zibila bada, artikulu honen 1.1 paragrafoan azaldutako dokumentazioaz gain, honako hauek ere aurkeztu behar dira: — Ondasun-erkidegoaren edo sozietate zibilaren kide bakoitzaren errolda-ziurtagiria. — Kide bat, gutxienez, Langile Autonomoen Araubide Berezian edo kasuan kasuko mutualitatean alta emanda egotearen agiria.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2014/06/01 - 2014/09/30
Ebazteko epea:
Foru Dekretu honen itzalpean aurkezten diren eskabideak ebazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da eskaerak behar bezala eta beharreko agiriak aurkezten diren datatik, Foru Dekretu honek arautzen duen bezala.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.